Zeruaren berri Mexikotik

Zeruaren berri Mexikotik

Imanol Sistiaga Zeruaren berri Mexikotik
Imanol Sistiaga

Zenbat joan-etorri ez ote ditu egin Imanoletik Mexikotik Euskal Herrira! Camencita emaztea eta Telmo semearekin. Mila ofizio eta bost mila lagun, horixe Txispiren kurrikuluma.

Ibili da errealizadore, ibili da elektrikari, ibili da zurgin, ibili da telebistako produktore… baina Irizarrekin ikasi zuenetik, beti ukan du barnean sukaldaritzaren arantza.

Cuernavacan ere eduki  zuen El Encierro deitzen den ostatu bat duela hamarren bat urte. Orain, ostera, DF bertan gidatzen du jatetxea. Ez dut sekula haren ostatu batean jan, baina ezagutzen dut ederki bere sukaldea, hamaikatxotan eman baitiogu jaten elkarri geure etxeetan.

Gutxi ezagutzen ditut Imanol adina pozten denik plater eder baten aitzinean. Haur bat bezala jartzen da, eta gozamena uholdeka antzematen zaio begietan eta irrian arretaz egindako zerbait eskaintzen diozunean. Jakinmina ere itzela du: ez da egongo jaki edo edari urrutikorik berak ezagutzen ez duenik. Ikusia dut kuskusa egiten desertuko atsoen jakituriarekin, japoniako platerak lagunei zerbitzatzen begiak diagonalean jarrita… eta mexikoko sukaldaritzarik bikainena mahai gainean jartzen, ándale y ándale batekin: entxiladak, guakamolea, zebitxeak, tamalak, takoak… Zer ez ote dugu jan hark egindakorik!

Youtuben aurkitu dugu orain, Mexikoko jatetxea euskaraz iragartzen. Aupa Txispi!

Zeruaren berri Mexikotik
gastronomia, Imanol Sistiaga, Mexiko, Zerua
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Zeruaren berri Mexikotik”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude