Zubikarai atezaina, Herculesek urrun nahi duen “kutsatua”

zubikaraiEuskaldunak “kutsatu” izendatzeko orduan denak bagenezkiela uste genuenean, hara albistea: Errealeko Eñaut Zubikarai atezaina fitxatzeari uko egin dio Herculesek haren aita ETAko kide izateagatik espetxean dagoelako. Kirol kontratuetan ETA gaitzestu beharko al da aurrerantzean?

“Kutsadura genetikoa” atzeman diote Zubikarairi eta Herculesek uko egin dio haren fitxaketari. Errutinazko azterketa batean otu ziren horretaz, hartuko zituzten Zubikarairen kirol-jarraipen txostenak, eta bertan “aita ETAkoa” idatziko zuen norbaitek haren ingelerazko tituluaren eta autoko “B” karnetaren jabe dela dioenaren ondoan.

Atezainak euskal presoak euskal herriratzearen alde ere sarritan egin du publikoki, hala, Marcak dioen bezala, “la vinculación del entorno del guardameta con la banda terrorista ETA” izan da fitxaketa bertan behera uzteko arrazoia. Haren aita, Alacanten beharrean, Langraizen edo Martutenen nahi du Zubikaraik. Eñautek bost urte zituela espetxeratu zuten aita.

Komunikabideetan agertutakoaren arabera, Herculesek uko egin du Garak “boikot politikoa” deritzon auzi honi. Hedabideetara heldutako hitz gutxirekin ezeztatu du Herculesek “boikotaren” teoria: “El Hércules habla de fútbol y no hemos llegado a un punto de encuentro.

Ordurako, ordea, El Mundok nahikoa informazio haizatu zuen, esaterako, Alacanteko zuzendaritzatik entzundakoak: “Sabíamos que su estética era la típica abertzale, pero como la de tantos otros jóvenes vascos“. Are gehiago, aita urrian aterako omen dute espetxetik eta “nadie quería imaginar la imagen del portero del equipo esperando a su padre a las puertas de la prisión”. Halako argazki higuingarria litzatekeen, semea aita besarkatzen…

Laburbilduz, aitaren bekatuek eta bere iritzi politikoek futbolariaren fitxaketa zapuztu dute. Gora euskal ehiza! Hau da hau jarrera demokratikoa, normaltasuna, elkarbizitza, bai horixe, bakearen aldeko zubiak eraikitzen. Hamaika (jokalariko futbol taldeak) ikusteko jaioak gara… laster Errealak zazpirekin jokatu beharko al du?

Amaitzeko, huskeria txikia: Zubikarairen osaba BVEk hil zuen.

4 pentsamendu “Zubikarai atezaina, Herculesek urrun nahi duen “kutsatua””-ri buruz