Zirkorrika abestia aurkeztu dute, 20. Korrika girotzeko

Zirkorrika abestia aurkeztu dute, 20. Korrika girotzekoMusikari ezagunek hartu dute parte abestian. Xabier Zabala da musikaren egilea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ohiko kolaboratzailea; eta Uxue Alberdi bertsolariarenak dira hitzak.

Interpretazioan, aldiz, hainbat abeslari eta musikarik hartu dute parte: Izaro abeslari gaztea, Petti beratarra, Miren Narbaiza Napoka Iria eta beste hainbat proiektutako kantaria, Jurgi Ekiza Willis Drummond-eko abeslaria eta Oihana Fernandez Afu Iruñeko musika-taldeko abeslaria.

Jarauta 69 txarangako kideek jarri diote musika, Oreka TXeko kideekin elkarlanean. Doinu balkanikoak gogora dakartzan abestia osatu dute, bizia eta alaia.

Bideoklipa Hiru Damatxo Idea Faktoriaren lana da.

Zirkorrika abestia aurkeztu dute, 20. Korrika girotzeko
AEK, Euskal Herria, euskara, korrika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude