Zilar astea: 80. hamarkada gogoan (nostalgiarik gabe)

 

Josu Zabala, Idoia Eizmendi eta Mario Zubiaga aritu ziren mahai-inguruko laburpena duzu hauxe. Asteartean ospatu zen, eta Zilar asteko ekitaldi orok bezala, 80ko hamarkada du hizpide.

Gaur, aldiz, Txistu eta Tamboliñ literatur taldearen gidoia daukan lana aurkeztuko da: (Za)patuek. 1984ko zapatu eta taberna arrunt batean, jende arruntaren gorabeherak kontatzen ditu, egileek esan dutenez. Besteren artean, Kriskitin dantza taldea, Karrika antzerki taldea, Txistu eta Tamboliñ literatur taldea, Felix Arkarazo eta Aitor Nika antzezleak, eta, Ander Erzilla musikariek hartu dute parte ikuskizunaren muntaketan.

Amaitzeko, Juan Luis Zabala ere aritu zen Galdu arte nobelaz hitz egiten, Zilar astearen barne. Hona hemen hura laburtzen duen bideoa:

Nostalgiarik gabe gogoratu nahi dute 80. hamarkada Durangon

Irudia | Nostalgiarik gabe gogoratu nahi dute 80. hamarkada Durangon | Durangoko Plateruena | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.