Zinemaldian ere Kukutzaren alde!

kukutzaSare sozialen bitartez heldu zait deialdia: 19:30ean Victoria Eugenia Antzokian elkarretaratzea egingo da Kukutza gaztetxearen desalojoaren aurka. Zinemira galan ere esku-orriak banatuko dira, Kukutzaren aldeko oihartzuna lau haizetara aditu dadin.

Kukutza gaztetxearen desalojoaren aurkako olatua Donostiako Zinemaldira iritsiko da gaur arratsaldean. Sare sozialen bitartez deitu da 19:30ean Victoria Eugenia Antzokian biltzera. Autogestioan oinarritutako kultur proiektuaren aldeko oihua, “orden establezituaren” aurkakoa, izango da arratsaldean Donostian adituko dena.

Horrez gain, Zinemira galan esku-orriak banatuko dira.

Kukutza aurrera!

Ekaitza bainuontzi batean