Zupiria, euskarazko bikoizketaz eta azpitituluez

Zupiria, euskarazko bikoizketaz eta azpitituluez –

Zupiria, euskarazko bikoizketaz eta azpitituluez

Gaurko Berrian erantzun dio BIEUSEk, bikoiztaile euskaldunen elkarteak, Eldiarionorte.es hedabidean Bingen Zupiriak esandakoei. Hona hemen Bingen Zupiriak euskarazko bikoizketaz eta azpitituluez esandakoak:

  • Azaldu zuen ETBk zergatik ematen dituen espainieraz atzerriko filmak eta serieak:

    ETB 1ean bikoiztuta edo azpitituluekin eskaini nahi diren produktuak ahalegin ekonomiko eta profesional handia eskatzen dute”. “ETB 2k gaztelaniaz emititzen dituen filmak bikoiztuta datoz eta azpitituluak gaztelaniara ekartzen dituzte; euskararekin ez da hori gertatzen”.

  • Haren ustez, horrek ez dio euskarari kalte handirik ekartzen:”Egia da badagoela sektore profesional bat, txikia, baina badagoena, EITBk euskarari egiten dion bikoizketa-ordu kopurua murrizteko hartutako erabakiengatik lan-arloan eta profesionalki kaltetua ikusi dena”.

Horren aurrean, BIEUSEK erantzun du ez dela egia ETBk gaztelaniaz emititzen duen fikzioa bikoiztu behar ez duenik:

“Gazteleraz bikoizten du ETBk, FORTAren partaide denez [FORTA da Espainiako Irrati eta Telebista Autonomikoen Erakunde edo Entitateen Federazioa], FORTA taldeari bikoiztea egokitzen zaion film guztien hainbateko bat. ETBk bikoizketa lehiaketara ateratzen duen ordu kopuruaren %25-30 gaztelerazko bikoizketa egiteko da, guztira bikoizten diren 140 ordu miserableetatik”.

Eta:

“ETB2n, gazteleraz bikoiztutako 800 ordu baino gehiago ematen dira urtean. 800! Fikzioa! Euskararentzat hain garestia den hori”.

Bukatzeko, ETBk euskarazko bikoizketari ematen dion tratua argitzeko, BIEUSEk agerian utzi du “bikoiztaileen soldatak, orain 15 urtekoekin alderatuz, %40 jaitsiarazi dituela EITBko zuzendaritzak eta Zupiria jaunaren gestioak, ETBk lana esleitzen duen Mixer enpresaren bidez, azken sei urtetan”.

(Irudia, eldiaronorte.es hedabidetik hartua)

Zupiria, euskarazko bikoizketaz eta azpitituluez