Ziria sartu nahiko digute

Ziria sartu nahiko digute –

Gu ere, egunero ateratzen gara etxeko balkoira koronabirus gaitzari aurre egiten lehenengo lerroan ari direnei eskerrak emateko: erizainak, zahar egoitzetako langile, mediku, ikertzaile… denek merezi dute, sobran merezi ere, sanoen eta sendatutakoen eguneroko txalo zaparrada.

Ziria sartu nahiko digute2017ko urriaren 1eko gertaeren inguruan, estatuarekiko haserrea eta katalanekin elkartasuna adierazteko hasi zen leihora atera eta lapikoak astintzeko aldarri ziklo hau. Orduan, argi zegoen nork nori egiten zion arbuioa. Gaur egun, ordea, hainbatek, nire telebistaren aginte-gailuan 6 zenbakia duenak esaterako, jendeak osagileei eta hauek herritarrei txalo egiten dien agerkarietan jende armatuaren irudiak sartzen dituzte. Alegia, gure txaloak birusari aurre egiten lanean ari diren herritar eta osagileei ez ezik, gure herri adierazpen askatasuna zigortzen dutenentzat ere esker on adierazpen bailiran.

Gizartean gertatzen dena agertzeari kontatzea esaten zaio. Gizartearen “narrazio nazionala” harilkatzeari kontakizuna esaten diogu (errelatoa batzuk) eta gizartearen adierazpena baliatzea esaten ez duena kontatzeko: manipulazioa. Pandemia bihurtutako Koronabirus izurrite hau amaituko da. Bizirik dirauenak kontatuko du, baina, estatuek euren kontakizuna harilkatzen hasiak dira. Guk geuk, euskalnafarrok, badugu ardura honetan ere. Zer txalotzen dugun eta zer arbuiatzen dugun lapiko-joaldi bidez argi kontatzea, egoera hau ezagutu dugunok kontakizun argia egitea eta ondorengoek ere argi izan dezaten kontakizuna zuzen harilkatzea. Betikoek ziria sartu nahiko digute eta.

Ziria sartu nahiko digute

Beñi Agirre

Euskara irakaslea

17 pentsamendu “Ziria sartu nahiko digute”-ri buruz

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-20 12:10

    EBeni esaten duzun bezala, nabarmen da aukera ezin hobea dela Estatu zentralentzat beren aita ongiegilearen irudia zabaltzeko eta mobilizazio orokorraren buru bakarra agertzeko administrazio autonomikoen gainetik.
    Gure gizarteak hoinbeste xerkatzen du sekuritatea nun badakiten etekina aterako dute horrela eginez euskal Herrian beste tokietan bezala.

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-20 12:14

    Barkatu hasieran zure izena estropiaturik, Beni esan nahi nuen eta bukaeran ere :”etekina aterako dutela”

  • “euskalnafarrok”?

  • Beñi Agirre
    Beñi Agirre 2020-04-20 16:10

    garret:
    Zer ikusten diozu ba?
    Ortografia akatsen bat?

  • Ez dut ulertzen terminoa, hortik galdera marka.

  • Beñi Agirre
    Beñi Agirre 2020-04-21 22:15

    Ados, garrett.
    Terminoa ez da berria: Arturo Kanpionek (1854-1937) bultzatzen zuen “Nafarroako Euskara Elkartearen bultzatzaile izan zen, Iruñetik Gorteetako diputatu hautagaitza integristaren barruan, Bizkaitik senatari, Eusko Ikaskuntzaren ohorezko lehendakari, Euskaltzaindiaren sortzaile, Zientzia Moral eta Politikoen Akademiako, Histori Akademiako eta Espainiako Erret Akademiako urgazle, Euskal Esnalea-ren lehendakari, Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeburu… (…) El Aralar egunkariaren sortzaileetako bat izan zen; Bilboko El Noticiero Bilbaíno eta La Unión Vasco-Navarra-n egin zuen lanik”;
    http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/bidegileak/21_arturo-campion.pdf
    Esanahia, ustez, oso garbia da: pays vasco eta Navarraren bat egitea esan nahi du, vasconabarro=euskalnafarra=euskal herritarra, ortografia erabileratik harago.

  • Ez dakit hain garbia den. Nik hau ulertzen dut:

    euskal = vasco = Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa
    nafar = navarro = Nafarroa Garaia

    Horren arabera, “euskal” egungo EAEko biztanleei dagokie. Baina hori ez da hitzaren esanahi historikoa. Ezta “vasco” hitzarena ere.

  • Beñi Agirre
    Beñi Agirre 2020-04-23 08:46

    Kaixo, euskalnafarrak
    Garrett, askotan bezala, honelakoak, ikuspegi kontu ere badira eta ikuspegi kontuetan nik behintzat errespetu guztia guztiontzat.
    Zure proposamena (euskal = vasco = Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa eta nafar = navarro = Nafarroa Garaia) guztiz murriztailea da, beraz, ez da zuzena. “Euskal” hitza EAEko biztanleentzat soilik erabiltzeak ez du tradiziorik ez literaturan ezta politikan ere. Nork esaten du Nafar probintzietakoak (Garai eta Beherekoak) ez direla euskal? Nork ukatzen die Frantses estatuaren mendekoei Pays Basque izaera?
    Batetik, Axularrek zioen “Badaquit halaber ecin heda naitequeyela euscarazco minçatce molde guztietara. Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian, Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan”. Euskaltzaindiak “bertce anhitz leccutan” ezabatu egin zuen Euskal Herria definizioa emateko. Nik ez dakit zergatik.
    Bestetik, Euskaltzaindiaren arauen arabera (139. Araua): Aspaldiko mendeetatik hedatua izan da Euskal Herria izena, kultura ezaugarri aski jakinak dituen herrialdea adierazteko, politika eta administrazio mugen nahiz ezberdintasun historikoen gainetik erabilia. Izen hori euskara + herri hitzetatik sortua da, hots, ‘euskararen herria’.
    Pentsatzen dut azken bi baieztapen hauetan ere ados izango garela: Euskal Herria (euskara + herri) eta “politika eta administrazio mugen nahiz ezberdintasun historikoen gainetik erabilia” izan dela.
    Hortaz, Euskal Herria (euskararen herria) kontzeptu hizkuntza-kulturala baldin bada, zein da Euskal herritar guztiok biltzen gaituen kontzeptu politiko historikoa? Esango dizut zeintzuk ez diren: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Erkidegoa, Euskal (Hirigune) Elkargoa,…

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-23 11:09

    Kaixo Beni,
    Garettek arrazoi du pundu batean, « euskalnafar » hura ez da argi ezbadakigu, nik bezala, Kanpionek erran nahi zuena.
    Egundaino enetako « euskal » horrek erreferentzia egiten du lehenik euskarari zuzenean: Euskal jendea, euskalduna, euskal idazlea,euskal jokoak, euskal kantua
    Gero erreferentzia egin lezake gure funts etno-kulturalari ere : euskal eskubidea, euskal ohiturak, euskal kirola… edo hitz politiko zehatz batzuei euskal kontzientzia, euskal nazioa…. Bi kasu horietan euskara ez da sekulan urruti zehaztua ez izan arren
    Azkenean aurkitzen da pila bat kasu guti edo aski abusiboak euskararekin lotura guti dutenak eta erraztazunez erabiltzen direnak gurekin zer ikus dutela erakusteko : euskal ekipak, euskal adminiztrazioa, Euskal (Hirigune) Elkargoa….
    Beraz « Euskal nafar » hura espontaneoki jarriko nuen lehen edo bigarren kategorian, hau da, euskara hitz egiten duten, edo, euskal kontzientzia zerbait duten zazpi probintzietako guziei, estatu eta administrazioen mugen gainetik.
    Nik ere ezdakit argi naizen, ez eta ehuneko ehun arrazoi dutan. Zer nahi gisaz debatea aparentziarik ere ez da bukatua, afera emaiten duen baino konplikatuagoa baita
    Bukatzeko zer da zure interpretazioa Axularren “bertce anhitz leccutan” hitz horientzat? Ez ote da euskal diasporaz mintzo?

  • Beñi Agirre
    Beñi Agirre 2020-04-24 09:07

    Agur, Benat Castorene adiskide

    Gaia ez da erraza, batez ere, “gaurko” esanahitik “antzinako” hitz edo termino baten interpretazioa erabaki nahi denean. Segur, hitza sortu zenean eta gaur oso esanahi ezberdinak izango dituela.
    Ene ustez, lehenengo eta behin Axularren garaia eta testuingurua aztertu beharko genuke. Sarako erretore izendatu (1600) eta liburua argitaratu (1643) bitarte horretan hain zuzen ere. Hortaz, berak bere zainetan ezagutu zuen 1620ko ditxosozko Ediktuaren ondoriok, Nafar erreinuaren eta haren erakundeen desagerpena alegia. Beraz, zaila da euskaldun guztiek bilduko gintuen nafar hitza erabiltzea bere zentzu politiko-estatalean.
    Gainera, jakin behar da ere, hitza ez dela berak asmatua edo berak lehen aldiz erabilia. Joan Perez de Lazarraga (1548-1505) arabarrak idatzitako eskuizkribuetako batean hirutan aurkitzen da “eusquel erria”.
    Ez dakigu Axularrek zer erran nahi izan zuen “differentqui minçatcen baitira euscal herrian”, zeren eta hitza ez du erabiltzen terminoak zer esan nahien esateko, baizik eta zeharka. Aldiz ongi ezagutzen ditugu Kanpionen eta Sabino Aranaren arteko eztabaidak. Kanpionek Euskalerria defendatzen zuen Euskadi hitzaren aurrean.
    Euskalnafar hitzak “vasconabarro” adieraren euskarazko itzulpenaren etorkizuneko erabileraz nik es dakit noraino iritsiko den, ezta ere, zein zentzu hartuko duen. Erabiltzen den ala ez eta zein zentzuan gizarteratzen edota herritartzen den geroak esango du. Une honetan, uste dut euskal=vascongado eta nafar (garaiko eta behereko) banantzeari egoki erantzun diezaiokeen hitza dela.
    Azkenik “bertce anhitz leccutan” aipatzen duenean, uste dut, ezinezko dela diasporaz aritzea. Garai hartan bazen hitz hori? Garai hartan bazen egoera hori gurean? Bazen garai hartan egoera hori baldin bazen hori adieraz zezakeen hitzik? Galdera horiei (eta agian beste batzuei ere) erantzun beharko genieke tesi hori defenda ahal izateko.
    Aitzitik, egiten zen euskaraz ordurako finkatuta zeuden “zazpi probintzien” eta laster, 1659an, Frantziak eta Espainiak “Bidasoako bananketarako hitzarmena” sinatuko zuten eremu geografikotik harago? Nik esango nuke baietz. Beti aipa izan da Baionako gaskoinen kolonia; baina, ez zegoen garai horretan euskal komunitaterik Landetan, Biarnon, Aragoin, Errioxan? Nik ez dut hori baieztatzeko daturik, baina, lurralde horiek euskal jatorrikozko (Nafarroako erresumarekin zerikusi handia) izanez antzinean, eta pentsatuz giza jokaera dela lurralde berriak “okupatzea”, zergatik pentsa behar dugu besteek (gaztela, aragoiar, gaskoin edo biarnesek) egiten zutela eta euskaldunek ez?
    Zaindu eta eutsi goiari lagunok

  • Beñat Castorene
    Benat Castorene 2020-04-25 11:48

    Kaixo Beni
    “Azkenik “bertce anhitz leccutan” aipatzen duenean, uste dut, ezinezko dela diasporaz aritzea. Garai hartan bazen hitz hori? Garai hartan bazen egoera hori gurean? Bazen garai hartan egoera hori baldin bazen hori adieraz zezakeen hitzik?”
    Badakizu nik bezain ongi fenomeno bat existi daitekeela bere izena bera baino lehen.
    Gero Axularren denboran jadanik edo euskal idazle taldeak edo merkatariak ( Brugesen, hego amerikan, espainiako portuetan) ere izango ziren Europako hiri batzuetan, hurbiletan hasteko, Bordale, Parise (Sorbona), Zaragotzan, Salamankan…
    Bestetik behintzat alde honi dagolionez, garai hartan gure 3 probintzietaz gainuntzeko inportantziako euskal territoriorik balinbalitz iduritzen zait dokumentuak nunbait aurkituko ginituzkeela orduko dokumentu ugari daude eta.
    Zertan ginen hegoaldean? ba ote zen lurraldeak bat beste zentzu bat lezakeenik Axularren hitz misteriotsu horiei?

  • IKnteres a

  • Interes handiz irakurri ditut guzien erranak, “bertce anhitz leccutan” horietan nik koka nezake ere Ternuan, Labradoren etabar. Frantses kolonian ez frantsesen artean menturaz kopuru handiena egiten zutenak eskaldunak ziren. Axularren denborak ziren euskal itsas-gizonen oparoenak, eta ordukotz eginak izan ziren hiztegittoak (pidgin izenekoak) euskara et Mic Mac hizkuntzak erabiltzen zituztenak. Ber gauza gertatua zen jada Islandian ere.

  • Beñi Agirre
    Beñi Agirre 2020-04-26 12:40

    Horra hor, adibide baliagarria.

  • Nafarroako Erresuma independentean Nafarroako Erregina Joana Albretekoaren agindu zuzenez euskarara itzuli zen Testament Berrian daukagu soluzioa: ez da behin ere “nafar” aipatzen. Behin ere ez. 0.
    Hitzaurrean “heuscaldunei” eta Heuscal Herria. Hemen ezin da esan Nafarroa inbadituan egina dela edo halakorik. Nafarroako Erreginak berak ez du Nafarroa zazpi herrialdeen sinonimotzat.
    Gauza berbera Axularren “Gero”n. Euskaldunak eta Euskal Herria, Nafarroa behin ere ez. Nafarrak, euskaldun batzuk, gipuzkoarrak edo bizkaitarrak bezala. Eta ez, Beni, ez zentzun kulturalean, zentzu geografiko eta politikaon baizik. garaian indarrean zeuden eremu eta instituzioak barneratzen ditu Euskal herriak Axularrentzat.
    Non azaltzen dira vasconavarro eta antzekoak? Gaztelaniaz idatzitako testuetan.

  • Josu Lavin

    Leiçarragac Naffarroaco Reguina eta Naffarroaco Resuma aiphatzen ditu. naffar hitz hutsa ez.

  • Beñi Agirre
    Beñi Agirre 2020-05-08 18:10

    Bada, Ba ote! Jaun edo andre edo dena delakoa, honelakoak ilustratzeko alegi bat: ba omen zebilen jakintsu kuadrilla bat udaberriko gau zoragarri batean parkean hara eta hona. Halako batean, batek, ozenki behatz erakuslearekin ilargia seinalatzen esan zuen: “Ze ilargi bete ederra” eta denek behatzari begiratu zioten.
    Hara, “Ziria sartu nahiko digute” artikulu labur eta mamitsu batean saiatu naiz Koronabirus larrialdi hau aprobetxatuz Estatuaren propaganda nola funtzionatzen duen adierazten. Batzuk, ordea, behatzaren puntara begiratzen geratu zarete.
    Josu Lavinek harrapatu du zure okerra, nahiko. Nafarroa izan da bakarra, inoiz euskaldunok izan dugun egitura subirano eta independentea, Europan aitortua eta garaian garaiko parekotasun subiranoan munduan funtzionatu duena.
    Leizarragak ez omen du aipatzen nafar hitza Bibliaren itzulpenean. Bagenekien hori. Bibliak ez du hitz egiten Nafarroaz, nola itzuliko zuen ba!
    Eta zer?
    Bernardo Atxagak (Irazu jaunak) esaterako ez du inon aipatzen euskalnafarrak!
    Eta zer?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude