Zer ekarriko du Aberri egunak?

Urtzi Urrutikoetxeak, Berriako Larrepetit atalean argitaraturiko artikuluan, hurrengo igandean gertatuko daitekeenaren berri ematen du. Batetik Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak bezperan Urruñara deitu dutela gogoratzen du. Urrutikoetxeak dio “ezin jakin biharamunekoa ez oztopatzeko, edo susmoa baino gehiago dutelako abertzale gehienak, euren alderdikideak barne, Irun-Hendaiara joango direla.”

Iganderako Irun-Hendaian beste hitzordu baterako deia egin du Independentista sareak. Abertzaleen Batasunak ordezkaritza bat bidaliko duela iragarri du. Baina zer egingo du Aralarrek?

Urrutikoetxearen artikuluan galdera hori mahaigaineratzen da:”Zein dei egiten diete alderdi horiek beren militanteei? Urruña, bai, baina bezperan da hori. Aberri Egunean etxean geratzera deitzen diete?”

Besteen galderak

EAJk Bilbon ospatuko du bere Aberri eguna. Okasiorako hautatuko slogana “Euskadi eraikitzen” izango da.

Euskal GaztEHerria ekimenak ostiralean Durangora joateko deia egin du. Bertan hainbat musika talderen kontzertuak izango dira. Jende olatua bilakatzeko asmoa agertarazi dute.

Baina Ezker Abertzaleak Aberri egun hau berezia izango zela adierazi zuenean zer esan nahian zebilen? Indepentistak sarearen sorreraz ari zen soilik?

Beste mugimendurik ekarriko ote duen jakin gabe, Aberri Eguna beti izan da adierazpen eta gertakarietarako data seinalatua. Izango ote da aurtengo hau ere?

1932ko aberri eguneko kartela - Zer ekarriko du Aberri egunak?

Irudia | 1932ko aberri eguneko kartela | Ezezaguna | LGPL

Zer ekarriko du Aberri egunak?