Zer egingo du Urkulluk eguraldiaren maparekin?

 

Patxi Lopezek lehendakaritza hartu bezain laster hainbat sinbolo deuseztatu zituen. Asko eta asko bolo-bolo izan genituen ZuZeun bertan (Ertzainen txapela edo eta militarrak Gernikako juntetxean sartzea kasu), baina uste baino zer esan gehiago izan zuena EiTBko eguraldi maparen auzia izan zen. Bi aldiz gutxienez aldatu zuten, ohikoa genuen EiTBko eguraldiaren Euskal Herriko mapa. Bada, orain zer egingo du Urkulluk? Nolako mapa dute prestatuta jeltzaleek?

Gurean gaiaz idatziak:

‘Eguraldia’ estreinatu da

Aldaketa gehiago EiTBko eguraldiko mapan

Eguraldiko mapa aldatu du berriz ETB-k

Eguraldia iragartzeko era zentzugabea

Lopezen lehen itxura aldaketa:

 

Lopezen bigarren aldaketa:

Eta Urkullurena?

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

12 pentsamendu “Zer egingo du Urkulluk eguraldiaren maparekin?”-ri buruz

  • Nire apustua: Euskal Herriko mapa jarriko dute, baina herrialdeka bereizita edo akaso, hiru errealitate administratiboak (NFE + EAE + XILABA) bereizita.

    Lehenengo kasua, Gobernua bakardadean eratzen badute, eta PSErekin akordio egonkorra egin ezkero, bigarrena.

  • nik orain dagoen bezala jarriko nuke; aldaketa batzuekin. Adibidez EAE-ari berde argi hori kenduko nioke eta guztiei berdin. Agian probintziak edo lurralde historikoak ere lerroekin margotuko nituzke, ez dakit lerro gehiegi?. Ba horixe, kolore bakar bat eta lurraldeak lerroekin. Maparen eskala nahiko egokia iruditzen zait, Frantziarantz eta hegoalderantz pixka bat gehiago emango nuke. Zer egingo duten? Nire ustez kolore argia kenduko dute ziur

  • Txantxangorria 2012-10-28 11:14

    Mesedez bai, herrialdeen mugak ongi markatu era lodiagoan errealitate instituzionalak bereizten dituzten marrak

  • Errealitate instituzionalak eta ez instituzionalak; marrak derrigorrezkoak iruditzen zaizkit, ez markatzeko eta fronterak jartzeko, adierazteko baizik. Gauza da zenbat jarri behar diren eta aukera hau neutrala iruditzen zait. Ez dakit zer den okerrago demagogia edo mugak jartzea. Adibidez iparraldean ez dut uste lurraldeak instituzionalki horrela direnik; beraz…
    Lerro bako mapen diskurtsoa antzua iruditzen zait, lerro ohiek ez dira jartzen markatzeko, bertan hobeto kokatu ahal izateko baino. Ez dakit ulertuko den baina.

  • Gonzalo Etxague

    Zer egingo duen ez dakit, baina zer egin beharko lukeen argi dago: Euskal Herriko mapa, eta zalantza bakarra zazpi ala sei lurralde irudikatu behar dituen. Bestelakorik ez nuke ulertuko, baina bestelako aukerak neurri ona emango liguke Urkullu jaunaz: eguraldi mapan Euskal Herria jartzeko gauza izango ez balitz, Ibarretxek baino makalago egingo luke hegan, txepetxaren eran.

  • Neu Joseba Uriarekin erabat ados( https://zuzeu.eus/2011/10/10/eguraldia-iragartzeko-era-zentzugabea/), Euskal Herria muga jarrita beti ere ezberdintasun geografikoen arabera: isurialdeak, kostaldea, mendialdea,….Asteburuetan agian alboko herrialdeetako informazioa sartuz esparrua hedatuko nuke. Hots olatuen altuera adierazten bada zer dela eta ez Valdezkarain, edo Jakan, adibidez, eskiatzeko eguraldi egokia ala ez dakarren adieraztea?

  • nik jamaikako mapa jarriko nian. 28 gradu egunero ,egualdi ona. eta itsasoan 21 gradotan

  • Obanoseko infanzoia 2012-10-28 18:29

    Espainako autonomiaren goberno-txontxongilu batek espainako autonomiaren mapa jarri beharko luke. Gasteizko parlamendu-txontxongiluatik onartuta.

    • Gonzalo Etxague

      Redio, infanzoia! Akatsak eta akatsak daude, baina orain egin duzuna barkaezina da. NONDIK ONARTUTA?

  • Nire sutez euskal herriko mapa jarri beharko luke, lehen zegoena bezalakoa baina barruan zazpi probintziak lerroz markatuta. Zer egingo duen? Txorakeria dirudien arren egiten duena urkulluren termometroa izango da, datorkigunaren iragarpena. Hain zuhurra denez, dagoen bezala utziko du EAEren kolorea ingurukoenarekin orekatuz. Horrela Lopez eta Basagoitiri ez dio eskusarik emango super independentista dela leporatzeko.

    • Bat nator zurekin! Nire ustez ere Euskal Herri osoko mapa jarri beharko lukete, probintzien lerroak adieraziz, nolabait hobeto ikusteko. Inguruko herrietako eguraldia adieraztea (Burgos, Errioxa, Aragoi…) ere erabilgarria iruditzen zait.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude