“Zutik dago oraindik euskara baztertzeko tresneria juridiko-administratiboa”

euskara baztertzeko tresneria juridiko-administratiboa –

Hala dio Aingeru Epaltzak Noticias de Navarran asteartean argitaratutako zutabe batean: “Legegintzaldiaren erdiaren marra gurutzatuta, zutik dago oraindik euskara baztertzeko UPNk urteen joan-etorrian eraiki duen tresneria juridiko-administratiboa”. Euskarari buruzko foru dekretua ez da oraindik onetsi, eta onesten denean ere urtebeteko epea izanen da hura aplikatzeko, lan publikoari dagokionez behintzat. Hona hemen artikulua irakuratzeko esteka.

Bitartean, oraindik zutik den UPNren tresneria juridiko-administratiboak honelako perlak uzten dizkigu: erizaintzako kontratazio zerrendak egiteko deialdia, astelehenean argitaratua.

Bestalde, UPNren araudi hori oraindik aldatu ez bada ere, badago tartea gauzak hobetzeko, nahi izanez gero. Hona hemen adibide bat: Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren txartel berria, ele bitan Nafarroa osoan. Ez dago debekatzen duen araurik. Eta, beherago, Osasun Txartel berria: erdara hutsean egiten dute eremu mistoan eta “ez-euskaldunean” (gero, kexatzen bazara, ele bitan-edo eginen dizute).

"Zutik dago oraindik euskara baztertzeko tresneria juridiko-administratiboa"

(IFZren txartel berria, ele bitan Nafarroa osoan).

(Osasun txartel berria, erdara hutsean eremu mistoan eta “ez-euskaldunean”)

“Zutik dago oraindik euskara baztertzeko tresneria juridiko-administratiboa”