Zumalakarregi Museoak bere komunitateari omenaldia egingo dio Museoen Nazioarteko Egunean

Zumalakarregi Museoak bere komunitateari omenaldia egingo dio Museoen Nazioarteko Egunean –

“Elkar ezagutuz!” topaketa berezia izango dute Museoen Nazioarteko Eguna komunitatean ospatzeko.

Ormaiztegiko museoak doako sarrerak eskainiko ditu maiatzaren 18an.

Zumalakarregi Museoak, Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOMek) antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du, “Museoen boterea” leloari jarraituz.

Museoaren egunerokotasunean ICOMek zabaldu nahi dituen ideiak ardatz dira, honela, programazioaren bidez gizartean sareak sortzen dituzte. Izan ere, Zumalakarregi Museoan komunitatea lanaren ezinbesteko zatia da, epe luzeko programen bidez gizarte eraldatzaile baten alde lan egiten baitute. Hau honela, datorren maiatzaren 18an museoaren komunitatea osatzen duten pertsonak omendu nahi dituzte.

Museoan doako sarrera eskainiko dute jardunaldi osoan zehar. Ate irekien ekitaldia goizean hasiko da, museoaren atarian panel interaktiboak ipiniz. Egun honetarako berreskuratu diren panel hauek, bertaratzen diren pertsonak XIX. mendeko pertsonaia historikoen gorputzetan beraien buruak sartzea ahalbideratuko dute, herritarren parte hartzea sustatuz.

Zumalakarregi Museoak bere komunitateari omenaldia egingo dio Museoen Nazioarteko Egunean

Arratsaldeko 17:00etan berriz “Elkar ezagutuz!” topaketa izango da. Lehen aldiz 2019an abiatu zen migrazioak programaren baitan ospatuz. Pandemia garaian geldiunea izan ondoren, aurten berreskuratu da programa, eta berebiziko parte hartzea eskuratu du. Honela, “Elkar ezagutuz!” programa, jatorri eta adin ezberdineko emakumeen topagune moduan hasi zen ekimenak, komunitatean sareak eraikitzeaz gain, gizarte konprometitu, kohesionatu eta informatu bat sustatzea du helburu.

Jarduerak edukiera mugatua izango du. Aldez aurretik izena eman behar da mzumalakarregi@gipuzkoa.eus, baita 943 99 88 00 / 659 43 45 66 telefono zenbakietan ere.

Maiatzaren 18an doako sarrera. Museoen Nazioarteko Egunean zehar, ate irekiak ospatuko dira 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Zumalakarregi Museoak bere komunitateari omenaldia egingo dio Museoen Nazioarteko Egunean

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.