Zerbitzuetarako irisgarritasun desorekatua Euskal Herrian

Zerbitzuetarako irisgarritasun desorekatua Euskal Herrian

Zerbitzuetarako irisgarritasun desorekatua Euskal Herrian

Euskal Herriak zerbitzu estaldura zabala du. Honekin batera, bertako biztanleek zerbitzuetarako irisgarritasun geografiko altua dute. Hala ere, haien kokalekuaren ikerketa geografiko sinple batek erakusten digu irisgarritasuna lurralde eremuaren arabera aldatzen dela. Hainbat kasutan aplikatutako eredu territorialek ondorio latzak dituzte. Horrela erakusten dute datuek eta irudikatzen dira Euskal Herriari Begira aplikazioan, Gaindegiak Udalbiltzarentzat sorturiko lanabesa Euskal Herria zertan den ikusten laguntzen duena.

Gehiengoarentzat irisgarritasun ona

Euskarazko eskaintza duen eskola gertuenera errepide bidezko distantzia (km)

Premiazko zerbitzuak zein zerbitzu publikoak pertsona orori datxekion eskubidea da. Zerbitzu hauekiko distantzia neurtz

ea ezinbestekoa da hauen estaldura ezagutzeko. Euskal udalerri eta auzoek zerbitzu eskaintza askotarikoa dute (osa

suna, hezkuntza, kultura, merkataritza), batetik, gune urbano gutxi batzuetan dagoen kontzentrazio demografikoarengatik eta bestetik, instituzioetatik eta gizartetik eratorritako ekimen kopuru garrantzitsuengatik. Osasun-etxearekiko bataz besteko distantzia 2,7km-koa da, lehen hezkuntzako zentro baterako distantzia 2,7 km-koa eta txikizkako merkaritza gune baterakoa 1,3 km-koa da.

Hala eta guztiz ere, gure identitatearen inguruko zerbitzuei dagokienean indize hauek ez dira hain positiboak. Euskarazko haur edo lehen hezkuntzako zentro baterako bataz besteko distantzia 7,4 km-koa da eta euskaltegi batera, berriz, 9,7 km-koa.

Hezkuntza, osasuna eta txikizkako merkataritza

240 udalerrik ez dute haur edo lehen hezkuntzako zentrorik eta ondorioz gutxienez bataz beste 10 km-tik gora desplazatu behar dira, eta batzuk baita gehiago ere (Ollaran 28 km, Petilla 28 km, Gazteluberri 27 km, Nabaskoze 21 km, Goñerri 20 km, Bidankoze 20 km…).  Hala eta guztiz ere, euskarazko hezkuntzari dagokionez, errealitatea nabarmen okerragoa da.

Osasun zerbitzuak, anbulategiak ere aintzat hartuz, antzeko irudia eskaintzen dute. Izan ere, 71 udalerrik gertueneko oinarrizko osasun zentroa 10 km-tara dute eta osasun zentro espezializatuei dagokionean egoera okerragoa da. Urruntasun arazo garrantzitsuenak dituzten eskualdeak Ipar Euskal Herrikoak dira, Basabürüa (18,5 km), Ostibarre (15,2 km), Arbela (13,2 km)…

Irakurri albiste osoa hemen.

Zerbitzuetarako irisgarritasun desorekatua Euskal Herrian