Zerbait badabil, nabari da badabilela

MTU1Ng==

Joseba Egibarrek (El Correo) oso argi du honek “ez duela atzera bueltarik”, eta sinismen berbera du Egigurenek (El Mundo). Mariano Ferrer analistak ere berbera adierazi du gaur Diario de Noticias de Navarran/Diario de Noticias de Gipuzkoan, esanaz, ezker abertzalearen oinarriek hartu dutela iniziatiba eta honela dio zutabearen amaieran: “Me resisto a creer que tantos se engañen tanto como para pensar que tienen credito para decepcionar otra vez.” Deigarri egin zaizkit El Correon J.L Zubizarretaren Carta abierta a la organizacióneta Públicon Isaac Rosaren Algo se mueve (despacio) en Euskadi’ zutabeak, biak ala biak konfiantza puntu bat adierazi dute agiriarekiko eta ezker abertzalearekiko. Gainera Tasio Erkiziak (Deia), Txelui Morenok (Diario de Noticias de Navarra) eta Rufi Etxeberriak (Berria) argi asko utzi nahi izan dute, gaur argitaratutako hiru elkarrizketetan ezker abertzalearen apustua serioa dela.

Tira, sekulakoa hedabideetan dagoen mazedonia! Dastatu hemendik eta handik, usaindu, begiratu eta ea zer deritzozuen… Badirudi, zerbait badabilela, hitz egiten duenak, informaziorik eduki behar baitu horrelako segurtasuna adierazteko. Guztia bide onetik badoa zer gertatuko da egungo panorama politikoan? Irauli daiteke? PPk onartuko du balizko negoziaketarik? Ez badu onartzen, zenbat iraungo du zutik Eusko Jaurlaritzak? Polo soberanista gauzatuko da? Hala bada Aralar eta EAJ kanpoan geratuko dira? Posible da indar metaketa subiranista eraginkorra sortzea bi alderdiok kanpoan utzita?

Galdera asko eta erantzun gutxi. Zerbait badabil, ea esaten duten bezala atzera bueltarik ez duen.

Aralar, EAJ, ETA, ezker abertzalea, HB, hedabideak, politika
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

3 pentsamendu “Zerbait badabil, nabari da badabilela”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude