6 pentsamendu “Zergatik ez da posible EAEn?”-ri buruz

  • amonamantangorri 2015-06-16 23:21

    Posible zer? EAJ eta EH BILDUren koalizio-gobernuak perretxikoak bezala ugaltzea? Zein programaren inguruan?

    Niri mesedegarriago iruditzen zait bi indar parlamentario nagusiak abertzaleak izanik, bat eskuin moderatua eta bestea ezkerrekoa, gainerakoak konpartsa izatea.

    Gainera, GBai ez da EAJ, ez behintzat erabat. Eta GBaik nahiago izan du PSNrekin konpondu, baina ezin, PSNk ez baitu nahi izan, eta nahiko balu orain berdin luke, irrelebantzia politikoan hondoratu baita. GBaik dituen bidelagunak ez dira batere erosoak beretzat. Ikusiko duzue laister nolako istiluak hasiko diren gobernuko kideen artean.

  • Bittor Hidalgo 2015-06-21 11:17

    Ez da beste inor sartu eztabaidan, baina gogoz erantzungo dizut nik.

    1. Galdetzen didazu zein programaren inguruan batu litezkeen. Eta erantzungo dizut. EAJ eta EHBildu, oraingoan bezala, ez badira gauza bien artean konpromisozko programa bat adosteko Euskal Herriaren alde, Euskal Herriaren garapenaren alde, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde, eta Euskal Herria independentziaranzko bidean hurbiltzeko programa baten alde, da, beste gabe, ez dutelako ez batak ez besteak Euskal Herria jarri jomugan. Ez direlako oraingoan (ere) ez bata ez bestea abertzale jardun. Eta ez direlako saiatu ere egin horretan. Beren arteko desberdintasunei eman dietelako lehentasuna bakoitzak bultzatu gura duen giza eredu ‘sozio-ekonomikoan’, eta ez ‘aberri batua’ osatzeari. Eta hori alderdion lehentasunak izango dira, baina ez euskaldunonak, Euskal herriarenak.

    Beraz, Nafarroa Garaian akordioa posible baldin bada EAJ (ze EAJ egon dago Geroa Bain, ezta?) eta EHBilduren artean, eta are indar gehiagorekin (zeinen artetik baztertu duen bere burua PSNk -ze PSN ez da ja PSOEren meneko baino-), nolabaiteko ‘akordioa’ lortu bada Andoainen EHBilduko alkatea irten dadin, Sherlock Kalparsoro usnan, eta nolabaiteko akordioa egon bada Gasteizen eta Arabako Juntetan, EAJk hartu ditzan karguak, zergatik ez da posible izan Hego Euskal Herri osoan? Ez dutelako gura izan ez batak, ez besteak. Biek ere beldur diotelako egoera horrek sortuko lukeen bultzada politikoari nork aterako liokeen etekin handiagoa, EAJren eredu egonkor zibilizatuak, ala EHBilduren barne oraindik nagusi den ezkertiarrismo ‘destroying’aren gaixotasun infantila? Ba seguru asko. Gogoratu besterik ez EHBilduren jokabide prepotentea Gipuzkoan azken lau urteetan. Eta EAJ, bere horretan.

    Kuriosoa, biak ere gauza dira beren aldetik PS(O)Erekin akordioak ixteko (GALeko PS(O)E, OTANekoa, Roldanen txorixoena…, eta ez dira gauza beren artean berba ere egiteko. Bejondeigula?

    Entzun al diogu inoiz, esaterako, Oriol Junkerasi bere diskurtso zibilizatuan, ulertu al diogu? Junkeras gauza izan da 2012tik Masen gobernu ahulari bere hartan eusteko (eta ez da izan gobernu antikapaitalista bat), eta tira eta biren ondoren gaude 2015eko Katalunyako hauteskundeen aurrean, erreferendum baten ondoren… Ezin du EHBilduk halako zerbait egin EAEn? Edota Oriol Junkeras ere ez da nahikoa ezkerrekoa, saldu bat baino ez da? Agian da azken boladan zuen artean horren lasai garatzen ari den diskurtsoa (ik. azken JAKINa ere), nahiago dugula Euskal Herri hautsia, ‘gorria’ izateko ziurtasuna ez duzuen bitartean? Ez ahal da izango!

    Eta gogoratu gura nioke halakoetan dabilenarti, ‘gorriak’ ez garenok ere, badugula Euskal Herri independentean bizitzeko eskubidea, eta are gure lakoek gobernatu dezaten, baldin eta hauteskunde batzuk irabazten baditugu. Ala ez dugu? EAJ ‘gorri’ bihurtzen den arte, ez da akordiorik izango EAJrekin? Uste dut batek baino gehiagok betidanik bultzatu duela politika hori, eta hemen gaude.

    2. Zerorrek diozun bezala, niri ere ‘mesedegarriago iruditzen zait bi indar parlamentario nagusiak abertzaleak izanik, bat eskuin moderatua eta bestea ezkerrekoa, gainerakoak konpartsa izatea.’ Bai. ‘Bi indar parlamentario nagusi abertzaleak’ elkarren etsai legez jokatzen ez duten bitarte guztian. Eta ez da horrenbeste denbora pasa ETAk EAJkoak ere garbitu eta garbitu nahi zituenetik. Hala gaude.

    3. Diozunean: ‘G[eroa]Baik dituen bidelagunak ez dira batere erosoak beretzat. Ikusiko duzue laister nolako istiluak hasiko diren gobernuko kideen artean.’ Ez dakit adu txarreko azti izan gura duzun, edota hori den zuzenean zure desioa, Nafarroa Garaian ere frogatu ahal izateko, zuk hasieran iradokitzen duzun legez, ‘ez dela posible’ EAJ-EHBilduren arteko akordiorik (eta beraz, ez zarela/zaretela/direla saiatu ere egingo).

    Nik ordea Oriol Junkerasen tankera handiagoa hartzen diot Uxue Barkosi, eta are Asironi ere zorionez, pentsa!, eta apustu ere egingo nizuke ongi ateratzen dela Nafarroa Garaiko espiritu berria. Nik behintzat hori nahi nuke (azti gisa ere), eta izan dadila urte askorako.

    Pozik esan ditudanekin, nahi duzun arte

    Bittor

  • amonamantangorri 2015-06-23 11:48

    Nik ere esperantza dut Nafarroan zerbait itxurosoa egiteko gai izanen direla, baina ez da erraza izanen, bai barne, bai kanpo presioengatik.

    Nafarroakoa indar korrelazio bategatik gertatu da, edo hobeki esanda, ahuldade korrelazio batengatik. Ideologia desberdineko lau-bost indar politiko elkartu behar izan dira UPN gobernutik eta udaletatik kanporatzeko. Kitto.

    Junqueras… Hara ba: ERCk Masen gobernua bebesten du prozesu subiranistari begira, leialtasun instituzional gisa ulertuta, baina ez du batere arazorik Bartzelonako alkatetza CiUri kentzeko eta Barcelona en Comúri emateko, beste hainbat udaletan bezala. CiUk era berean, itunak izan ditzake komeni zaionarekin. Eta jakina, gau gaurkoz, ezta pentsatu ere CiU-ERC gobernu bat.

    Araban, EH Bilduk EAJri botoa ematea PPk gobernua ez izateko; Nafarroan, oposizio zabalaren batzea UPN kanporatzeko; Andoainen, transfuga baten botoari esker PSEren alkatetza saihestea, Jainkoak daki zein motiborengatik; Katalunian, ERCren babesa CiUren gobernuari, beti ere prozesu independentista gidatzen ari den heinean, nahiz eta CiU izan, ez eskuinekoa bakarrik, baizik lapurra eta hezurmamietaraino usteldua. Egoerak erabat diferenteak dira.

  • Bittor, ez da posible biak hala biek beldurra diotelako aukera horri. Nahi ez dutelako alegia. Eta zergatik? Bada alderdikeriagatik, bakoitzak gidatu nahi duelako prozesu abertzale bat, hegemonia lortuz, bere gisako Euskal Herri bat marrazteko etorkizunean, ohartu gabe ez dela posible hegemonia hori, kolore ezberdineko jendea izango dela. Hori, ahaztu gabe EAJren botoemaileen gehiengoa oso eroso dagoela oraingo estatus honetan burujabetzan aurrerapauso handirik egin gabe (atzerapauso zenbaitekin batera).

  • Bittor Hidalgo 2015-06-25 13:28

    Arrazoi guztia dezu. Baina nola lagundu liteke / lagundu genezake hortik aurreruntz egiten lehenbailehen egiten? Ahal dan buila gehiena egitea ere ez da gaizki etorriko, sukaldeetako lana egin eta egin eta egiteaz gain, ezta.

    Ondo izan

    Bittor

  • Nafarroan EHBildu behar du GBAik ta EAEn EAJk ez.