Zergatik ikasi Unibertsitate Masterra Mondragon Unibertsitatean?

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Unibertsitate Masterren bidez ikasleek prestakuntzan aurrera egingo dute, eta gaur egun enpresek eta erakundeek eskatzen dituzten jardueretan edo jakintza-eremuetan espezializatu.

Gainera, Europar Batasuneko herrialde guztietan balioa duen titulu ofiziala eskuratuko dute, alderdi akademikoan edota lanekoan ere beste edozein herrialdetan onargarri dena.

Gure Unibertsitate Masterrek lan-merkatura bideratutako espezializazioa eskaintzen dute, gorantz doazen eta estrategikoak diren sektoreetan eta ezagutza-arloetan, hain zuzen. Ikasketok, gainera, nazioarteko ikuspegia eta arrakasta duten lanbideekiko eta enpresekiko lotura sakona dute.Berezko ezaugarri horiek etorkizuneko ateak irekiko dizkiete ikasleei.

Enpresekin lantzen diren proiektuetan eta workshopetan oinarritutako ikaskuntza da prestakuntza mota horren funtsa, partaidetza sustatzen duten metodologia aktiboak erabiltzen dituena. Gure Unibertsitate Masterretan pertsona barne-ekintzaileak trebatzen dira, gaitasun teknikoa izateaz gain erakundeetan ideia berritzaileak sortu eta sustatzeko gaitu direnak.

Ikasketen izaera praktikoa indartze aldera zeharkako gaitasunak ere lantzen dituzte ikasleek, besteak beste, talde-lana, negoziatzeko gaitasuna, lidergoa edota komunikazioa.

MONDRAGON UNIBERTSITATEak laguntzaile-sare zabala du enpresen eta erakundeen artean, eta bertako kideek programa diseinatzen eta lantzen hartzen dute parte, bai hizlari-lanetan eta baita praktiken inguruko tutoretzan ere.

3 ezagutza arlo

INGENIARITZAK

  • Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa Unibertsitate Masterra.
  • Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Unibertsitate Masterra.
  • Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra.
  • Sistema Txertatuak Unibertsitate Masterra.
  • Energia eta Potentzia Elektronika Unibertsitate Masterra.

HEZKUNTZA

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra.
  • Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleaniztunetan Unibertsitate Masterra (EKOMU).
  • Berrikuntza Didaktiko eta Metodologikoko Proiektuen Garapena Hezkuntza Erakundeetan Unibertsitate Masterra (BERRIMET).

ENPRESEN KUDEAKETA

  • MBA – Enpresa Zuzendaritza Unibertsitate Masterra.
  • Enpresa Kooperatiboen Kudeaketa Unibertsitate Masterra.
  • Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza Unibertsitate Masterra.
  • Marketin Digitala Unibertsitate Masterra.
  • Turismo Aktiboaren Inguruko Enpresak Sortu eta Kudeatzea Unibertsitate Masterra.