Zer egiten duen Ertzaintzak, Guardia Zibilak atxilotzen dabiltzan bitartean

herrirAERTZAINAteak Irekik hedaturiko bideo honetan argi ikusten da Ertzaintzak zer egiten duen, Guardia Zibila euskal herritarrak atxilotzera datorren bitartean. Polizia autonomikoaren jardun makabroaren beste kapitulu bat, aurreko asko gogora ekartzen dituena. Tartean Amalur Mendizabal Amaiurreko senataria zauritu zutela ikus daiteke. Nor da honen guztiaren erantzule?

Lehenago ere izan dugu gurean polizia ereduaren inguruan. Mario Zubiagak idatzi ‘Mad (Wo)men’ artikuluan edo nik neuk idatzi nuen ‘Polizia (hau) beharrezkoa da’ sarreran.

Ertzaintza, Guardia Civil, guardia zibila, herrira

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

5 pentsamendu “Zer egiten duen Ertzaintzak, Guardia Zibilak atxilotzen dabiltzan bitartean”-ri buruz

  • Dena esana zagok 2013-10-01 13:07

    Ortuzar: “Ezker abertzalea aditua da biktimismoari errentagarritasuna ateratzen”

  • Politikari bati eskatu behar zaion gutxienekoa hauxe da, arazoak konpontzen lagun dezala, edo dauden arazoak ez okerragotzeko. Urkullu jaunak eta Beltran de Heredia andreak jakingo dute zertan ari diren, baina ikuskizun hau tokiz eta garaiz kanpo dago, gauza zeharo penagarria da. Eta Ortuzarren esana higuingarria da. Atzo Hernaniko kaleetan ikusi zen bortizkeria bakarra poliziak ereindakoa izan zen, eta kitto. Hori ez da biktimismoa, errealitatea baizik.

  • Galdera batzuk ere…. “Nor da honen guztiaren erantzule?”
    .
    Badirudi kostatzen dela ekintza armatu hauen arduradun politiko zuenak aipatzea.
    Nork bidali ditu zipaio amorratu hauek Hernanira? Eusko Jaurlaritzak, hau da; Urkulluk eta bere alderdia EAJk.

  • “zuenak” idatzi beharrean “zuzenak” esan nahi nuen.

  • Lotsa eta nazka. Horretarako aski genuen pikoloekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude