Zer gertatu da Bildurekin eta Geroa Bairekin?

Zer gertatu da Bildurekin eta Geroa Bairekin?

Zer gertatu da Bildurekin eta Geroa Bairekin?Edo ni oso galduta nabil (ez da zaila hala izatea) edo Nafarroako alderdi abertzaleak oso galduta dabiltza.

Espainiako Estatuko hauteskundeetan “bigarren itzuli” bat izanen dugu lehenbiziko aldiz. Aurreko aldia ikusita, nik zera ondorioztatu nuen: Hego Euskal Herrian botoa gero eta desleialagoa da, eta aurreko aldian inoiz baino “espainiarrago” jokatu zuten euskal herritarrek.

Bigarren itzuli honetan, uste dut denek asumitua genuela elkarrekin joanen zirela Ahal Dugu eta IU alde batetik eta Bildu eta Geroa Bai bestetik, eta ordezkari bana  lortuko zutela Nafarroan.

Bueno, ba azken berriak ikusita, nire kiniela hauxe da: Ahal Duguri Izquierda-Ezkerraren botoak batuko zaizkio, gehi Bildutik eta Geroa Baitik beste milaka asko. Abertzaleak ezdeus agertu gara, eta euskararekin hain gaiztoa izandako Izquierda-Ezkerra saritua eta indartua.

Espero dut ni egotea oso galduta.

Zer gertatu da Bildurekin eta Geroa Bairekin?

9 pentsamendu “Zer gertatu da Bildurekin eta Geroa Bairekin?”-ri buruz

  • Ez zara zu galduta dabilena, ez…
    Dena den, auzia ez da batere erraza. EAJ eta EHBildu elkartuko lirateke EAEn?
    Ba, Nafarroan, antzekoparesido…

  • Zertarako behar da ordezkari bat espainiako parlamentuan? Nork behar du?

    • Zurekin zearo ados,Espaniar sistemari zilegitasuna ematea soilik da.Espainiar parlametuan ez bagenuke ordezkaririk eta soilik gurean,zerbait gurekin ofizialki hitzegin behar duten bakoitzean hangoak hemengoekin hitzegin beharrean ikusiko lirateke, argazki polita.

    • Amonamantangorri 2016-05-11 20:43

      Madrilgo parlamentuan autodeterminazio eskubidea defendatzen dutenak euskal independentistak izan daitezen, eta ez alderdi federalista espainol baten euskal ordezkariak.

  • “eta aurreko aldian inoiz baino “espainiarrago” jokatu zuten euskal herritarrek”
    (Kakotx doblea .badakit 🙂 )

    Aurreko esaldian zona geografiko honetako ponblazio osoan geiengo botoari ari bazara, Euskal Herriaren negazionismoa egiten ari zarela esan nahi dizut.Hau da, Mayor Orejak zioen bezela “baskoa” izatea adskripzio administratibo kontua soilik da, hemen jaiotzen den,enpadronatzen den edozein da baskoa.Hemen, kultura hizkuntza propioak eta arbasoak dituen herri bat nazio bat dagoela ezeztatuz.

    Agian zerikusia eta guzti dauka Bilduren asuntoarekin (Bilduren bozkaria izan naizenez Bilduretaz soilik hitzegingo dut), nire sentimendu eta pertzeptzioa: Bildu agertzean bazirudien proiektu berri bat zela, aglutinatzailea, herri bat berriro batuko zuena, eskuak irekita bai ezker abertzaleko bozkaleak izan ginei eta bat EAJ koei, euren buruan soilik pentsatzen zuten alderdi zaharrak alde batetara utzi eta euskaldunok batera indarra egin gure hizkuntzaren eta herriaren bizirautea bermatzeko.
    Baina denborarekin ikusten joan nintzen Bildu barruan inoiz ikusi ez nuen jendea agertzen hasi zela,beno, euskal kausa abertzaleetan inoiz ikusi ez nuena, bai ordea kausa internazionalista, edo “stop desaucios”, edo horrelakoetan zeudenak.
    Ongi deritzot kausa zuzenak babestea, baina gure herriaren biziraupena ez da inoiz hoien kezka izan, eta nirea bai. Denborarekin badirudi arlo askotan kontrola hartu dutela, eta noski ni eta nere lagunak beintzat uxatu. Orain sartu ziren horietako batzuk “ahal dugun daude”, baina Bildu eta Sorturen mezua eta idearioa iada abertzalea bano geiago..ez dakit, ezkerrekoa edo komunista soilik da, ” euskera bakarrik ez, espainola ere gurea da”, “balizko estatu batean biak ofizial”,”gehiegi pentsatu dugu abertzaletasunean eta gutxiegi……”.
    Nik soilik nire kasua konta dezaket hemen, ez bazaudete ados gogoan izan nire ikuspuntua besterik ez dela,beno eta nire ingurukoena.
    Kontutan eduki nahiko nuke ere Sortu eta Bldu oso itxitak daudela edozein kritikara edo debatera, parteartzera gonbidatzen duten bakoitzean, benetan ez didatela inoiz entzun sentitu dut eta eurena saltzeko soilik izaten dela.Agian beste alderdiak bezela ez dakit.
    Bukatzeko, ni iada ez naute berreskuratuko, nire konfidantza galdu dute eta ez nago zihur iada nire idealak alderdi hoietan geratzen ote diren.
    ALDERDI BERRI ETA ABERTZALE BATEN ZAIN

  • Niri gai hau, besterik gabe, ez zait interesatzen. Zer axola du? Alderdi politikoek ezer gutxi egin dezakete iraultza ez bada sakon barneratu gizartean, eta hare gutxiago egin dezakete parlamentu inperialetan.

  • Arrainen hausnarketari helduta, noraeza nabaria da Bildun, eta noraeza horretan burua erakusten ari dira zenbait mezu “ireki eta moderno” usteko: abertzaletasunak ez du balio independentziarako, euskara oztopoa da, eta abar, eta abar.
    Noizko “piper potoa ere gurea da”?

  • Nik ez dut ulertzen nolatan PODEMOS ta IUrekin batera elkartzeko arazorik ez duten baina beraien artean bai,.

    Hau erranda, Bilduren programa ekonomikoa , soziala, euskararen aldekoa, hoberena da ta alde haundiarekin, baina edozein aitzaki dela medio bozkatzeari uzten degunez…

    Komunistak, interazionalistak… orain omen daude, ba nik uste dut hoiek betidanik egon direla.

    Ta gobernatzen egon diren tarte laburrean zer egin zuten?

    Besteak hamarkadetan egin ez zutena.
    Baina edozer balio duenez batzuei bozka erretiratzeko…

    Ta Bilduri erretiratzerakoan abertzale edo bozkatuko dute hoiek? Ba ez, baina hori bai ona omen.

    Datuak datuak dira, ta ekonomian, zerga bilketan, euskaran, gizarte serbitzuetan Bilduren kudeaketa, besteana baino askoz hobeagoa izan da, baina edozein aitzaki dela medio….

    Politikariak erru asko dute baina bozkatzaileak ere.

  • Asier Azpilikueta 2016-05-11 20:50

    Arrain, nik erranen nuke ezkertiarrak betidanik egon direla Ezker Abertzalean. Hortik izena.