Zergatiak: Philippe eta Beñat

Philippe eta Beñat: zergatiak

Philippe eta Beñat: zergatiak

Benat-eta-PhilippePB-BisaiaPB-JauziaPB-zergatia

Zergatiak


Philippe Lassalle Astis, Filipo

Philippek normaltasun osoz eta argiki esplikatzen digu nola eta zergatik erabaki zuen Euskal Herriko gatazka politikoan modu zuzenean parte hartzea. Garai hartan, 1970. hamarkadan, usu joan ohi zen Donostia aldera eta, horrez gain, Donibane Lohitzuneko eskualdean euskal herritar ugari ezagutu zituen. Ezagutzeaz haratago, batzuen adiskide egin zela ere erraten digu. Estatu espainolaren errepresio gordina ikusi ahal izan zuen eta errepresio horren ondoriorik garbienen lekuko izan zen Lapurdin. Hego Euskal Herriko bere adiskideei laguntza ematea deliberatu zuen, hasieran etxea eskainiz eta, ondoren, berentzako etxeak aurkituz. Onena, haatik, lekukotasun horiek guziak bere ahotik entzutea dugu, ontsa asko esplikatzen baitigu bere engaiamenduaren arrazoia eta jauziaren zergatia:

(azpitituluak euskaraz aukera >> bideoaren konfiguraketa aukeratan)

Philipperen kasuan, Hego Euskal Herriko lagunekin zuen harremana garatuz joan zen heinean, azken hauen egoera ulertuz joan ahala, hasi zen konpromisorako pausuak ematen. Hastapen batean, beraiekin tragoak hartzen hasi zen baina, pixkanaka, Hego Euskal Herritik ihesean zetozen iheslarien eguneroko zereginetan laguntzeari ekin zion.

Jauzia emateko zergatia, beraz, ez zen ideologia politiko jakin bati loturikoa izan, edota nazio askapenerako euskal mugimenduaren ideietan oinarritua, baizik eta adiskide zituenen eguneroko bizitza errazteko borondate hutsean. Argudio politikoak alde batera utzirik, laguntasunezko sentimenduek edota garai hartako bulkada-sozialak bideratu zuten jauzia ematera.

Hego euskal herritar haiekiko laguntasuna egonkorturik eta hainbat eztabaida ukan ondoren, ezin hobeki ulertu zuen Estatu espainoleko egoera eta bere lagunek bizi zuten errepresioaren zergatia. Une hartatik aurrera, laguntza eskaintzen segitzeaz gain, goiko bideoan erraten duen gisan, bere laguntzeko konpromiso eta determinazioa sendotu egin ziren, euskaldun izate hutsagatik errepresioa pairatzen zuten gizabanako haiei lagundu nahian.

Philipperen kasua interesgarria da, halaber, bere burua ez baitu euskal herritartzat edota euskalduntzat jotzen -euskal hiztun ez diren euskal herritar anitzek hala egiten duten bitartean-. Are gehiago, bere frantses izaera asumitu eta errebindikatzen du eta, beraz, bere jauziaren zergatian ere azpimarratzen du beste populu batekiko elkartasunak bultzatu zuela Euskal Herriko gatazka politikoan parte hartu eta konpromiso maila altua onartzera. Errepresioa pairatzen zuen beste edozein populu lagundu zezakeen Philippek, baina zoriak, kasualitateak ala patuak Euskal Herrira ekarri zuten eta, ondorioz, Euskal Herriko gatazka odoltsuan inplikatzera:

 

Bernard Sansebastian, Beñat

Beñatek gordinki hitz egin du zergatiaz, konplexurik gabe.

Orain artekoa ikusirik eta bideoa begiratzen badugu, argi izango dugu Beñaten konpromisorako jauzia bere sozializazioarekin hertsiki lotua dela. Argiki esplikatzen digun moduan, ttipitatik bere familiaren bitartez euskal gatazka politikoarekiko harremanean hezi da. Hortaz, errefuxiatuekin hartu-eman handia izan zuen haurra zelarik, baita gaztaro guztian zehar ere. Erraten digunaren arabera, ulertu genezake bere inplikazioa modu naturalean eta logikoan gauzatu izana, argumentu politiko edo ideologiko zehatz baten beharrik gabe.

 (azpitituluak euskaraz aukera >> bideoaren konfiguraketa aukeratan)

Bideoan ikus dezakegunez, 16 urte zituelarik, jada, Gazte Komunistetan ibili zen; ttipitatik erne zitzaion gizartearekiko interesagatik, ziur aski. Aitzitik, lehen aipatu moduan, ezkerreko borrokak bai, baina etxetik jasotako euskal -herritar- nortasunak eta ordura arte euskal gatazkarekin -gogora dezagun bere familiak frankismoaren ondorioz ihes egin zuela eta umetatik errefuxiatuak gertutik ezagutu zituela- izandako lotura estuak nazio askapenerako borrokari heltzea eragin zion, Jakes Esnalekin batera.

Amaitzeko, esan beharra dugu bere borroka arloa ere itsasoari erabat loturik dela. Bere bizitzako zorroztasuna, diziplina eta hertsitasuna bizi militantean islaturik azaltzen zaigu. Berak dioen moduan –“Euskal Herria askatzeak euskal herritar ororen obligazioa izan beharko luke; Euskal Herriak, herri bezala, askatasuna ezagutzea merezi duelako”-. Hala, bideoan ikusiko dugunez, borrokarako jauzia ere modu naturalean azaltzen digu: “-Pentsatzen dut euskaldun sentitzen den euskalduna militantziatik pasatu behar dela; ezinbestekoa da-”.

Hau aipaturik, hala ere, militantziaren gogortasuna azpimarratzen digu, Estatuen aitzinean borrokatzean batik bat. Dena den, emaitzak eta konpromisoak zerbaitetarako balio izan duela kontatzen digu:

 


JAUZIA (3.atala)

– Philippe eta Beñat –

Philippe eta Beñat argazki bilduma hemen


.

Benat-eta-PhilippePB-BisaiaPB-JauziaPB-zergatia

jauzia

Philippe eta Beñat: zergatiak zergatiak zergatiak zergatiak zergatiak zergatiak zergatiak zergatiak zergatiak
Ibai Agirrebarrena

1989 Bidaxune (Baxe Nafarroa) - JAUZIA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude