Zer ikusten duzu etxeko leihotik?

Zer ikusten duzu etxeko leihotik?Argazki proiektu proposamen bat dakarkigu. Kamera hartu, tipi-tapa leihora hurbildu, eta klik. Gero txiokatu irudia #EtxekoLeihotik traolarekin batera. Horrela, gure-gureak ditugun mundu zatitxoak zabalduko ditugu guztiongana. Gure leihora gonbidatuko ditugu, pantailatik atera gabe.

Leihoak ez dira zabaltzen. Leihoak orain orain piztu egiten dira.

Pantailetan zerumuga eskura dago. Etxeko leihotik begira, behelainoa.

Basoa. Trenbidea. Erreka. Horma bat. Zer ikusten da zure etxeko pantailatik?

#EtxekoLeihotik

[Gari Garaialde. Pareko leihotik]

Zer ikusten duzu etxeko leihotik?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.