Zezenen atzetik Borboiak Donostiara

Horrela irakurri dugu ABC egunkarian: “Don Juan Carlos asistirá a la vuelta de los toros a San Sebastián”.

Vocento taldeko egunkari madrildarrak dioenez, “Errege zaharra abuztuaren 13an Ilunbera joatekoa da, `la Fiesta´ babesteko beste keinu bat eginda”; zezenketa zalea izanik San Isidroko ferian Las Ventas zezenplazan behin baino gehiagotan izan baita aurten.

Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 8tik 15era bitarte ospatuko da Donostian, eta Ilunbek zezenketak hartuko ditu abuztuaren 13tik 16ra. Lehen egunean, bertan izango ei da Borboi zaharra, baina antza denez eskopeta etxean utzi eta `mataor´-ei utziko die animaliak hiltzeko ardura; Enrique Ponce, “Paquirri” eta José María Manzanares-ek dira toreroak, eta Torrestrellakoak zezenak.

ABC egunkariko berriak bukaeran dioenez: “Beste behin, Don Juan Carlos-ek `Fiesta´ ondratuko du bere presentzia hutsarekin. Honakoan Euskadin. Donostian, non Bilburen porrota eta gero zezenketetara joateko askatasuna itzuli den”.

Zezenen atzetik Borboiak Donostiara

Ez dakigu Diario Vasco-tik atera dugun iragarki hau profitatu duenik ere, baina modu batera edo bestera seguru guk geuk ordaindu diogula sarrera.

 

Aspaldiko lagunen bisita

Zezenen atzetik Borboiak Donostiara datozela-eta, adi egon beharko dugu. Nola eta norekin etorriko diren edo non jan eta lo egingo duten jakiteko, zezenen atzetik Borboiak Donostiara datozela-eta, adi egon beharko dugu Diario Vascok (edo ordainetan Diario Fatxok) zer dioen.

Bitartean, gurera Juan Carlos Borboikoak egin zuen azken bisitaldiko argazki bat dakartzuegu, aspaldiko lagun batzuk ba ei ditu gurean eta. Horrela aitortu zuten orain gutxi Andoni Luis Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxean: “Gaur bisita berezia izan dugu”.

Berezia… bai gero!