Zoriondu Gabonak euskaraz!

Zoriondu Gabonak euskaraz!

Aurki ditugu Gabonak ate joka, eta urtero legez, sasoi honetan bereziki gogoratzen ditugu gertu zein urruneko lagun eta senitartekoak. Heldu da Eguberriak zoriontzeko garaia eta lan horretan, lehengo postalek aspaldi utzi diote lekua teknologia berriei. Sarean aukeran dira makina bat baliabide era erraz eta azkarrean Gabonetako postalak bidaltzeko, Olentzerori gutuna idazteko eta baita Gabon kantak ikasteko. Hona bildu ditugu horietako batzuk.

Zoriondu Gabonak euskaraz

Aurten garaiz gabiltza eta aukera duenari betiko postal fisikoa postaz bidaltzeko proposamena egiten diogu, ilusio itzela egiten baitu horrelako bat postontzian aurkitzeak. Hala ere, teknologia berriak baliatu nahi dituztenentzat, postalak online di-da batean bidaltzeko baliabide zerrendatxoa moldatu dugu. Hona hemen urtero biltzen dugun zerrenda, han hemenka topatu ditugun baliabide berriak gehituta (besterik ezagutzen baduzue, abisatu info@euskalkultura.com-era idatziz eta gehituko ditugu):

Ikasbil: HABEren euskara ikasleentzako guneak postal aukera zabala eskaintzen du: Maitasunezkoak, Zoriontzekoak eta Gabonetakoak ataletan sailkatuta. Postal asko animatuak dira, eta denak dira umoretsuak. Eta euskaraz!

Kukuxumusu: munduan zehar ezaguna da enpresa nafarra bere irudi moderno eta koloretsuengatik. Webgunean Gabonetako postal sorta berezia eskaintzen du. Beti ere, originaltasun eta lotsagabekeria punttu battekin. Olentzero, Mari Christmas, Merri Toro eta beste pertsonaiak dira protagonista.

www.manycomics.com webgunean: hemen Gabonetako opariak, 12 mahatsak,  Zorionak, Ezinezko misioa… dira postaletako batzuk.

Postalak.com: euskarazko postal birtualen webgune honetan denetariko postalak aurki daitezke, eta horietako batzuk, noski, Eguberritakoak dira.

Pirritx eta Porrotx: Etxeko txikiak zoratuko dituen postala egiteko aukera ematen du Pirritx eta Porrotx pailazoen webguneak. “Zu ere pailazo” atalean argazki bat igo eta bertan agertzen dena pailazoen bibote, motots eta betaurrekoekin molda daiteke. Postalean testua gehitu ondoren, inprimatu edo internet bidez bidal daiteke.

BiscayTIK: Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen BiscayTIK Fundazioak Gabonetako postal sorta polita eta originala eskaintzen du. Horretarako baldintza bakarra fundazioaren webgunean erregistratzea da.

Zernola.net: gai desberdinei buruzko postalak; gehienek ez dute loturarik Gabonekin, baina badira erabilgarriak izan daitezkeen zenbait. Kategoriak Zorionak, Urtaroak, Koloreak, Animaliak eta bidaiei buruzko Goazen! atala dira.

.

Olentzeroren aplikazioak

Gabonetan gertukoei zorionak bidaltzeko era asko aldatu da teknologia berriei esker eta sareak ehundaka aukera eskaintzen ditu Eguberriei begira. Euskaldunak ez dira atzean gelditu arlo honetan, eta urtero urtero Gabonak euskeraz edo gutxienez, euskal estiloan, zoriontzeko aplikazio, postal eta makina bat proposamen sortzen joan dira.

Hona hemen Euskal Apps izeneko webgunean aurkitu ditugun batzuk:

Nor da Olentzero? Olentzerori buruzko ipuin interaktiboa. Ahotsa grabatzeko aukera ematen du. Android.

Olentzero: Olentzeroren zain daude etxean gazte zein helduak… Android.

ZoriON: Zorion-postalak sortzeko asmoz eginda dago. Hainbat pertsonaia daude eskura: Olentzero eta Mari Domingi, Argitxo, Ttantto, Txirritx eta Xango, trikitilariak, neska-mutilak…Norberaren argazkiak ere erabil daitezke. Plataforma: Android.

Gabon Kantak: Euskal Herriko Gabon-kanta bilduma da. Kanta guztietako letrak eskura izateko, modurik onena eskaintzen du, klik bakar batean. Gainera, Gabon-kanta gehienak entzuteko aukera ere eskaintzen du. Plataforma: Android.

Artikulu osoa > euskalkultura.com/zoriondu-gabonak-euskaraz-hona-hemen-gabonetako-postalak-eta-olentzerori-gutunak-idazteko-aplikazio-zerrenda

www.euskalkultura.com

Zoriondu Gabonak euskaraz! Hona hemen Gabonetako postalak eta Olentzerori gutunak idazteko aplikazio zerrenda

Gabonak, olentzero

2 pentsamendu “Zoriondu Gabonak euskaraz!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude