Zubi harresitik, zubia igarotzera

Zubi harresitik, zubia igarotzeraUrtza Alkorta ondarrutarra askatuko dute azaroaren 14an. 2013ko maiatzaren 15ean atxilotu zuten Alkorta Ondarroan, sei egunez ehunka lagunek zubi harresia egin ostean.

Bost urte eta erdi egin ditu guztira kartzelan ETAri laguntzea egotzita. Bi urte eta erdi egin zituen lehenik, eta ondoren, beste bi urte eta erdi egin ditu. Alkortak salatu zuen bere aurkako froga bakarra torturapean sinatutako dokumentua zela. Gaur egun, Estremerako espetxean dago, Ondarroatik 499 kilometrora.

Zubi harresian gainerako herri harresietan bezala Ertzaintzaren jarrera bortitza salatu zuten. Iñigo Urkullu lehendakariak berriz, Ertzaintzaren jarrera “eredugarria” izan zela eta agenteek egindako lanaz “harro” zegoela adierazi zuen.

Jarraian duzue ikusgai @WeFreeZone Askegunea crowfunding proiektuaren barne, Gari Berasaluze @kalaportu eta Oier Aranzabalek @zerdionk ZuZeurako Alkortari egindako elkarrizketa.

Zubi harresitik, zubia igarotzera