Zer gertatu da ETAren gaurko agiriarekin?

cc-by-sa: dbphotography
cc-by-sa: dbphotography

Titularra argia zen: “«50 urteko uzta aldaketa sakonak» emateko baliatu behar dela dio ETAk”. Informazio hau irakurri ostean, zenbait komunikabidek bere egin du Berriak argitaratutakoa. El Diario Vascok, esaterako, espreski dio: “En un comunicado íntegramente en euskera publicado en la edición digital del periódico Berria, con motivo de la celebración del ‘Gudari Eguna’…

Izanak izan, “ETAren gaurko agiria” gainerako komunikabideetan ere izan da aintzako hartuta, baina Berriak orain dio, eta azalean, gainera, berak gaur argitaratutakoa ETArena ez baina, “ezker abertzaleak prestatuta zuen ohar bat” zela, Gudari Egunaren karietara egindakoa.

Baina komunikatua edo delakoa irakurrita, besteak beste, zein ezker abertzaleko nork amai dezake  bere idatzia “Gora Euskadi Ta Askatasuna!” esanez, ETAkoa izan gabe?

Ulertzen ez dugun zerbait gertatu da gaur. Zuk zeuk ulertzen duzu?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Zer gertatu da ETAren gaurko agiriarekin?”-ri buruz