Zuzeu eta Adierazi EH! manifestazioa

MzMwMg==

Iazko Apirilaren 14an Zuzeu kaleratu genuenean, ez genekien nola adierazi albistari horizontal honek jarraituko zuen ildoa. Buelta asko eman genion kontuari, baina, azkenean, sinplifikatzearen alde jo genuen eta bitara mugatu genituen erabilera baldintzak.

Lehenengoa hain juxtu, honakoa da: “Giza eskubide guztiak, gizaki guztientzat” horixe du muga politiko bakar ZuZeu albistariak. Ulertu nahi duenak, uler beza”. Bigarren baldintza, agi denez, euskaraz izatearena da, euskarazkoa baita Zuzeu.

Beraz poz handia izan da guretzat, duela urte t’erdi esan genuen huraxe, gaurko manifestazioaren deialdian ikustea. Eta bat egiten dugu, beraz, aldarrikapenarekin, pentsaturik euskal gizarteak bakea eta errespetua hartzen baditu bidelagun, urrutira iritsiko garela.

Beti pentsatu izan dugu gizarte zibilari dagokiola aitzina egitea, berak erabakitzen duen tokirantz. Tenorea iritsia da geure burua herri honetakoa dela sentitzen dugunok, bat egin eta etorkizunari adarretatik heltzeko. Artelatzaren irmotasunarekin helburuetan, ihiaren malgutasunarekin ekinean. Nork zioen latinezko hura: Dulciter in modo, fortiter in re (Ahalik eta gozoen eretan, ahalik eta gogorren helburuetan).

Biak ditugu gaur present, irmotasuna eta malgutasuna. Malgutasuna, tripak irentsirik bada ere, deitzaileek agindutakoa bete eta Bilbora ez agertzeko:

“Gaur arratsaldez Bilbon eskubide guztien alde egitekoa zen manifestazio erraldoia bigarren aldiz Madrilen debekatu ondoren, deskonbokatzea erabaki dugu deitzaileok. Manifestazio hau oinarrizko eskubideen defentsan deituta zegoen. Debekuaren aitzakia lege iruzurra da. Baina benetako lege iruzurra zera da: Madrilgo tribunal berezia erabiltzea seguritate juridikoaren aurka, legezkotasun printzipioaren aurka eta defentsa eskubidearen aurka jokatuz. Hori guztia, gainera, oinarrizko eskubide nagusi bat galarazteko. Arduraz eta erabakitasunez deitzen dugu ez etortzeko Bilbora gaur, probokazioetan ez erortzeko eta istilurik egon ez dadin.

Sabin Intxaurraga, Imanol Olabarria, Begoña Campo, Iñaki Zarraoa, Ander Rodriguez, Jone Goirizelaia, 2010-09-11″

Irmotasuna, hurrengoan deitzen dutenean, present izateko. Horixe gure ustea eta ekinbidea.

Bidean elkar ikusi arte, animo, adi eta aurrera!

bakebidea
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Zuzeu eta Adierazi EH! manifestazioa”-ri buruz

  • Gaurko manifestazioaren debekuaren harira zer dio Aralarren webguneak:
    “Aralarrek uste du “azken urteotako eskubide urraketa handienetakoa” dela manifestazioaren debekua”
    ?????????????????????
    Ez dakit Aralarrekoei, baina niri,pertsonalki, azken urteetan manifestazio asko debekatu dizkidate, bozkatzea debekatu didate, hautetsia izatea debekatu didate, mehatxatu naute, eraso egin didate eta batez ere nire lagun, ezagun eta kide asko bahitu dituzte. HandiENETARIKO gehiegi.

    Portzierto (eta Aralarren gaitik aparte)… noiz izango da desobedientzia zibil famatua erabiltzeko garaia??????????????????
    Ez dut ezer gehiago esango, uste dut beroegi nagoela…..

  • Ba, badakizu, lasaitu, eta bihotz bero, baina burua hotz mantendu. Ah, eta zure haserrea beste norabide batera bideratu.

  • HAU OSO FURTE IZAN DA!!!

    ENFIN, ALDERDI LEGALEK EZIN BADUTE MANIFESTAZIOA EGIN, ETA GAINERA HOLAKO LELOAREKIN!!!

    ETAren geroz eta ekintza gutxigo, orduan eta entornoko susmagarri etarra gehiago nunbait.

  • Josu, oso argi daukat nor den etsaia, baina bidaia lagun batzuen hitza eta ekintzak mingarriak suertatzen zaizkit. Nire lagun batzuk nik egiten dudana egiteagatik eraman zituzten, armaz, bortxaz, eta ziega urrun batean dituzte. Haiek han pasatzen duten egun bakoitza gaur egin diguten inpozizioa baino askoz ere bortitzagoa da. Eta hori ahaztea mingarria egiten zait… baina burua oso hotz dugu, badakigu zein den bidea eta horregatik eman dugu gaurko eredua. Bidean elkartuko gara, gu gara bidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude