Zinezko hizkuntz normalkuntzarako Euskal Herri independentean

Zinezko hizkuntz normalkuntzarako Euskal Herri independentean
Zinezko hizkuntz normalkuntzarako Euskal Herri independentean

(Kataluniatik Euskal Herrira ekarria)

Behean sinatzen dugun hizkuntzaren ikerlari, filologo, hizkuntzalari, irakasle, doktore, idazle, itzultzaile, jurista eta esparru horietako gainerako profesional garen guztiok, euskararen egoera erreala aintzat hartuz eta Euskal Herrian, agindu demokratikoz, abian jarriko den prozesu eraikitzailearekin bat eginik, euskal hiritarroi honako hau aditzera ematera beharturik ikusten dugu geure buruok.

.

EGIAZTATZEN DUGU:

  1. Euskara Euskal Herriaren hizkuntza dela, Euskara baita bertako hizkuntza, bertan sortua eta bertan garatua historian zehar. Euskara da Euskal Herriak historian zehar hitz egin duen hizkuntza.

  2. Bere lurralde propioan ere euskara ez dagoela lurralde-hizkuntza baten egoera normalduan, Euskal Herriak Frantziaren eta Espainiaren aldetik azken mendeotan jasan dituen anexio-prozesu desberdinen ondorioz, ageriki ezarri baitzaizkio menderatze-hizkuntza gisara gaztelania eta frantsesa.

  3. Egiaztatzen dugu, orobat, ezen, menperatze-prozesu politiko-linguistiko orotan ohikoa den bezala, gaztelaniaren eta frantsesaren ezarpena lortu ahal izateko euskal jendearen derrigorrezko elebiduntzea behartu dela eta, oraindik orain, behartzen ari dela. Mendetan barrena luzatu den elebiduntze-prozesua dela honako hau, luzaroan arrakasta osoz burutu gabe, harik eta, batik bat Hegoaldean, diktadura frankistak bi belaunalditan burutu zuen arte. Hartarako, euskararen erabileraren kontrako errepresio politiko-juridiko bortitza baliatu zuen, bitarteko eraginkor gisara gaztelania hutsez behar zen derrigorrezko hezkuntza-sistema eta komunikabide berrien hedapen-indarra baliatu zituelarik, ahaztu gabe, elebiduntze-eginkizun horretarako erdal lurraldeetatik erakarritako inmigrazioaz egin zuen erabilera politiko-linguistikoa.

  4. Egiaztatzen dugu, halaber, frankismoaren biziraupenerako antolatutako 1978ko erregimen konstituzionalak ere, zeina Euskal Herriak inolaz ere onartu ez baitzuen, gaztelaniaren indarrezko ezarpen politiko-juridikoa areagotu zuela bere itxurazko aurpegi demokratikoa tarteko. Agerikoa da urtetan barrena berrezarritako Euskal Erakundeen legedi desberdinez bideratutako hizkuntz politikek esparru zenbaitetan euskararen erabateko gutxitze-prozesua zertxobait apaltzeko balio izan dutela, baina inolaz ere ez euskarak eguneroko jardunean gaztelaniarekiko duen menpeko gizarte-erabilera iraultzeko eta hiztun gehienon hizkuntz erabilera normaltze-bidean jartzeko. Are gehiago: ez da zalantzarik Estatu zentralistak inposatutako hizkuntz-erabilera horren praktikak erabateko ordezkapenera daramala bertako hizkuntza elebitasunaren diskurtsoa medio.

  5. Egiaztatzen dugu ordezkapen-prozesu hau areagotuz joan dela, hainbeste areagotu ezen euskararen egoera une honetan arras kritikoa baita erabilera-esparru gehienetan. Horren adierazgarria da euskara ez dela egun, une honetan, Euskal Herrian hizkuntza ez-markatua, hau da, ezezagun bati zuzentzeko edozein euskaldunek naturaltasunez erabiliko lukeena. Ez da, ezta ere, belaunaldien arteko hizkuntza: ezagutza-maila areagotzen omen den bitartean, ia ez da ezertarako erabiltzen. Aldi berean, gizarte-baztertzearekin batera, ez da behin ere apaldu euskararen degradazio kualitatiboa, egiturazkoa, hizkuntza erromantzea ez izatetik gaztelaniaren morroi huts bilakatzen ari delarik.

.

SALATZEN DUGU:

  1. Euskal Herrian hizkuntz errealitateak erakusten duen sakoneko anormaltasuna: kanpotik etorritako hizkuntzak (gaztelaniak baino ez, edonola ere) efektu guztietarako hartzen du defektuzko hizkuntzaren eginkizuna, lurraldeko hizkuntzarena, hizkuntza nazionalarena, eta, bitartean, bertako hizkuntza zena eta dena komunitate hertsi huts batena baino ez da bilakatzen ari, gero eta gehiago murriztuz doalarik, eta desagertzeko arriskua areagotzen ari zaiolarik, normaltasun-egoeretan inmigrazio-hizkuntzei gertatu ohi zaien bezala. Anormaltasun hau zeharo distortsionatua geratu ohi da bultzatzen diren hizkuntz inkesta gehienetan.

  2. Salatzen dugu “elebitasuna” deritzon ideologia politikoa, aginte-esparruetatik etenik gabe inokulatzen joan izan dena euskal populazioaren zainetan, bi xederekin batik bat: 1978tik aurrerako Kontsituzioak eta Autonomia Estatuek ezarritako errejimen juridikoa zuritu ahal izateko, eta, halaber, bi hizkuntzen koexistentzia –bi-biak, ustez, ofizialtasun-estatus berdinekoak eta eskubide-berdintasunean ere, ustez, maila berekoak– gertaera natural, positibo, abersagarri eta demokratikoa dela sinestarazteko. Izatez, ideologia elebiduntzaile hori hizkuntza baten menpekotasuna eta euskal gizarteak pairatzen duen hizkuntz ordezkapenaren prozesua ezkutatzeko eta legitimatzeko era bat baino ez da Euskal Herrian. Prosesu honen geldotasunak, gainera, gizarte-elebitasunak hizkuntza gutxietsiaren berrindartzea ekar dezakeelako ustea eta bertako eta kanpoko hizkuntzen arteko oreka-egoera egonkorraren inpresioa sustatzen ditu jendartean.

  3. Salatu egiten ditugu hainbat talde politikoren adierazpenak, izan ere, ideologia elebiduntzailearen aurpegiaren atzean, argi eta garbi posposatzen baitute etorkizuneko Euskal Errepublikarentzat egungo hizkuntz anormaltasunak bermatua izaten segi dezan eta, azken buruan, errepublikaren normalkuntza faltsu bilaka dadin.

.

ADIERAZTEN DUGU:

  1. Menderakuntza espainolak sorrarazitako hizkuntz desegituraketak euskal gizarteari dakarkion gizarte-arazoaren kontzientzia hartzeko premia, nabarmenki falta baita kontzientzia hori hiritar gehienengan eta lider politiko askorengan. Behar-beharrezkoa da guztiok uler dezagun errepublika berriaren arazorik larrienetako bat, agian larriena, hizkuntz arazoa izango dela, gizarte-kohesioaren oinarriari berari baitagokio zuzen-zuzenean.

  2. Adierazi nahi dugu hizkuntz kontzientzia honek prozesu eraikitzaileari eta kontsentsu kontsituzionalari buruzko hiritar eztabaidan argia eman behar duela, ez badugu nahi konstituzio berria hizkuntz arazoa faltsuki ixteko modu bat izan dadin eta eragotzi edota ezinezko bilaka dezan dauden irtenbide bakarren konponbidearen hasiera: a) guztiz itzuli euskarari Euskal Herriko lurralde-hizkuntzaren estatusa, b) euskararen erabilerak gaztelania eta frantsesarekiko jasaten duen subordinazio sistematiko eta orokortuaren praktika irauli, eta c) hizkuntzaren sena eta jatortasuna berreskuratu.

  3. Adierazten dugu, azkenik, hizkuntz kontzientzia-hartze horren fruitu bezala, hizkuntzaren normalkuntzarako hiritar mugimendu zabal bat sortzeko premia, premia larria, hizkuntz menderakuntza gainditzeko jokamoldeetan konprometatutako borondate gehiago erakar ditzan eta non hiritar guziek, edozein delarik ere haien jatorria edota hasierako hizkuntza, biltoki aurki dezaten.

  4. Eta adierazten dugu premia garrantzizko bat, azken finean: Euskal Estatua eraikitzeko prozesuari Euskara euskal hiritar guztien ardatz integratzaile bilakatzeko borondatea agertzeko premia. Guztia, eleaniztasuna norberaren eta gizartearen aberastasuna dela aldarrikatzen duen onarpen publiko baten markoaren baitan kokatua, eta beharrezko diren neurriak eta bitartekoak eskainiz hiritar guztiak Herri normal baten eraikuntzan aintzat hartuak eta barnehartuak sentitzen direla bermatuz, baita hizkuntzari dagokion heinean ere.

.

Koiné Taldea:

Per un veritable procés de normalització lingüística a la Catalunya independent”

Zinezko hizkuntz normalkuntzarako Euskal Herri independentean
Euskal Herria, euskara, hizkuntza, Katalunia

37 pentsamendu “Zinezko hizkuntz normalkuntzarako Euskal Herri independentean”-ri buruz

  • euskaldun bat 2016-04-02 08:17

    Banengoen ba ni! Banengoen ba ni katalanen manifestu horri buruzko gaia ez ote zen ZUZEUn atera behar! Modu bikainean egin ere! Ba hori… manifestu hau euskaldunok geurok egin izan bagenu makina bat lora jasoko zituen, euskaldunon aldetik gainera. Beno… baina katalanek egin dutenez, orain bai, orain ontzat hartuko dugu eta diskurtso hori erabiltzen has gaitezke, katalanak progreak dira eta. Horrelako memelo akonplejatuak gara!

    • Arrazoi hematen dizut, akonplejatuak gara eta badirudi orain katalanek arrazoi dutela denean HIZKUNTZAREN asuntoan ezin, katalanentzako garrantzizkoena dena, hemen zer??

      Dokumentuari dagokionean, neri gustatu zait, ondo baldin badago ze inporta du katalanena izatea edo guk asmatua? Garrantzizkoena baliozkoa izatea da. Ni bezelako euskal gazte eta abertzale asko zerbaiten esperoan gaude, alderdi guztiek abandonatu gaituztenez eta nire arreta ekarri du dokumentu honek.
      Gauza bat bakarrik bota det faltan,”Behean sinatzen dugun hizkuntzaren ikerlari, filologo, hizkuntzalari, irakasle, doktore, idazle, itzultzaile, jurista eta esparru horietako gainerako profesional garen guztiok, euskararen egoera erreala aintzat hartuz” sinatzen dutenak alegia, balio handia emango lioke dokumentu honi edo beste bati halako talde batek proposatu edo sinatzea, baina euskerazko bertsioan ez al dago aditurik?

      Benetan ain akonplejatu utzi ote gaituzte azken 2 hamarkadak?
      Idatzia proposamena baldin bada, gu hasi beharko gara mugitzen.

      • euskaldun bat 2016-04-02 16:40

        Noski ez duela axola dokumentua Katalanena edo geurea izateak. Baina nik diodana da, Katalanek zerbait egiten dutenean zerbait hori politikoki zuzena eta onargarria bihurtzen zaigula, bedeinkapena duela. Euskaldunen begiradarako, Katalanek zilegitasun barniza ematen diote gauzei. Guregandik ateratzen den ekimen oro jatorrizko pekatuarekin jaiotzen da, Katalana, beti besteak, kanpokoak, behar ditugu bedeinkapena emateko. Kanpokoa beti da hobearekin bizi den herri akonplejatua geurea.

        • Arrazoi duzu HEGO, gureak beti badirudi gutxi balio duela, baina norentzat, ni abertzalea eta ezkerrekoa naiz baina gure artean badaude ezkerreko ez abertzaleak, hoientzako gure baserriak, kultura ,historia ez dira “fashion”, eta beti gutxiesten dute gurea. Arazoa da lau katu izanik ere beti mugimenduetan sartu eta kontrola hartzen dutela: Ikastolak,ezker abertzalea,bildu. Nazkatuta gaude, nazkatuta gaude 50 urteko borrokak eta ilusio guztia pispas batean hola fumigatzeaz, nazkatuta gaude post NAZI aroko alemania bagina bezela gure burua “flagelatu” beharraz (sortu ari den bezela), nazkatuak gaude beti arrazoi abertzaleengandik sortzen diren mugimenduen kontrola 4 sozialista ez abertzaleek hartzean ta pikutara bidaltzeaz.

          Aurrekoak esan duen bezela, kataluinako guztia guaya da garrantzi geien ematen diotena ezik, hizkuntza. Kopia dezatela hori kataluinatik, eta sutsiki egongo naiz Sortu bozkatzen, baina euskeraren eta gure herriaren egoeraz jaramon gutxi egin eta gero bozka bila etortzea.

  • Uste dut jatorrizko Euskal Herria ez dela mapa horretan agertzen den oro, ez dut uste Enkarterrian, Arabako Errioxan edo Tuterako merindadean historian zehar hitz egin den hizkuntza euskara izan denik, ezta anexioak leku horietan hizkuntza aldaketa sortu duenik…

    Euskal Herri independienteak leku horien berezitasuna errespeta beharko luke (gazteleraren ofizialtasuna), halere esan beharra dago behintzat EAEko eremu horietan euskararen aurkako mugimendurik ez daudela eta orokorrean euskara pozik ikasten dela.

    • euskaldun bat 2016-04-02 16:30

      betikoa! gutxituen defendatzailea agertu da! Nahikoa da euskarari bultzada bat eman nahi izatea, norbait (beti euskalduna izan ohi da) aguafiestasarena egiten agertzeko, “herri hartako haiek gaizki sentitu ez daitezen hobe gauden bezala jarraitzea… azken batean gaizki, gaizki ere ez gaude…” Nolabait, subkonszientean, hizkuntza hejemoniko bateko hiztuna zarela sinestarazten diozu zeure buruari eta “txikiak” defendatzeari ekiten diozu. Tutera aldean zuk uste duzuna baino gehiago hitz egiten zen euskaraz garai batean, hor daude dokumentuak. Eta Gipuzkoan noiztik da ba española berezko hizkuntza? Muturreko egoeretara jo behar berehala! Ez dakit… Nik uste dut zurea beldurra dela, bertigoa… hain barneratuta duzu bigarren mailakoa izatea egokitzen zaigula, horrelako ekimen batek izua eragiten dizula.

      • Euskararen transmisioa orain dela ehunka urte eten zen lekuetaz hitz egiten ari natzaizu, ez Gipuzkoari buruz. Eta ez, ez naiz euskaldun zaharra, aipatutako eremu horien bateko semea nauzu. Jakina EH independente batean euskalkiak dauden lekuetan euskara soilik izan beharko litzatekeela ofizial, baina eremu erdaldun horietan gaztelera nagusi den eta egunerokotasunean biztanleriaren gehiengoak erabiltzen duen hizkuntza izanik, gaztelerak ofizialtasuna izango beharko luke han (euskararekin batera noski).

        Katalunian edonon aurki ditzakezu katalan hiztun zaharrak, han transmisioa eten ez delako, EHko mapan ez. Beraz, Kataluniaren adibidea hautatzea ez da bidezkoa, beharbada Finlandian suedierarekin gertatzen den egoera aproposagoa izan daiteke.

        • euskaldun bat 2016-04-02 20:30

          Ikara ematen al dizu euskarak? Lasai eh! Soilik hizkuntza bakar bat ofiziala izateak ez du esan nahi oraingo Espainia osatzen duten maketo elebakarrez bezala osatutako EHa nahi dudanik. Nik behintzat espainola eta frantsesa ere badakitenez osatutako EHa nahi nuke. Euskara bai baina kontuz! Hori da zu bezalakoen pentsamoldea. Berehala desgaste lanetan: enkarterriak ez, Irunatik bera ere ez, Araba ere ez (1200 .urtetik nafarrei konkistatutako lurraldean ez da eta askorik gelditzen), Behe Nafarroa ere ez (denbora askotxo daramate Frantzian euskaldunak direla esateko), Lapurdi bai? bua… ez da askorik entzuten euskara beraz hobe ezetz (nahiz eta orain dela urte gutxi batzuk probintzia guztietan euskaldunena izan) eta xiberua berriz beste hainbeste. Bilbo eta inguruak ere ez eta laburpena egin ostean zer gelditzen zaigu? Ba Gipuzkoa profunda deritzoten hori eta fantasia handirik gabe, ez pentsa. Donosti ez noski. Eta gainera diozunez euskalkiak dituzten guneak hartu behar dira soilik, pentsa! Bi herri txikitako aiton-amonen kontua gelditzen da, hiltzen direnean bakea emango dute eta buruhaiste bat gutxiago, euskalkirik gabe,diozun bezala, ez da euskara hizkuntza ofizial bakarra izan beharko inon eta.
          Zuen iritziekin, frankistek EHan infiltratutako agenteak dirudizue, zerbitzu ona egiten diezue behintzat.
          Ai Nafarroa! ai Nafarroa! Zer egin duzu?

          • Beraz zuretzat aipatu ditudan leku horietako biztanleak (Enkarterriak, Arabako Errioxa eta Tuterako merindadeko biztanleak) hara tropelan joandako maketoak dira?

            Benetan ez dakit idazten dudanean ulertzen nauzun ala ez, euskararen ofizialtasuna EH osoan aldarrikatzen dut baina hainbat lekutan, gaztelera nagusi den lekuetan, gaztelera ere izan beharko zen ofizial, soilik euskalkiak dauden lekuetan euskara ofizial izanik. Adibidez Gipuzkoan hainbat herrietan hara kanpotik joandako jendearen eraginez gaztelera nahiko hedatuta dago baina euskalkien eremuan dagoenez soilik euskara izan beharko litzateke ofizial. Baina esaterako Gasteizen, non euskararen erabilera %5 baino gutxiagoa den, baita gaztelera ofizial izan beharko litzateke.

        • euskaldun bat 2016-04-02 23:08

          Tuterako merindadeko biztanleak hara tropelean joandako maketoak al diren galdetzen didazu. Ez dakit, zuk esan beharko didazu han bertakoa bazara… zer zarete? beamondarrak? eta zer ibili behar duzue nafarrok, beamonteses eta agramontesesen jolasten?
          Euskara hizkuntz ofizial bakarra izan nahiaren atzean badakigu zein arrazoi dagoen, aldiz oraindik ez didazu/e azaldu zein arrazoi dagoen adibidez zuk diozun bezala Tuterako merindadean, enkarterrietan edo arabar errioxan española ere hizkuntz ofiziala izateko nahiaren atzean. Española galdu egingo denaren beldurra denik ezin esango didazue. Zein da arrazoia? agian, hezkuntza ereduekin (a, b, d…) alderatuz, euskara ikasi beharrik ez izatearen nahia? Udaletxetik euskaraz idatzitako gutun bat etor daiteke edo seme/alabari oposizioetan euskara eska diezaiokete eta… badakizu… “a mí que no me toquen los huevos”. Hezkuntza eredua diot, a eredua adibidez euskara ikasi nahi ez dutenentzat neurrira egindako eredua delako. Beraz zuk diozun bezala, Nafarroan izan duzuen apartheid edo beamondarren eta agramondarren arteko mugak bereizteko beharra (zuek jakingo duzue urte luzetan eduki duzuen sistema lotsagarri hori nola izendatu… 3 zonalde alajaina!), Bizkaian eta Araban ere aplikatu beharko litzatekeela enkarterriak eta arabar errioxa tarteko? Beno… beste mezu batean oraindik urrunago zoaz eta Gipuzkoan ere sartzen zara. Beno, ba ez ahaztu española ere hizkuntz ofiziala izateko nahiaren atzean zein arrazoi dagoen azaltzeaz… eta ez hasi mesedez kulturen arteko elkarbizitzaren aberastasunaz eta zeinen ondo bizi zineten Tuteran judutarrak, musulmanak (zuk diozunez euskaldun alerik ere ez, eskerrik, bestela iskanbila seguru) eta nafar erromantzea hitz egiten zutenak elkarrekin. Hori horrela bada, badakizue! ekarri siriar errefuxiatu batzuk (aukera baduzue) eta judutar batzuk eta garai zaharrak gogoratuz harmonian bizi zaitezte, ea zenbat denbora irauten duen bakeak. Eta hori bestea! ordungo hizkuntzari nafar erromantzea deitzen diote adituek, “gaztelania” titulua ere ez zuen, beraz ez esan han gaztelania hitz egiten zenik garai batean. Eta zer esan behar didazu Txantxikorrotaz? Bandolerorik ezagunena eta hara non euskal labelarekin! kasualitatea! Eta hori adibidetxo bat aipatze aldera besterik ez. Eta hau guztia barduliarren ondorengo batek idazten dizu, barduliarrek, autrigoiek eta karistioek osatzen zuten lurraldetik. Nafarrak zarete baskoiak, gu ez gara ezta hori ere. Eta hala ere baskoiengatik bizia ematen ari gara ondoren bueltan horrelako eskerra jasotzeko!

          • Hasteko ni ez naiz nafarra hori zu asmatutako zerbait da, eta ez, aipatutako lekuak ez dira industriaguneak izan beraz han bizi direnak ez dira tropelan hara joandakoak.

            Aipatutako leku horietan gaztelania da nagusi, ia ehuneko ehuna gazteleraz bizi da, beraz lotsagarria litzateke haien ama-hizkuntzan aritu ez izatea. Iparraldean daukaten eredu lotsagarria (soilik frantsesa, Pariseko hizkuntza, nahiz eta euskara leku askotan nagusi izan) proposatzen duzu haientzako.

            Bizkaia eta Arabako eremu erdaldunetan euskara ere ofizial izango litzateke, gaur den moduan, baita Nafarroako eremu erdaldunetan. Gipuzkoari buruz esandako bakarra euskara soilik ofizial izango zela da.

            Esandako bakarra Tuteran euskararen transmisioa eten zela da, eta ez duela zentzurik gaurko errealitate linguistikoarekin gaztelaniaren ofizialtasuna debekatzea.

      • euskaldun bat 2016-04-03 11:01

        Eman didazun arrazoi bakarra lotsagarria izango litzatekeela da. Ez didazu esango, baina zure iritzia da zonalde horietakoek euskara ikasi beharrik ez izateko eskubidea dutela. “Zonalde horietan bi hizkuntzak ofizial” esango didazu berriro, eta horrela lasai gelditzen zara, politikoki zuzena den gauza bat esan duzulako eta moderatu itxura ematen duzulako nire aldean. Baina bi hizkuntza ofizialen atzean zuk ere badakizu zer ezkutatzen den: euskara ikasi beharrik ez izateko eskubidea. Horixe nahi duzue, zorro-mozorro benetako ideiak ezkutatuz. Zergatik ez duzu esaten benetan pentsatzen duzuna? Zuk ere ondotxo dakizu euskara hizkuntz ofizial bakarra izateak ez duela esan nahi jendeari gaztelaniaz aritzera debekatzen zaionik, esan duzun bezala. Aitzitik denek euskara jakitea ziurtatzea bilatzen da. Eta horixe da nahi ez duzuena bilinguismoan atrintxeraturik.

        • Hori zu asmatutako gauza da, ni ez naiz hizkuntzak jakiteko derrigortasunari buruz aritu, bakarrik ofizialtasunari buruz, eta pixkat pentsatzen baduzu leku guztietan euskara ofizial izango balitz hizkuntza komuna izango litzateke eta beraz denok jakin beharko genukeen hizkuntza. Zure argudioak zure asmakizunetan finkatzen dituzu ez nik esandakoarekin. Ah, eta ni A eredua desagertzearen alde nago elebitasuna bermatzen ez duelako.

          • euskaldun bat 2016-04-03 18:52

            Oraindik ez didazu eman elebitasun ofizialaren aldeko arrazoia. Batzuk ama-hizkuntza española dutela esan duzu eta lotsagarria izango litzatekeela, besterik ez. Euskara hizkuntz ofizial bakarra izanagatik komunikabide guztien %99a españolez-ingelesez izaten jarraituko luke orain arte bezala, aipatzen dituzun eremuetan orain arte bezala españolez hitz egingo zuten, medikuek berdin-berdin hitz egin zuten españolez… Udaletxetik etorritako bi gutunetan, kaleko seinaleetan, oposaketetan eta ezer gutxi gehiagotan izango luke eragina. Zelako izua!

    • Ba izan da ta demostratua dago, gehiago errango dizut, euskara ez da guztiz desagertu leku hoietatik, zergatik? Desagertzeko Iparraldekoak hegoaldera joateari utzi beharko lioketelako, ta hori gertatu ez danez….

      • Ez dakit zer esan nahi duzun, baina nire eskualdean adibidez ikastolak agertu arte inork ez zekien euskaraz hitz egiten, oker ez banago duela 40 urte inguru sortu zen.

  • Euskara okerrera doa, familietan gutxiago erabiltzen da eta gure haurrak eskoletan española erabiltzen hasi dira.
    Independentzia abertzale bezela betidandik gauza baterako nahi dut, gure nazioak bizirauteko, ezpada hori zihurtatzeko, berdin zait Espaniar estatua bezelako atzerri handixeago batetan,edo beste atzerri txikiago batetan bizi.
    Eta gaur espektru politikoan ikusten ditudan alderdietatik bat bera ere ez dago euskeragatik, gure herriagatik edo kulturagatik kezkatuta. Batzuek soilik euren kapital negozioa mantendu nahi dute eta besteek VENEZUELA txiki bat sortu hemen, baina denak españolez.Bitartean dauten arabera euskera okerrago.

    HEGO, ahaztu egiten duzu historialarien eta toponimiaren arabera gaur badakigula euskeraren eremua askoz ere zabalagoa zera, gaurko 7 probintziak (euskeraren eremu bezela hartzen baditugu, duda daukat) euskerari eta gure herriari geratu zaion azkeneko txokoa dira.Noski denbora kontua, gurea bezelako herri zahar batek ez du Espaniak bezela 500 urte atzera soilik pentsatu behar, Juduak bezain zaharrak edo gehiago garenez (preindoeuropearrak zientzilariek diotenez), gure historia eta euskeraren eremuak ere ikertzeko azken 500, edo 800 urteak oso denbora urria da.
    Espainian, non nahi joan eta aspaldi aspaldiko euskal toponimiaz beteta dago.

    • Lagunok, %100ean ez, baina adosago nago HEGOrekin. Ariketa polita da, baina uste dut ez datorrela bat errealitatearekin (zenbateraino nahiko nukeen hala izatea!) katalanari buruz idatzitakoa euskarari aplikatzea. Beraz, ez nator bat manifestuan esaten diren hainbat konturekin, egoera soziolinguistikoarekin bat ez etortzeaz gain, estrategia eta helburu desegokiak planteatzen dituelako, beti ere nire ustean.

  • Sentsazio hau dut… euskarari buruz euskaraz, beste gaitaz euskaraz baino gehiago idazten dela. Eta gazteleraz eta frantsesez are gehiago idazten dela euskara salbatzeaz euskaraz idazten den guztia baino.

    Badakit ez dela horrela noski. Baina interesgarriak diren irakurgaiak euskaraz oso gutxi direnez (literatura eta poesia AGIAN kenduta), eta euskal komunikabideetan independentzia eta euskararekin buelta-ta-buelta ari direnez… ba irudipen hori dut. Paradigmak, diskurtsoak, estrategiak, saiakera sofistikatu mistikoak, jende sofistikatu inteligentea, dirua euskarara itzultzeko inork irakurriko ez dituen udaletxeetako txostenak… baina filosofia autore bikainak euskarara itzuliak 0. Matematika liburu onak euskarara itzuliak 0. Ingenieritza 0. Zientzia 0. Zinema 0. Artea 0. Guztia 0 patatero.

    Ez dut gehiago luzatuko, honetaz buelta eta buelta ari dira batzuk egunero. Ni euskaraz idaztera noa.

  • Zenbait kontu:

    1) Egia: Elebitasun soziala eta ezinbestekoa da hizkuntza ordezkapena eman dadin; baina, era berean egia ere bada elebitasun soziala ezinbestekoa izango dela hizkuntzaren berreskurapenerako, hizkuntza batetik besterako aldaketak hiztun elebidunek baino ezin dituztelako eman. Katalunian ia ia elebitasun sozial egoera daukate eta, hortaz, normala orain kontu honi buruz aritzea. Euskal Herrian, ordea, erdal elebakartasuna da nagusi, baita ideologikoki ere, eta elebitasun soziala oraindik iritsi ez dugun lorpena da. Nire ustez, baloratu egin behar da. Eta gero geroak.

    2) Independentzia edo estatu propiorik gabe, euskara hizkuntza ofizial bakarra izatearen aukera zeharo irreala da; ados egongo gara denok horretan. Beraz, galdetu eta ongi kalkulatu behar da kontu honek, horrela formulatuta (“euskara hizkuntza ofizial bakarra”), edota beste era batzuetan formulatuta (“espainola ere hizkuntza ofiziala” edo “eskualdeen arabera”, adibidez) independentzia lortzeko metaketa politikoan nola eragin dezakeen.

    3) Ordea, gaur egun esan ohi denez, “independentziarako estrategia efikaz batek” , egiazki efikaza izango bada, ezinbestekoa du Estatu berri baten hizkuntzen inguruko diskurtso efikaz bat (besteak beste, noski). Eta gaur gaurkoz horrelakorik ez da ikusi independentziaren inguruko diskurtsoetan. Euskal Herri euskalduna nahi dela esatearekin eta Estatu propio batetan euskaldunek, magiaz bezala, bere herrian arrotz izateari utziko diotela esatea ez da nahikoa; zehaztu egin behar da, proposamen bat aurkeztu behar da, ahalik eta zehatzena, estatu propio batetan interesaturik leudekeenen nahiak eta zalantzak aintzakotzat hartuko dituena.

    4) Eta beharrezkoa da proposamena zehaztea eta interesa agertzea, bestela, kontuak utzikeria kirats galanta hartzen duelako, ezinbestean. Nola ez du, ba, hartuko? Egoera horren aurrean, kligeroak zintzilikaturikoa bezalako post-ak, ikuspegi, iritzi eta salaketa bat emateaz gain, euskararen normalizazioarekiko utzikeriak sorturiko ondoeza edota, nahiago bada, ezintasuna ere adierazten dute.

    5) Dena den, niri, eztabaidarako, José Rodríguezen proposamena eta tonua gustatzen zait. Konstituzionalki markaturiko hizkuntza ofizialik gabeko gizarte eredua aipatzen du, eta hizkuntza aniztasuna lege eta araudien arabera erregulatzea. Eredu malgu gisa aurkezten du, eraldaketa bilatzen duen gizarte heterogeneo batetarako. Euskaltzaleak nahiz independentistak diren guztiek irakurri behar lituzkete argitaratu berri dituen azken bi artikuluak:

    http://www.vilaweb.cat/noticies/petita-reflexio-sobre-les-llengues-de-la-republica-catalana/

    http://www.vilaweb.cat/noticies/no-som-colons-ni-voluntaris-ni-involuntaris/?f=rel

    • Nire ustez euskeraren biziraupena gizarte elebidun batean irreala da, Espaniar estatuaz inguratuta, zergatik egin behar du jendeak euskara jakiteko esfortzua beharrezkoa ez bada.Elebitasunak ekarri dezakeen bakarra euskara gure utzikeriaz desagertzen joatea da, latina bezela, aktibismo soilagatik erakutsiko litzake eskoletan eta interesa jeitxi ahala alde batera utzi.

      Ez, independentziarena esfortzua handia da, eta ez badit euskeraren biziraupena zihurtatzen agian euskeraren biziraupenerako oraingo egoera baino okerragoa.
      Aldez aurretik argi utzi beharko litzake estatu horretan euskara izango dela ofiziala, hori bai ez dakien orori erreztasun guztiak ikasteko, laguntzak eta behar den guztia, epe konkretu batean euskal estatua izateko. Ez bada horretarako ez zait interesatzen, ze akaso orain baino egoera arriskutsuagoa litzake euskerarentzat.

      Iruditzen zait ATZERA PAUSU HANDIAK ari garela ematen oso denbora gutxian, zeren truke?

  • “Euskaldun bat”-ri erantzuna.

    Batzuk ez, ia ehuneko ehuna ez dira “batzuk”. Dena den gero kexatuko zara Iparraldean euskarak ofizialtasunik ez duelako, ez da hainbesterako, ezta? azken finean herriko medikuarekin euskaraz hitz egiten dute. Ene! zelako argudioa… Administraziotara joan, epaitegietara joan… eta zure ama-hizkuntza ezin erabili ez al da arazo bat? Uste al duzu hango herritar guztiek euskaraz dakitela?

    Bestalde, zergatik diozu komunikabideen %99a erdaraz izango direla? Nola izango da euskararen presentzia hain urria euskara ofizial izango den EH independente hipotetikoan? Ahaztu tele5, TVE, eta gaur egun gazteleraz ikusi ditzakezun kateak, kate atzerritarrak izango lirateke.

    Eta tira, zehaztasunik gabe idazten ari gara, momentuz (eta martxa honetan inoiz) balizko EH independentea ez dauka ez legeen sostengua ezta gizartearen sostengua..

    • euskaldun bat 2016-04-03 23:29

      “Administraziotara joan, epaitegietara joan… eta zure ama-hizkuntza ezin erabili ez al da arazo bat?” hori euskaldunoi gertatu zaigu, gertatzen zaigu eta gertatzen jarraituko zaigu, ez zaie gertatu zuk aipatutako eremu horietako erdaldunei, ez zaie gertatzen eta ez zaie gertatuko, izan euskara hizkuntza ofizial bakarra edo ez, izan EHa independentea edo ez eta ondotxo dakizu. “…hain urria euskara ofizial izango den EH independente hipotetikoan?”, EH independentean edo ez, betiko kanalak ikusten jarraituko dugu telebistan, zer uste duzu aldatuko dela ba? euskara hizkuntza ofizial bakarra izanik… agian ETB2 desagertu egingo zen eta ETB1 potoloago bihurtu edo ETB2 ere euskaraz emititzen hasi. Baina hortxe izango genituzke beste guztiak (TELE5,A3, CNN, BBC…) logikoa den bezala eta Internet ere hor dago… beraz zerk harritzen zaitu komunikabideen %99 ingelesa-española-frantsesa (finean erdalduna) izaten jarraituko lukeela esateak, logikoa da, garenak gara, ez naiz horrekin kritika egiten ari… Kanal atzerritarrak edo ez, horiek ere hor izango genituzke naturala den bezala, ez dakit zeri atera nahi diozun punta. Eta euskara hizkuntza ofizial bakarra izanagatik española, frantsesa eta gero ingelesa derrigorrez jakitea ahalbidetzen duen hezkuntz sistema nahiko nuke eta izango genuke. Bizilagunen hizkuntza jakitea ezinbestekoa da!
      Oraindik ez didazu esan defendatzen duzun elebitasun ofizialaren helburua zein den. Niri ere logikoa iruditzen zait elebitasun ofiziala baina denborak erakutsi du ez duela funtzionatzen, oreka ezinezkoa dela, indartsuenak txikia jaten duela besterik gabe. Españolak badu hizkuntza guztiek bizirik irauteko behar duten espazio bitala, soberan du eta oso ondo babestua konstituzioan. Euskarari ukatu egiten zaio izan dezakeen espazio bital urri hori ere.
      Askotan egoten naiz pentsatzen nire aurreko hiru belaunaldiak erdaldun hutsak izan baziren ( nahiz eta hiru belaunaldi horiek baino lehenagokoak euskaldunak izan) eta nik euskara ikasi eta beraz euskalduna izan, orain euskal kultura sentitzen dudan moduan sentituko ote nukeen ala ez. Nik uste dut ezetz, ezinezkoa iruditzen zait. Bada hor hizkuntza baino haratago doan zerbait txikitandik arnastu, usaitu eta ikusi duzuna zure aurrekoengandik eta hori neureganatzea ezinezkoa izango litzatekeela iruditzen zait.

  • Eztabaidarako interesgarria Kataluniako Generalitateak katalanaren aldeko agiriaren aurrean hartu duen posizioa:
    http://ccaa.elpais.com/ccaa/2016/04/05/catalunya/1459856178_566438.html

  • Guztiz ados manifestuaren testuarekin. Bada garaia ere Euskal Herrian gure hizkuntzaren aldeko jarrera garbia adierazteko. Ez zen ideia txarra izango holako manifestu bat aurkeztea, eta horren inguruan talde sendo bat antolatzea, alderdi politikoetatik at. Ni prest sinatzeko.

  • Katalanek eztabaidarekin segitzen dute (http://www.ara.cat/opinio/nou-entorn-favorable-llengua-catalana_0_1553844617.html), baina hemen ez da horren interesik ikusten.
    Antza denez, estrategia politikoek ez diote hizkuntzaren arazoari tarte gehiegirik utzi nahi.

  • Euskara eta EHren independentzia direla eta, hona Letamendiaren iritzia:
    “El desarrollo del euskera, pilar fundamental de la construcción nacional, no equivale a ignorar que durante largo tiempo Euskal Herria en sus dos mitades seguirá siendo un país trilingüe; y que durante esa fase de transición debe fomentarse la inclusión del trabajo creador trilingüe favorable a la construcción nacional en el ámbito de una cultura vasca que haga posible la construcción de la independencia. Lo que trae consigo trabajar para que la opinión pública vasca lo considere como propio” (gaurko GARAn)
    Trantsizio-fase bezala hartzen den horretan, propiotzat hartu beharko genituzkeen hiru hizkuntzetan egindako kultur lana omen da euskaldunok sustatu beharko genukeena, haren ustez.
    Katalanen manifestuak adierazten duenaren kontra, konkluitu beharko da frantsesa eta gaztelania bezain gazte eta bizi mantentuko dela euskara “durante largo tiempo” horretan munduko bi hizkuntza glotozida handienekin bizi ondoren.

  • Peru Dulantz 2016-04-14 09:38

    Oso kezkagarria iruditzen zait Katalunian azkenaldian elebitasunaren ideia izaten ari den arrakasta. Gaztelania ez da inoiz izan Kataluniako berezko hizkuntza, eta elebitasunaren bidetik hizkuntz-ordezkapenera doaz zuzen-zuzenean.

  • Auziaren inguruan ezikusiarena behintzat ez dute egiten. Hara gaurko Ara:

    http://www.ara.cat/

    • Interesgarria gaurko ARAk atera duen edizioa.
      Editorialaren zati bat adibide modura:
      “tots els catalanoparlants són bilingües, i ningú renuncia al castellà. Per això resulta barroer i injust que als que amb més o menys encert alerten sobre la fragilitat del català, als que reclamen enfortir-ne la protecció legal i l’extensió de l’ús, se’ls acusi de voler-lo imposar, de provocar la divisió, d’anar contra el castellà. És una tergiversació abusiva dels que volen distorsionar el legítim i democràtic debat polític sobre el futur de Catalunya amb l’enfrontament identitari i lingüístic”.

      • Hoanko hau ahaztu gabe:
        “El català no es pot convertir en una arma d’identificació dels uns contra els altres perquè no és un element de confrontació. A més, hi tindria totes les de perdre. És massa fràgil. I massa valuós. És una eina de comunicació i és un patrimoni de tots, també un instrument de convivència, tinguem l’origen que tinguem, tinguem el català com a llengua mare o d’integració. Cal consens, doncs. Però calen més coses. Com que, tant per raons demogràfiques com legals, està clarament en inferioritat de condicions, resulta obvi que si volem garantir-ne la continuïtat i la vitalitat, si volem fer-ne la llengua comuna de la gent d’aquest país, és necessari ajudar-lo, discriminar-lo positivament respecte al castellà”

        • Katalanaren egoeraren inguruko diagnostikoa:
          “en conjunt se situa entre l’estancament i el retrocés”.
          Zer esango euskararenari buruz?

          • Gure ikastetxeetako egoerarekin konparatzeko:
            “la majoria no veuen el català com un “idioma útil”. “És preocupant perquè no és una llen- gua d’ús social. La coneixen, però no la fan servir”

  • Gizarteak quiadrilinguala izan beharko du. Hizkuntza inperialak + ingelesa (hizkuntza inperial internazionala) gutxienez. Gero ere askok txinatarra, greko eta latina ezagutu beharko dute, eta enpresa munduko askok ere alemaniera eta errusiera.

    Nafarroako Errepublika soilik euskalduna izan beharko du, turismo eta diplomaziarekin lotutako Estatuaren adarrek ezik.

    • Eta gurera ekartzeko azkena, Albert Pla-k idatzitakoa:
      “La nostra política lingüística s’ha basat fins ara en una fal·làcia: la que afirma que dues llengües que es disputen el mateix espai públic en una mateixa societat no estan en conflicte; la que nega que si una avança l’altra retrocedeix”

    • Aka Baramos 2016-04-17 16:10

      Bai. Eta horiek guztiak eledunzaharren antzera, noski. Erotu gara, ala?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude