Zu ikusteko bidean

Urrutiko kartzelaren batean preso dagoen laguna ikusteko furgoneta batean sartuta pasatzen diren gau eternal horiek. Bidaia ezagutzen dugun norbaitekin egiteak sortzen duen konplizitatea. Behin eta berriro, jende beraren konpainian eta leku beretan geratu arren, sekula ezagun egiten ez diren errepideko taberna eta gasolindegiak. Lehenengo bidaia izan arren, senitartekoak bailiran hartzen gaituzten tabernari atseginak. Polizia guztiek bidean jarritako trabak. Bidaia kideak behin eta berriro errepikatzeak sortzen duen monotonia. Haranzko bidaian egoten den gogoa. Errepideko loak. Itzultzeko bidaian nahasten diren poz, desesperazio eta nekea…

 

Azaroaren 23an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.

 

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.