Zer nolako armada izango luke euskal estatu independienteak?

arm

Akaso ez da gaurkoa, Kataluniako atzerapausoa ezagututa, halakoetarako egunik onena, baina, Euskal Herria noizbait independientea izango bada, eta garrantzitsuena orduan hasten dela jakinda, badira aurretik gure buruari galdetu behar dizkiogun zenbait kontu. Horietariko bat, eta eztabaida asko piztuko lituzkeena, armadarena da. Izan beharko ote dugu euskal armadarik? Pragmatikoe(gie)k ezinbestekotzat joko dute, eta idealiste(gie)k, iraingarria litzakeela esan.

Demagun baietz, armada bat behar dugula. Nolakoa behar luke armada horrek? Zenbat euskaldunek egin beharko luke bertan lan? Tankeak, hegazkinak eta halakoak erosiko genituzke diru publikoarekin? Aberri egunean desfilea antolatuko genuke? Nazioarteko misioetara bidaliko genuke?

Espainian ahuntza duten bezala, Euskal armadarik balitz, izango al genuke halako sinbolo bizirik guk ere? Excalibur zaleek ni eraso aurretik, hona norvegiarren hautu harrigarria: pinguinoa.

luke

1986-(...)

9 pentsamendu “Zer nolako armada izango luke euskal estatu independienteak?”-ri buruz

  • Izatekotan, izatekotan, izatekotan, zeren eta gora antimilitarismoa. Izatekotan, milizia feminista. Armamentua: lehenengo mundu gerran erabili ziren mosin nagantak, kalashnikov baten bat eta molotovak erregai ekologikoz eginak. Antibala txalekolez palestino bat eta walkie talkieak beharrean irrintziak, a pelo. Eta zestak grenade launcher-lez.

    Gora euskal milizia feminista ekologista pazifista!

    Nik AC130 bat nahi det.

  • Amonamantangorri 2014-10-14 16:12

    Goiburua galdera moduan jarrita zegoela, pentsatu dut Zuzeuk egin ohi duen inkesta bat izanen zela…
    Ni ez naiz pragmatiko(egi)a; ni praktikoa naiz. Euskal armada, jakina baietz, polizia bezain beharrezkoa da. Ez oso handia, ez armategi handikoa, ez alditik aldira urruneko lurraldeak bonbardatzera doazen horiek bezalakoa. Eta ahal dela, NATOtik eta Estatu Batuen kontroletik kanpo.
    Niregatik balitz, urte bat edo biko nahitaezko soldadutza ezarriko nuke gazteentzat (edo zerbitzu zibil moduko bat, ongi ordaindua eta lanean hasi aurretik praktika gisa balioko lukeena, Kuban medikuek egiten dutenaren antzekoa), nahiz eta badakidan euskal herritar gehienak erabat kontra egonen liratekeela.

    • Nik Finlandian dutenaren antzeko zerbait jarriko nuke, baina emakumeak ere barne sartuta http://en.wikipedia.org/wiki/Conscription_in_Finland
      Ez litzaiguke gaizki etorriko

    • Guztiz ados. Beharrezkoa izatearena… alperrontzi eta apatridek laguntza baino min egiten diete armadei. Hobe dute unibertsitatean eta enpresa pribatuetan egoa puztu eta herria bakean utzi. Propaganda izan beharko zuen ardatz, parte hartzen ez dutenak ostrasizmo latzean erori behar lukete. Eta nazioartean (NATO, ONU… dena delakoa) ez dago lekurik armadentzat… Armada bat bere herritik kanpo dagoenean armada inbasorea da bai ala bai.

  • Amonamantangorri 2014-10-15 01:14

    Azken berria: Norvegiak nahitaezko soldadutza onartu du emakumezkoentzat. Finlandiak eta Suitzak ere badute nahitaezko soldadutza. Hirurak herrialde txikiak…

  • Suitzako eredua: gizartea inplikatu dadila, arlo guztietan. Ondo egindako soldadutza oso interesgarria litzateke.

  • Ez gara inoiz guztiz subiranoak izango egitura miliar sendorik eta derrigorrezko soldadutzarik gabe

  • enekolizundia 2014-10-15 17:05

    Zergatik ari da Israel Palestina suntsitzen? Israelek armada duelako eta Palestinak ez, beste arrazoi askoren artean, noski.

  • Mikel Abasolo 2014-10-15 20:05

    Eta zergatik gaude gaurko egoeran euskaldunok eta katalanak? Ez dugulako armadarik eta espainolek eta frantsesek, berriz, bai. Euren arrazoiak polizian eta armadan oinarritzen dituzte, horregatik dute arrazoia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude