Zineforuma Zumalakarregi Museoan

Zineforuma Zumalakarregi Museoan –

Pour Don Carlos karlistaldian girotutako lehen filmaren emanaldiaren inguruan antolatu ditugun ekitaldiei amaiera emateko, oraingoz gaia jorratu duen azken filma ikusteko aukera izango dugu Zumalakarregi Museoan.

Ataun of the Dead filmarekin hasitako trilogiari amaiera eman zion laburmetraia, historiara gerturatzeko beste modu baten eredu dugu, satirarena. Katihotsak Logia, Zumalakarregi berpiztu digun talde honen hainbat partaide izango ditugu gurekin, proiektu honen ezaugarriak aztertu eta gerturatzen direnekin bere esperientzia partekatzeko.

Zineforuma Zumalakarregi Museoan
Eraso zonbi-karlista

Gainera “Orain Zumalakarregi” izeneko film laburra ere ikusiko dugu, Agosti Xahoren Bidaia Nafarroara eleberri erromantikoan oinarritutakoa eta ormaiztegiarraren mitoa berraztertzen duen harri bitxia.

Anima zaitezte, berriro ere Zumalakarregi Museoan karlistaldiak eta zinema uztartzen dituen emanaldi honetan parte hartzera. Aurrez izen ematea gomendatzen dugu, parte hartzaile kopuru mugatua. Izen ematea posta elektronikoz eta telefonora deituz egin daiteke: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus

943 88 99 00 / 659 43 45 66

Zineforuma Zumalakarregi Museoan

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude