Zer nolako eragina du CCOO eta UGTk (beste hainbat sindikaturen babesarekin) deitutako grebak Euskal Herrian?

[13:30]

12:00etan manifestazioak ospatu dira hiriburuetan.

Hezkuntzan honako jarraipen kopuruak eman ditu CCOOk: Unibertsitatean, %90eko jarraipena Leioan, %65 Gasteizen eta %50 Donostian; eta lehen eta bigarren hezkuntzan %35ekoa izan da jarraipena, CCOOren arabera betiere.

Confebasken arabera grebaren jarraipena oso txikia izan da: Araban %3,91ekoa, Bizkaian %3koa eta Gipuzkoan %1ekoa.

Abandoko geltokiko irudiak goizeko lehen orduan.

CCOOk atera duen oharra grebak EAEn izandako jarraipenaz.

Unai Sordoren esanetan, Gobernuak “kontuan eduki” beharko du greba hau.

Nafarroan %74an zifratu dute grebaren erantzuna.

Nafarroako grebako irudiak.

Nafarroan greba Noticias de Navarraren kronikan.

Milaka lagun eguerdian Iruñean egin den manifestazioan.

 

[11:00]

Ondo al diote, zenbait egunkarik dioten bezala, gaurkoa Euskal Herrian Zapateroren aurkako lehen greba dela?

El Mundok oraingoz Euskal Herrian grebak izan duen eraginaz laburpen-kronika.

UGTk Bizkaian eta Araban grebak %70eko jarraipena izan duela diote.


[10:30]

Lehen galdera egin dugu, eta hona hemen erantzunak: Madrilgo paperezko prentsan eragina izan du grebak. El Paisek 32 orriko edizio murriztua kaleratu du, gehigarririk gabe. Azalean erakusten duenez, plantillaren %37k egin zuen bat grebarekin.

El Mundok 40 orriko edizioa prestatu du: ABCk 48koa eta La Razonek 32koa. Publicok 24 orriko edizio mugatua kaleratu du. Haren plantillaren erdiak greba egin du eta edizio digitala berritu gabe dauka, edizio digitaleko langileen %90ek grebarekin bat egin duelako.

La Vanguardiak 48 orriko egunkaria kaleratu du.

[10:15]

 CCOO eta UGTz gain, CGT-LKN eta ESK sindikatuek ere bat egin dute greba deialdiarekin Hego Euskal Herrian. LSB-USO eta CNTk ere bai.

[09:45]

Gemma Zabaletak Onda Vascan esan duenez, “normaltsuna” da gaurko egunaren ezaugarria. Greba egiteko bezala, lanera joateko eskubidea bermatzeko eskatu du.

Grebaren eragina handiagoa ei da Araban eta Nafarroan, Bizkaian eta Gipuzkoan eskasagoa.

[09:15]

CCOO eta UGTko euskal adarretako ordezkariek ez dute baloraziorik egin, baina ekainaren 29an egin zenak baino eragin askozaz txikiagoa duela dirudi grebak.

Gogoratu ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRUk ez dutela grebarekin bat egin.

EiTBn oihartzunik izan al du grebak? Telebista kateek ohiko programazioarekin jarraitzen dute.

Deialdia ez da Espainiako estatuan bakarrik. Gaurko egunez, Irlandan, Portugalen, Italian, Frantzian, Errumanian, Polonian eta Txekian ere greba deialdiak daude.

Zapaterok lanera doala esan du,

[09:00]

Hego Euskal Herriko komunikabideek ez dutela grebarekin bat egin ematen du. Edizio digitaletan bederen ez da horren ondoriorik nabaritzen.

Prentsak kioskoetara ailegatzeko arazorik ere ez duela izan ematen du. Ez gure inguruetan behintzat.

Madrilgo egunkarietan erantzuna bestelakoa da. Publicok greba egin du eta ez du edizio digitala berrituko, El Pais eta El Mundo, badaezpada ere, euren edizioak deskargatzeko moduan eskaintzen ari dira.

Tren eta hegazkin zerbitzurik ez ei dago Nafarroan, Diario de Noticiasek dioenez.

[08:45]

Noticias de Navarrak dioenez,  Volkswageneko gaueko katea eten da. 1.500 lagunek egin dute greba.

Nafarroan ez dira gutxieneko zerbitzuak negoziatu.

Diario de Navarrak dioenez, Nafarroan metal arloan eragin handia izan du grebak (“ia langile guztiek bat egin dute”). Arcelorren %91,4k egin du greba eta Nacesa eta SKFn %90k.

Komunikabideek lau herrialdetan istilurik ez dela izan azpimarratzen dute.

Pikete informatiboak batean eta bestean dabiltza.

[08:30]

El Correoren edizio digitalean irakurri ahal denez, Loiuko aireportua paralizatuta dagoela dio CCOOk.

Hiru autobusi gurpilak zulatu dizkiote Zorrotzan.

Bizkaian Arcelor eta Navalen %50k greba egin dutela esan dute sindikatu deitzaileek.

Araban Lantarongo plantan eragin handia duela grebak diote iturri berberek.

Garraiobide eta ospitaleetan gutxieneko zerbitzuak daude.

Donostiako ospitalean informazio mahaia jarri dute piketeek.

Manifestazio deialdiak honakoak dira EAEn behintzat: Bilbon Gran Vian, Donostian Alderdi Ederren eta Gasteizen Artiumeko plazan. Denak 12:00etan.

CCOO eta UGTk deituriko greba

Irudia | CCOO eta UGTk deituriko greba | CCOO | Creative Commons By SA
CCOO, greba, sindikatuak, UGT
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude