Zer egiten dute Lopezen despotismo ilustratuari txaloka?

Izango da hurbilegi egonda ez zela ondo entzuten bozgorailuetatik, edo gosariko croissantak hain zeudela gozo, ez zutela bestetarako arretarik jartzen uzten. Bestela ez da ulertzen ahal nola hain jende prestuak jo dezakeen txalo Lopezen hitzaldian: enpresarien buruak, ministro eta kontseilari andana, politikari, intelektual eta Petronorreko buruak berak ere bai… Ez sinestekoa, jaun-andreok. Horiek badira gure lemazainak, ederki goaz, norabait goazela sinetsita!.

MTI3Nw==

 

 

Finean,  bere oso kontrakoak diren  Euskobarometroaren datuek diotenari aurre egiteko esan duela dirudi: “Hain azkar eurenganatu dute euskal herritarrek aldaketa, ez baitira ohartu ere egin”.

Arraioa, ez al zen hori beste haiekin hasi, despota ilustratuekin ? Herriarentzat, bai, baina herririk gabe?

Gero etorriko dira esanez, ez dutela atzera begiratu nahi, demokrazian eta askatasunean bakarrik dakitela oinarritzen…, egia denean XVIII garren mendeko formula gaindituak baizik ez dakitela abiarazten.

Hala ere ez zaigu oso berria egin esalditxoa, beste muturrean bai baitago herririk batere berarekin izan gabe, armekin aritzea justifikatzeko, herriaren izenean hitz egiten duenik aspaldiko urteetan. Hala egiten du, behintzat, argitaratzen duen komunikatu bakoitzean. Duela egun gutxikoan ere bai: Herriak hau, herriak beste hura... baina sekula kasurik egiten ez.

Zer ote dugu euskaldunok, batekok eta bestekok, denek, gurasokeriaren formula ezarri nahi izateko guri? Zergatik ez gaitu inork aintzako harten?

Genero indarkeria pairatzen duten emakumeen antza hartzen diot askotan geure herriari gertatzen zaionari: derrigorrez maitatu behar ditugu batzuk ala besteak, eta eurek esaten diguten bezala, gainera. Bestela: la maté porque era mía.

Irudia | Lopez bere hitzaldian | zz | Creative Commons By SA

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.

7 pentsamendu “Zer egiten dute Lopezen despotismo ilustratuari txaloka?”-ri buruz

  • Gaur Napoleonen idazki bat irakurri det. Baionan zegoela, Espainiako erregeen “abdikazioa” onartu eta gero espainolei idatzitako “gutuna” da. (1808/05/08). Zure artikulu honekin gogratu naiz parrafo batzuk irakurritakoan:

    …Españoles: después de una larga agonía vuestra nación iba a perecer. He visto vuestros males y voy a remediarlos…

    Vuestros príncipes me han cedido todos sus derechos a la corona de las Españas … pero quiero adquirir derechos eternos al amor y al reconocimiento de vuestra posteridad.. //*/ /y os haré gozar de los beneficios de una reforma sin que experimentéis quebrantos, desórdenes y convulsiones. //*//

    …………..

    Españoles: acordaos de lo que han sido vuestros padres, y mirad a lo que habéis llegado. No es vuestra la culpa, sino del mal gobierno que os regía. Yo quiero que mi memoria llegue hasta vuestros últimos nietos y que exclamen: es el regenerador de nuestra patria.
    ……………..

  • Txantxangorria 2010-01-21 21:41

    “Depotismo ilustratua” izango balitz…, ba tira, baina tipo hau ezin daiteke oso ilustratua denik esan, inola ere ez.
    Depotista hutsa, “lalo”ren semea, eta entendimentuz ez oso jantzia, eta ia.

    Horaindik 3 urte gelditzen al dira? bufff………

  • ez dakit nik ba... 2010-01-21 22:53

    ez dakit nik ba… hiru urte aguantatu ahal izango ditudan! honek ‘tipoak’ (beste izendapenik ez dau merezi) lelotzat hartu gaitu ala? ene! horrelako harrera bat ikustea gustatu izango zitzaidan aurreko lehendakariekin (azken finean, haiek ez ziren benetan herriak aukeratutakoak ala?)

  • Uste dut Lukas Mateosek Pauloren epistolak irakurri behar dituela. Benetan.

    Gauzak ez nahaztu txo! Seriotasun piskatxo bat.

    Nineu reketeneu eta berriro ere nineu neuneuni kopetaraino nago arima polit-ederren argudio erdikoiekin!

    http://www.gara.net/paperezkoa/20090221/123241/es/Porque/tenemos/todo/el/derecho/del/mundo/

  • Lukas Mateo 2010-01-22 08:03

    Esan beharrik ez dago, urruti gaudela Imanol Galfarsororen formakuntzatik, baina, bestalde, Garako bere artikulua irakurrita, bistakoa da, halaber, formakuntza ez dela jendetasunaren baliokide. Nire artikuluaren sinplezia eta sotiltasunaren aldean, ezin uka Galfarsorenaren landutasuna eta sakonera. Zertarako, ordea? Entelekia elaboratu bat eskaintzeko? Borroka armatua dagienari koartada emateko? Enfant terrible ofizialaren lekua irabazteko?
    Burujolas gisan onar dezaket Galfarsorok dioena, baina grazia guztia joaten zaio txisteari autoaren azpian begiratzeko haina beldur sentitzen dugunean geure barnean. Gugatik, edo auzoagatik. Herriaren izenean, gainera. Putza, horixe.

  • Gotzon Barandiaran 2010-01-22 10:55

    kaixo Luka, kaixo lagunok

    Luka, uste dut ETAren igandeko agirian, aurreko askotan legez, ETAk berak ukatu egiten diola bere buruari “herriaren izenean” ezer erabakitzeko eskubidea. Agirian, era berean, Ezker Abertzaleak Altsasun egindako proposamenarekin bat egiten duela dio. Irakurri duzu Altsasuko proposamena?
    Azkenik, uste dut konparaezinak direla ETAren azken agiria eta Lopezen hitzak, espainolen lehendakari horrek ergel, lelo, burubako, ezgai, kirten eta aurki ditzakegun antzeko irain guztien laburpenez izendatu baikaitu.

  • Lukas Mateo 2010-01-23 16:28

    Gotzon, bai, irakurria nauen ETAren azken agiria, argitaratu bezain pronto, memoria dudanetik, beti egin izan dudan lez. Esan lieteke, “etagiriologoa” naizela, inon bada langintza halakorik. Zin dagizut, zeuk irakurtzen ikasi baino lehenagotik segitzen ditudala esplikazio guztiak. Hainbeste aldiz egon bainaiz erakunde horrek noiz niretzako moduko hitzak argitaratuko.
    Izanak izan, besteak beste, azkenekoan hau dio ETAk:”«Zapalketa egoera eta ondoriozko Gatazka gori-gorian egonik orain Prozesu Demokratikoaren aurreko aldian geundeke. Aldi hau, eta ondoren etorriko dena ere, borrokak ezaugarrituko du. Borrokaz sortuko ditugu Prozesu Demokratikorako baldintzak eta borrokaz lortuko dugu baldintza horiek loratu eta fruitu eman dezaten». Hau da, ez gaude prozesuaren garaian, «aurreko aldian»”.
    ETAk egiten du azterketa zehatza eta erabakitzen du zein puntutan gauden eta non/noiz. Berak badaki, guk ez. Berdin dio guk zer diogun, Euskobarometroak dioena dioela ere, Lopezek eta ETAk, biek ala biek, badakite zer komeni zaigun, zer egitea tokatzen den. Eta egin egiten dute, gure iritzia eta erabakia galdetu ordez, eurena dela zuzena ebatziz.
    Eta batzuek txalo dagiote Lopezi eta beste batzuk txalo dagiote ETAri, “eboluzionatzeko” ausardia erakusteagatik. Nik biak ala biak gaitzesten ditut, bai Lopez eta bai Eta, gurasokeriarekin jokatzeagatik. Zuk ez? Zeure arazoa da hori ez nirea.