Zuberoako txikitoak (eta II)

Zuberoako txikitoak –

Zuberoako txikitoak (I)

Zuberoako artzainen artean sekulako norgehiagoka pizten zen, eta mendi mazela batetik bestera horrelako gehiegikeriak esaten aritzen ziren. Jon Mirandek eta Txomin Peillenek horietako asko –txikito edo xikito deituak—bildu zituzten, Allande Etxartek, beranduxeago liburuxka batean bildu zituen horiek eta beste andana bat. Horiexek dira nik artikulu honetarako erabili ditudan txikitoak. Jatorrizko txikitoaren azpian batuerazko moldapena jartzen saiatu naiz. Hona hemen, irakurle, aurreko artikuluaren segida.

Zuberoako txikitoak
Arg: Kazeta

18.- Gure etxean badük lau ardi, lauek zortzi beharri,

ez nük ssekulan izan, orai bezain egarri. Txikito!!!

Gure etxean badituk lau ardi, lauek zortzi belarri,

ez nauk sekula izan orain bezain egarri. Txikito!!!

 

19.- Haintiko hegila, honaintiko nabata,

errabia dakiala zanko arteko kahaila. Txikito!!!

Haraindiko mendixkara, honaindiko haranera,

zango arteko ziria beti gustagarri izan dezaan! Txikito!!!

 

20.- Haixtür eta kako, horiek dendarientako,

hire hortz handi horiek hon lütükek bürdüin arrestelütüko. Txikito!!!

Guraizeak eta jostorratzak jostunarentzat,

zire hortz handiak ongi lirateke burdinazko eskuare  batentzat. Txikito!!!

 

21.- Hamar eta sei hamasei, gure labeko bi sukei,

txikitoka beno hobe hintzate alor bazterreko küsogei. Txikito!!!

Hamar eta hamasei, gure labeko bi su-egur,

txikitoka baino hobe hintzateke inguruko soroetan txorimalo. Txikito!!!

 

22.- Hebentik hara, bi mendien artekotik,

ostadarra sar dakiala gibeleko xilotik. Txikito!!!

Hemendik hara, bi mendiren artetik,

ortzadarra sar dakiala atzeko zulotik. Txikito!!!

 

23.- Haxeria badoazü bere xilotik, jarrai zakitzo ondotik,

Haboro jakin nahi badüzü, sar zakitzo üzkü xilotik. Txikito!!!

Azeria badoa bere zulotik, jarrai zakizkio bertatik,

gehiago jakin nahi baduzu, sar zakizkio zulotik. Txikito!!!

 

24.- Hur bazterrean harria, haren gainen txoria,

ikusten deiat hebentik horra kintaleko zorria. Txikito!!!

Ur bazterrean harria, haren gainean txoria,

hemendik ikusten diat hemendik kintaleko zorria. Txikito!!!

 

25.- Kanfrearen tinta beltza, bertzaren üzkü beltza,

ez hiz aurten ezkontüren hizan bezalako mütür beltza. Txikito!!!

Alkanforraren (kanfrearen) tinta beltza, pertzaren ipurdi (hondo) beltza,

mutur beltz hori, aurten ez haiz ezkonduko. Txikito!!!

 

26.- Madalena gainean lano, guree baratzean porrü eta oino,

hebentik horra ikusten deiat koskoiletan ehün gunka morpiu. Txikito!!!

Madalenaren gainean lainoa, gure baratzean porru eta tipula,

hemendik ikusten dizkiat ehun potrozorri-bartza koskabiloetan. Txikito!!!

 

27.- Madalena gibelean, baita ere aitzinian,

kaka ezkapa dakiala mündü ororen aitzinian. Txikito!!!

Madalenaren atzeko aldean, baita aurrekoan ere,

kaka atera dakiala jende guztiaren aurrean. Txikito!!!

 

28.- Oihaneko haltza, haren peko hartza,

harek elkiko deik bai, koskoiletako hatza! Txikito!!!

Oihaneko haltza, haren azpiko hartza,

horrek igoaraziko dik koskabiloetako atzamarra Txikito!!!

 

29.- Orhi püntan lano, gure baratzean porrü eta oino,

hebentik eta horra ikuste ndeiat ehün mila morpiu. Txikito!!!

Orhi puntan laino, gure baratzean porru eta tipula,

hemendik ehun mila potrozorri ikusten dizkiat. Txikito!!!

 

30.- Organtzarrak errekan, huren beharrez marrakan,

entzün diat, entzün, barda hintzala alü beharrez marrakan. Txikito!!!

Orga handiak errekan, uren beharrez marrakan,

entzun diat, entzun, bart hintzela alu beharrez marrakan. Txikito!!!

 

31.- Satineta zeta hari pasajanta honarat beha hadi,

korajerik balinbadük txikitoka has hadi. Txikito!!!

Zetazko soineko dotore hori, pasatzean begira ezak hona!

adorerik baduk txikitoka has hadi! Txikito!!!

 

32.- Sohütan da Üdola, atzaman dü alorra,

hebentik hara ikusten deiat ontsa mardo mokorra. Txikito!!!

Sohütan da Üdola, atzeman du alorra,

hemendik ikusten diat taket (mokor) handi ederra. Txikito!!!

 

33.- Ürrützezko pertika, lexarrezko makila,

jokatzen deiat, jokatzen, ez dakiala nondik xiko neskatila. Txikito!!!

Urritzazko pertika, lizarrezko makila,

jokatzen diat, jokatzen, ez dakiala neskatilari nondik sartu. Txikito!!!

 

34.- Xikito, diok ala xikito, ez hiz ez hortan kito,

gure artzain horak badik ehün kana pito. Txikito!!!

Xikito diok, xikito, ez haiz ez horretan kito,

gure artzain-zakurrak badik ehun kanako pito. Txikito!!!

 

35.- Zibitze, oi Hegiapal o, merkat bideak ere talo,

aisa izanen dütük haurrak ere katalo. Txikito!!!

Zibitze, oi Hegiapal o, merkatu bideak ere talo,

aisa izanen dituk haurrak hiretik zintzilik. Txikito!!!

 

36.- Zinka düana, zinka, hasi zaina loditzen pantza,

ohart noiz jauzarazi heitan pito mútürreko tzintza. Txikito!!!

Eskaka bahabil, eskaka, laster handituko sabela,

ohar hadi nire taketako hazia isurtzen delarik. Txikito!!!

 


Mila esker Jon Mirande zenari, Txomin Peilleni, Patri Urkizuri eta Allande Etxarti idatzirik utzi diguten ondareagatik, Allande Sokarros eta Jean Mixel Bedaxagarri eman dizkidaten azalpenengatik eta Iñaki Martiarturi egin dizkidan zuzenketengatik. Mila esker denei.

Zuberoako txikitoak

Zuberoako txikitoak

Euskaltzalea eta irakasle-ohia

Zer duzu buruan “Zuberoako txikitoak (eta II)”-ri buruz

  • Gai honekin lotuta, hona zer kontatzen zuen Txomin Peillenek “Azkue eta euskal hizkuntzaren duintasuna” artikuluan (2008):

    “duela hogei bat urte gipuzkoar idazle batek zuen euskarazko hiztegi erotikoa argitaratu, berehala agortu zena. Egilea gurekin zegoen Galizian Galeusca batean eta behin Lugotik Santiagora, autobusean elkarrekin gindoazela, gizon horrek, isildu gabe, gipuzkoar bertso lizunak kantatu zizkigun eta batzuk oso gogorrak, haien ondoan zuberotarrenek kantikak diruditela. Duela urte parea esan nion argitara zetzala. Erantzun zidan, orain funkzionari errespetagarria eta politika gizona izanki, ezin zuela”.

    Ez dakit gipuzkoar idazle hori (Ramon Etxezarreta, antza) inoiz animatuko den bertso horiek argitaratzera, baina ekarpen ederra egingo luke, bere errespetagarritasunaren kostura bada ere.