Zergatik ezin ditugu abesti batzuk burutik kendu?

 

Guztioi sartu izan zaigu inoiz abesti bat buruan. Batzuetan badirudi ez duela alde egingo, harik eta etorri bezain modu misteriotsuan desagertzen den arte.

Montrealeko unibertsitatean fenomeno hori argitzeko ikerketa bat burutu dute.

Antza, pozik gaudenean eta adimen intelektuala erabiltzen ari ez garenean kutsatzen omen gara abestiekin. Hau da, umore onez, eta kontzentrazio txikia eskatzen duten ekintzak egiten ari garenean.

Adituen arabera, pentsatzea edota umore aldaketak ekiditea izan daiteke fenomeno horren arrazoia.

Zergatik gertatzen da, ordea, abesti batzuekin soilik?

PPren himnoa, adibidez, beti esan izan da oso gogoraerraza dela. Behin entzutea nahikoa da etengabe buruan izateko. Publizitateko hainbat abestirekin ere gauza bera gertatzen da. Zergatik ote da?

http://www.youtube.com/watch?v=_KokHID23wY&feature=related

Irudia | Musika nota | zz | Creative Commons By SA