Zu zure konpainiakoa, gu Jaizkibelekoak

Zu zure konpainiakoa, gu Jaizkibelekoak –

Hondarribiako Jaizkibel konpainiaren facebook orrialdetik jasoa.

Urteotan hamaika gizon etorri da beste konpainia batetik Jaizkibel Konpainiara. Beste hainbestek adierazi digu bat datorrela emakumeon parte hartzearekin baina, oraingoz, betiko konpainian jarraituko duela.

Ulergarria da: zu Kostakoa edo Beti Gaztekoa zara, gu Jaizkibelekoak garen bezalaxe.

Mezu bat bidali nahi diegu modu pribatuan, sarritan ezkutuan, babesa adierazi eta, era berean, konpainiaz aldatzeko asmorik ez duten gizonei.

Esan zeure betiko konpainian zu emakumeon parte hartzearen alde zaudela, baina ez duzula zure konpainia bazter uzteko asmorik edo, gutxienez, egiozu gizalegezko harrera Jaizkibeli Gernikako Arbolako belardiaren aurretik pasatzen denean.

Ausardia behar izan da hamarralditan Jaizkibelekin desfilatzeko.

Ez duzu zuk, gutxienez, guri bizkarra eman beharrean, Jaizkibel desfilatzen ikusteko adorerik?

Zu zure konpainiakoa, gu Jaizkibelekoak

Zu zure konpainiakoa, gu Jaizkibelekoak

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

4 pentsamendu “Zu zure konpainiakoa, gu Jaizkibelekoak”-ri buruz

  • Azken Portu 2019-08-09 16:25

    Gora gure Salabardo monotematikoa!
    Oraingo honetan testu engainagarri batekin. Jende asko Jaizkibelen alde dagoela eta beldurrez armairuaren barruan gelditzen dela sinestarazi nahi digu, baina Hondarribiko gizartea ezagutzen duenak badaki gaur-gaurkoz alarde tradizionalak sustengo masibo bat duela herrian.
    Testutxo hau “wishful thinking” xaloa besterik ez da.

  • Testu xelebre horrek esaten ez duena zera da, Jaizkibelekoek Hondarribin eta bere kirakoek Irunen alarde bakar bat, berea, inposatu nahi dutela, herriaren borondatearen kontra. Alegia, alarde tradizionala ezaba-arazi nahi dutela. Argi dago genero ideologia dela merio giza talde batek herri baten borondateari kontra egin nahi diola horrela.

  • Peru_Gabiriko 2019-08-09 17:43

    Bi hitzetan esateko: Zer dugu saltsa-maltsa hau, konpartsa baten inguruan sortutako konpartsa bat besterik??

    (Bentazaaaaar, arraioa, non sartu zara horrenbeste denboran? Hortik zehar oporretan, ala????
    Zure falta nabaritzen nuen, gizona! Bakar-bakarrik utzi ninduzun, nire iritziak azaleratzeko babesik gabe! Ea hemendik aurrera zurekin maizago konta dezakegun!! )

  • Kaxo Peru, eskerrik asko zure abegi onarengatik. Bai, arrazoi duzu, han-hemendik ibili naiz, eta faltan botatzen nuen Zuzeukarien euskal tirabira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude