ZuZeu EHUko Multimedia Masterreko ikasleekin Arnasa Luzeaz

ZuZeu EHUko Multimedia Masterreko ikasleekin bildu da Arnasa Luzeaz aritzeko

Proiektu berri bat dugu esku artean ZuZeun: Arnasa Luzea, ikerketa kazetaritza sustatzeko crowdfunding plataforma. Eta ideia berriak, proiektuak, dauden lekura goaz, haiek ekarriko dituzten etorkizuneko puntako kazetariengana. Gaurkoan EHUko Multimedia Komunikazioko masterreko kideekin bildu gara proiektu berriak arrantzatzeko asmoz.

Gazte hauen buruetan sortuko dira Arnasa Luzeako ikerketa proiektuak. Unbertsitatean dauzkagu etorkizuneko kazetariak. Aukera bat eta tresna egokia besterik ez dute behar eztanda egin eta beren burua ezagutzera emateko. Arnasa luzeko kazetaritza behar dugu, sarean egina eta, paradoxa, sareko bizkortasun sakontasun gabeari aurre egingo diona.

Emankorra izango da goiza, ziur.

ZuZeu EHUko Multimedia Masterreko ikasleekin bildu da Arnasa Luzeaz aritzeko

Arnasa Luzea, crowdfunding, EHU, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “ZuZeu EHUko Multimedia Masterreko ikasleekin Arnasa Luzeaz”-ri buruz

  • Agurtzane Elordui 2014-10-20 18:35

    Benetan interesgarria Zuzeukoek euskarazko komunikazioari egiten dioten azken proposamena: Arnasa Luzea, ezagutzeko modukoa! Eskerrik asko zuen aurkezpenagatik, Hasier, Urko eta Oier!

  • ZuZeu

    Ez horregatik!!!
    Beti da gustu Unibertsitate zapaltzea, are gehiago, proiektu beraren bidaide izateko asmotan bada. Ez adiorik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude