Zer gertatzen da Na-Bairekin?

Martxoaren 15erako dauka data jarria Aralarrek. Ordurako konponbiderik ezean, eta azken aukera gisa, bakarrik aurkeztuko litzatekeela iragarri zuen urrian Patxi Zabaletak gidatzen duen alderdiak.

Eguna gerturatu ahala, adierazpen saltsa gero eta nabarmenagoa da.

Azken astean, indefinizio falta honen adibide, Aralarrek Ezker Abertzalea Na-Bain sartzea onartuko lukeela esaten zen, beti ere, oinarriak onartu eta esplizituki biolentzia kondenatzen bazuen. Ezker Abertzaleak ez zuen asko itxaron erantzuteko: bere ustetan ez zen horretaz hitz egiteko unea.

Patxi Zabaletak, herenegun, koalizioaren etorkizunaren gainean galdera ikur handia paratzen zuen, bere aliantzak mugiarazteko. Bere ustetan, litekeena zen, hurrengo hauteskundeetan Na-Bai marka gisara ez aurkeztea. Zabaletaren esanetan, legegintzaldi honen amaieran, Na-Bai legez desegingo zela eta beste baldintza batzuetan sortu zitekeela adierazten zuen, “edo ez”. Diario de Noticiasen artikuluan, PSNk Na-Bai birrintze prozesuan ikusten duela azpimarratzen da.

Atzoko digitaletan eta gaurko prentsan, EAk eta Aralarrek 2011tik aurrera Na-Bairekin jarraitzeko asmoa agertzen dute. Gararen gaurko edizioan, Ramon Solaren analisi interesgarri hau topa daiteke.

Martxoaren 15a gerturatzen ari da, eta erantzun garbirik gabe jarraitzen du koalizioak.

Nafarroa Bai: 2011ko hauteskundeetan zer?

Irudia | Nafarroa Bai: 2011ko hauteskundeetan zer? | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Zer gertatzen da Na-Bairekin?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2010-03-05 20:33

    Na Baik botuen zati handi bat ilegalizazioari esker eskuratu zuen, eta ezker abertzaleko alkatea duten herri askotan ikusten da hori.

    Na Bairen helburu nagusia PSNrekin koalizioa osatzea zen, eta PSNk ez zuen nahi. Hori eta bere hisorian zehar edukitako beste porrot batzuk kontuan hartuta, akabo Na Bairen experientzia.