Zurekin gaude Katalunia, ánim i molt coratge!

Zurekin gaude Katalunia, ánim i molt coratge!

Gure Esku Dagok Bilboko kaleak betetzeko egindako deiari erantzunez, milaka lagunek erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta babesa agertu zioten atzo Kataluniari.

Hementxe duzue manifestaldiaren laburpena, GED ekimenaren eskutik:

“Demokrazia, bozkatu erabakitzeko” zioen pankarta baten atzetik eta ziztu bizian, Autonomian gora eta Hurtado Amezagan behera, agudo bete zuten atzo La Casillatik udaletxerako bidea Bilbon elkartutako milaka herritarrek -32.000 lagun, udaltzainen arabera-, ume, zahar eta gazte. Asmoa, Kataluniarekin bat egin eta gurean ere antzeko erreferenduma egin nahi dugula eskatzea.

Haizeak astindutako ehundaka estelada eta ikurriñapean, lau hizkuntzatan “Erabaki nahi dugu” zioten afixak eskuetan -Buenos Airen kaleko epaitegi atarian gelditu ziren zientoka batzuk-, “votarem” eta, batez ere, “independència” izan ziren ibilbidean zehar entzun ziren oihu bakanetakoak (horrela bai, katalanez).

Behin udaletxera helduta, eta ekitaldiari bukaera eman baino lehen, Carme Forcadell, Kataluniako Legebiltzarreko presidentearen mezua entzun zen, jasotako elkartasun keinuari esker ona agertuz. Ondoren, eta elkarri sorbaldatik kolpeta, Lluis Llachen “L´estaca” kantatu zuten bertaratutakoek –“Agure zaharra” euskaraz, Gorka Knörren bertsioan-; kantatzen den herria ez baita inoiz hilko.

“Zurekin gaude Katalunia, ánim i molt coratge!”.

.

Argazkitan

Dani Blanco argazkilariak egin eta Argia aldizkariak partekatu dituenak (azalekoa, Gaizka Peñafielek):

.

Kataluniako prentsan

Atzoko karrikaratzeak oihartzun zabala izan du hedabideetan gaur, baita Kataluniako prentsan ere:

.

Zurekin gaude Katalunia, ánim i molt coratge!ÑZurekin gaude
#katU1, demokrazia, erabakitzeko eskubidea, gure esku dago, Katalunia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude