Zertarako behar dugu Espainia?

5719137628_f1f0f15459(Joxe Aranzabalen Faroa blogetik.)

Nik ez diot botoa eman ezker abertzaleari, baina iraindua sentitzen naiz atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak Bateragune auziaz emandako epaiarekin. Bidegabe zigortu ditu nortzuk-eta lan gehien egin dutenak ezker abertzalea bide politiko hutsetik joan dadin, kalkulu politiko hutsaren arabera, ez baitute beste ezusteko desatseginik nahi, ikusita Bilduk zelako emaitzak izan zituen azken hauteskundeetan.

Horrelakoetan, behin eta berriro datorkit galdera bera burura: zertarako behar dugu Espainia, ez bagaitu errespetatzen eta kalte baino ez badigu egiten?

cc-by-sa Faroa. Joxe Aranzabal.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Zertarako behar dugu Espainia?”-ri buruz

  • Ordua da konturatzeko Espainiak ez gaituela errespetatzen eta kalte bakarrik egiten digula.
    Bateragune auzia zoritxarrez bat gehiago da,18/98,Sortu,…..

  • Iñakito Garay 2011-09-17 11:54

    Batzuetan iruditzen zait, gu libre ikusi baino, nahiago dutela “la maté porque era mía” izeneko politika.