Zertan oinarritzen dira Mitchell printzipioak?

Ipar-Irlandako bake akordioan, desarmeari dagozkion ataletan irakur daitezke Mitchell senatariaren printzipio orain famatuak. Hasera batean puntuak gehiago dira, baina Mitchell printzipioei dagozkienak honako seiak izango lirateke.

Mitchell printzipioko sei puntuak

“Ondorioz, negoziazio hauetan parte hartzen dutenek honako puntuekin euren konpromiso erabateko eta osoa berresteko gomendatzen dugu.

1) Arazo politikoak konpontzeko bitarteko demokratiko eta baketsuak soilik erabiltzea.

2) Erakunde paramilitarren desarme erabatekoa.

3) Desarme hori batzorde independiente batek ziurtatu behar duela adostea

4) Alderdien arteko akordio edo hauen lorpenetan, eragin asmoz, indarra erabiltzeari edo erabiltzearen mehatxuari norberak eta bestek uko egitea.

5) Alderdien arteko akordioetan adostutakoa errespetatzera eta desadostasunak egon daitezkeen puntuetako edozein aldatzeko bitarteko demokratiko eta baketsuak erabiltzera konprometitzea.

6) Hilketak eta “zigor” jipoiak amaitu eta horretarako beharrezko neurriak hartzeko eskaria.”

Mitchell printzipioak Euskal Herrian?

Horrek Euskal Herriko egoeran izan lezakeen ezarpenak galdera ikur asko ditu burugain ordea. Hasteko, ezker abertzalearen proposamenaren aldebakarrekotasuna. Bestetik, erakunde paramilitarren indefinizioa. Baita marko juridiko eta politikoek halako akordio edo proposamen bat gauzatzeko utz dezaketen tarte edota aukera ere.

Gai honetaz gehiago irakurtzeko, interesgarriak dira honako bi artikulu hauek:

La aplicación vasca de los Principios Mitchell

Mitchell printzipioak sinatu zituzteneko argazkia

Irudia | Mitchell printzipioak sinatu zituzteneko argazkia | Ezezaguna | LGPL
bake akordioa, Euskal Herria, Mitchell printzipioak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Zertan oinarritzen dira Mitchell printzipioak?”-ri buruz

  • Mitchell printzipioak ez daude Ipar Irlandako bake akordioan. 1996ean desarmerako taldeak argitaratu zuen txosten bat. Horretan, 20. puntuan, agertzen dira printzipioak. Bake akordioa 1998an sinatu zuten.

  • Eta orain, onartuko al ditu printzipio hauek gobernuak?

  • Patxi Gaztelumendi

    Hain zuzen, klabe horretan kokatu beharko genuke hemendik aurrerakoa.
    Konfrotazio demokratiko horretan, eskubideen defentsa eta herri hau beste norabaitera eroateko gaitasuna aktibatu beharko da…
    Demokratak-biolentoak eztabaida antzuari, ezingo zaio zuku gehiago atera….
    Eta argi eta garbi nabarmendu beharko da, nor dagoen zeren alde… eta ea horretarako gai garen, hori erakusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude