Zinemaren unean uneko garaiaren lekukotasuna

Zinemaren unean uneko garaiaren lekukotasuna –

Zinemaren unean uneko garaiaren lekukotasuna

Atzo ospatu zen 2021 Euskal Zinemaren Gala, euskal zinemak Zinemaldian urtero antolatzen duen ekitaldia. 17 euskal film guztira, 13 luze, film labur bat, telesail bat, ekoizpen fasean dagoen film bat eta proiektu berezi bat, guztiak proiektatuko ditu Zinemaldiak aurtengo 69. edizioan. Euskal gatazka ere film hauen gaien artean da, lan horietako hiruren ordezkariek hitza hartu zuten ekitaldian, zinemak unean uneko garaiaren lekukotasuna uzteko duen balioa goresteko: Martxelo Otamendik, Maixabel Lasak eta Eneko Etxeberriak. Oso sinbolikoa, oso hunkigarria, zerbait berezia izan zen, hemen hitzartzeak:

Ekitaldian Zinemira saria ere banatu zen, 2009 urteaz geroztik ematen den saria, Kimuak-ek irabazi zuena. Kimuak euskal film laburrak zabaltzeko programaren arduradunek jaso zuten saria, urte luzez gure zinemagile, aktore eta teknikarien lana hedatzeko egindako lanari esker onez. EPE eta IBAIA ekoizle elkarteek eta Donostiako Zinemaldiak ematen duten ohorezko saria da Zinemira, eta euskal zinemagintzaren alorreko pertsona ospetsu baten ibilbidea aitortzen du (hemendik aurrera, baita elkarteena ere). Orain arte, hauek nabarmendu dituzte sari horrekin: Imanol Uribe (2009), Álex Angulo (2010), Elías Querejeta (2011), Michel Gaztambide (2012), Juanba Berasategi (2013), Pedro Olea (2014), Karmele Soler (2015), Ramón Barea (2016), Julia Juaniz (2017), Ramon Agirre (2018), Txepe Lara (2019) eta Sara Bilbatua (2020). Belako taldearen zuzeneko musika ere izan zen galan, “Bele beltzak” kantuaz hasi zen, ondoren Euskal Zinemaren aurpegi ezagunak, Aitor Merino, Maru Solores, Maider Oleaga, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Naiara Arnedo, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Jon Garaño, Borja Cobeaga, Koldo Serra, Ione Hernandez, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Begoña Vicario, Isabel Herguera,… Gala bukatzeko, Asier Altunak “Hondalea”, gala amaieran proiektatu zuten lana aurkeztu zuen. (Aurtengo gala osoaren bideorik ez du igo oraingoz zinemaldiak, hemen intereseko esteka gehiago nahi baduzu).

17 euskal ekoizpen izango dira 69. edizioko Zinemaldian

Zinemaren unean uneko garaiaren lekukotasuna

Seriefiloa naiz.