Zer itxura izango dute zure tatuajeek hemendik 20 urtera?

tatuajeaZeure azala betiko apaintzea pentsatu duzu beti amestutako irudi edo mezuarekin. Baina, ba al dakizu ze itxura izango duen tatuaje horrek 20 urte pasa eta gero? Ziur zimurrez lagunduta egongo dela eta, gainera, lehengo egunean baino askoz itsusiagoa. Zenbat itsusiago? Londreseko University Collegen tatuajeen tintak denboran zehar izaten dituen aldaketen  formula matematikoa aurkitu dute.

Matematikei esker, denboran leihotxo bat ireki dezakegu hemendik aldi jakin batera gure azala edertuko duten artelanek izango duten itxurari begirada bat botatzeko eta aukeratutako diseinua aldatu edota atzera botatzeko.

Tatuajeen tinta azaleko zelula fibrolastoetan harrapatuta gelditzen dira eta zelula horiek banatuz edo hilez doazen eran, tintak sakabanatzeko joera du; hori dela eta tatuajeek bereizmena galtzen dute denborarekin.

Ian Eamesen, formularen aurkitzailearen, eredu matematikoak baldintza horiek eta beste zenbait kontuan hartzen ditu azaleko diseinuek denborarekin izango duten garapena kalkulatzeko: tatuajea egin den gorputzeko zatia, pertsonaren adina, tatuajearen tamaina, azal mota, eguzkitan izandako esposizioa eta abar kontuan hartu behar dira.

“Tatuajeen detaile txikiak  dira lehen galtzen direnak, lerro lodiagoak iraunkorragoak dira. Detaile asko dituzten tatuajeak hasieran oso politak izan ohi diren arren, 15 urte pasa ondoren bereizmena galtzen dute marren mehetasunaren arabera”, ondorioztatu du Eamesek.

Jesukristoren aurpegia tatuatu nahi al duzu bularrean? Ahaztu ezazu. Amaren edo bikotekidearen izena idatzi nahi al duzu besoan? Hobe letra mota argia aukeratzen baduzu. Irudiko gizonaren bularreko eta besoko irudia ikusten al duzu? Hemendik urte batzuetara orban bat besterik ez da izango.

Tatuajerik ba al duzu? Zorte on!

Tatuajeak

UDAZKEN KOLOREAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude