Zerrenda bakarra falta, Berrian eta Noticiasen

Zerrenda bakarra falta, Berrian eta Noticiasen

“Nafarroan, euskaran, aldatzeke” gaia jorratzen du gaur Berria egunkariak. Oso idazki interesgarriak, eta, besteak beste, izenburu ezin egokiago bat: “Euskara da Nafarroako zaborra”.

Hala ere, nik falta bat sumatu dut: aldaketaren aldeko lau indarren arteko mahai ingurua egin da, eta ez Joseba Ezeolazari ez Laura Pérezi ez zaie aurpegiratu zerrenda bakarraren alde egin ez izana.

Zerrenda bakarra falta, Berrian eta Noticiasen

(Elebidun bat gaztelaniazko zerrendetan????? Apartheida bai, zerrenda bakarra ez)

.

Urteetan, irakasle elebidunei debekatu egin zaie, de facto, gaztelaniazko lanpostuetan aritzea, zerrenda bikoitzak eginez (bat gaztelaniazko postuetarako, bestea euskarazkoetarako) eta horietarako azterketak egun eta ordu berean jarriz (ezinezkoa bietan egotea).

Izquierda-Ezkerrak eta Ahal Duguk onartuko ote lukete emakumeei fabriketan aritzea debekatzea, gizonek lehia txikiagoa izan zezaten? Baina, Nafarroan, irakasle elebidunei gaztelaniazko lanpostuetan aritzeko trabak jartzea, erdaldun elebakarrek lehia txikiagoa izan dezaten… Desberdina da, nonbait. Bazterketa horri akabera emateko garaia iritsi da, eta ez dute zerrenda bakarraren alde egin. Izquierda-Ezkerrak gogo txarrez eta eskuzabal onartu du, bi zerrendei eutsiz, azterketak egun desberdinetan egitea, eta Ahal Duguk eternitatea behar du bere zirkuluetan horretaz hausnartzeko, eta baita adituen txosten objektiboak ere, eta oraindik ez du iritzi argirik eman.

Hain diskriminazio nabarmena, eta hedabide bakar batek ere ez du egurrik eman. Berriak bezala, Noticiasek ere ez (eta Noticias busti da beste gai batzuetan, esaterako euskarazko haur eskolen gaian). Bai Berriak bai Noticiasek bukatutzat ematen dute gaia: azterketak egun desberdinetan eginen dira. Baina sindikatu abertzale espainiarrek segitzen dute eskatzen azterketak egun berean izan daitezela, eta, bestalde, zenbaitek ohartarazi dute ezen, bi zerrendetan egotea lortuta ere, gero parte-hartzaileak uko egin beharko diola bi zerrendetako batean egoteari. Hau da, lehen bezala. Eta inork ez du gezurtatu.

Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra): “Zerrenda bakarrak ez zuen oposizio honen parte izan behar”. Azterketak egun desberdinetan egitea? “Ez dugu honekin gerrarik eginen. Erabaki horrek bake soziala ekartzen badu, ongi etorri”.

Laura Peréz (Ahal Dugu): “Zerrenda bakarraren gaia konplexua da” (artikulu berean).

Ahal Dugu: Zerrenda bakarrari buruz, Nafarroako Eskola Kontseiluari txostena eskatuko diogu, serioa, zorrotza, objektiboa eta arrazoitua.

Zorionez, salbuespen bat, Noticiasen: De sentido común.

Bi zerrendetan egotea lortuta ere, zerrenda bati uko egin beharko zaiola dioten idazkiak, inork gezurtatu gabeak:

Zerrenda bakarra falta, Berrian eta Noticiasen

euskara, hezkuntza, nafarroa, zerrenda bakarra

12 pentsamendu “Zerrenda bakarra falta, Berrian eta Noticiasen”-ri buruz

  • Nafarroan miseria gorrian jarraitzen dugu. Aldaketa… baita zera ere.

  • euskaldun bat 2016-02-28 17:26

    Nafarroa EAE baino 40 urte atzerago dago euskararen kontuan. Nafarrok baduzue zer egina! Gutxienez EAEk egin duen bidea ikus dezakezue eta akatsak saihestu. Baina denbora askotxo galdu duzue! Askotxo! Orain pazientzia beharko duzue, ezingo duzue dena 4 urtetan egin.

  • JJ ezin gara beltzetik zurira bi egunetan pasa. Hobe pausotxoak eman, haiek egonkorrak izatea nahi badugu.

    • Pausotxoak aurrerantz balira sikiera, baina argi dago, Barkosen gobernuak gai batean amore emango badu, hori euskararen normalizazioa dela. Hezkuntzako zerrenden auziarena negargarria da, eta inmersio ereduen inguruan EAJ-k darabilen jarrera ere, antzekoparesido. Ez daukat ahazteko Hizkuntz Eskolen bulegoko buruaren izendapenarekin gertatutakoa…
      Euskarari dagokionez, euskaldunoi dagokigunez, beldurrak eta konplexuek jota dihardu gobernuak (ere).

  • Eman diren Euskeraren aldeko pausu txiki horiek UPN (ta laguntxoek) eta haien jarraitzaile espaniarzale faszisten erantzun gogorra izan du.
    Aurrerapausu bakoitza gogorra eta zaila izango dela erakutsi dute.
    Euskera biziberritu nahi badugu Nafarroan, iruditzen zait poliki-poliki ta pausuz-pausu aurreratuko dugula. Baina helburua galdu gabe.
    Hortaz, Nafar gobernua bide onetik doala iruditzen zait

  • Urratsak ematera ausartu den bakarra Asiron izan da. Barkosen gobernuak ez dauka ez helburu argirik, ez urratsak emateko ausardiarik, ez bere (EAJren eta enparauen) oinarrien presiorik ere.

  • Geroa Bairen eta GBko buruen sareetako profiletatik osteratxo bat egitea aski da ikusteko zenbat euskara erabiltzen duten: zerotik hurbilago, pataterotik baino. Postureo hutsa.

    • Ez dut uste Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan hartu dituen neurri horiek (gutxi izateagatik ere) postureoa direnik.

  • Nafarri:
    Ezin gara beltzetik zurira bi egunetan pasa, ados, baina uste dut zerrenda bakarrarena gutxieneko-gutxieneko bat dela, eta ez bakarrik euskarari dagokionez, justiziako kontu oinarrizkoa da, Jorge Nagore kazetariak dioen bezala:
    http://www.noticiasdenavarra.com/2016/02/20/opinion/columnistas/a-la-contra/de-sentido-comun

    • Zerrenda bakarrarena gutxieneko bat izan daiteke zuretzat eta baita niretzat ere. Baina kontuan har dezagun zein egoeratik gatozen, kontuan har dezagun nafarren %85a baino gehiago ez dela euskalduna eta askok gainera euskararen kontrako iritzi argia dutela. Dagoeneko euskararen aferan sute ugari piztu dituzte euskararen aurkakoek (haur eskolak, LEP etab…) Nik ulertzen dut Gobernua gai hauetan tentuz jokatzea. Poliki baina aurrera.

  • Eskuina diruak erosten du eta ezkerrak beti “te deja en la estakada”, mugimendu independentistez aprobetxatzen dira baina egiaren orduan “erreboluzioa” nahi dute, beste guztia ” minucias nacionalistas” (Inigo errejon ek esana) dira.

    Ezker, eskuin, berdin da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude