Zuberoako Maskaradak 2020 (egutegia)

Zuberoako Maskaradak 2020 (egutegia) –

Dantzan ataritik jasoa.

Zuberoako Maskaradak 2020 (egutegia)
Urdinarbeko maskaradak, Urdinarbe, 2019-01-06. Argazkia: Jokin Artola.

Otsailaren hasieratik apirilaren bukaerara arte emango dituzte maskaradak Altzürüküko gazteek. Astebururo Zuberoako herri bat bisitatuko dute dantzan, kantuan eta antzezten. 2020ko maskaradak otsailaren 9an hasi eta apirilaren 26an bukatuko dira. Ohi bezala lehen eta azken emanaldiak maskaraden antolatzaileen herrian egingo dira. Lehena Altzürükün izango da eta azkena Garaibin, zati bat Altzürükükoa eta bestea Urdinarbekoa dituen auzoan. Hiru hilabetean zehar, guztira, hamabi emanaldi egingo dituzte.

.

Hemen duzue 2020ko maskaraden egutegia herriz herri eta asteburuz asteburu:

  • Otsailak 9: Altzürükü
  • Otsailak 16: Iruri
  • Otsailak 23: Larraine
  • Otsailak 29: Gamere
  • Martxoak 7: Idauze-Mendi
  • Martxoak 14: Maule
  • Martxoak 21: Santa Engrazia
  • Martxoak 28: Aloze eta Atharratze
  • Apirilak 5: Ezpeize
  • Apirilak 12: Barkoxe
  • Apirilak 19: Muskildi
  • Apirilak 26: Garaibi (Urdiñarbe-Altzürükü)

.

Maskaradetara joan aurretik irakurtzeko: Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko

Zuberoako Maskaradak 2020 (egutegia)

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude