Zer egin duzu azken 80 orduetan?

Astearte goizaldean atxilotu zituen Guardia Zibilak Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz Iñigo Zapirain, Beatriz Etxeberria, Daniel Pastor eta Lorena Lopez, ustez etakide izateagatik. Telebistan eta Interneten ikusi genituen atxiloketako uneak, egunkarietan argazkiak ikusi genituen hurrengo egunean. Baina ordutik, kamerak, fokuak eta mikrofonoak itzali dira. Ez dago atxilotuen irudirik, ez dago berririk, ez non dauden, ez nola dauden.

Astearte goizetik zenbat orduz egin duzu lan? Interneten ibiliko zinen, telebista ikusiko zenuen, hainbat kilometroz egingo zenuen agian korrika, entzun duzu gustuko talde horren azken diskoa, youtuben pare bat bideo ikusiko zenituen, jarraitu duzu Libiako gatazka, eztabaidatu duzu abiadura 110era jaitsi beharraz…

Grande-Marlaskak uko egin dio torturak saihesteko protokoloa jarraitzeari; uko egin dio guardia zibilek torturatuko ote dituzten beldurtuta habeas corpus eskubidea bermatu eta epailearen aurrera berehala eramatea; atxiloaldi guztia bideoz grabatzea ere ez du onartu; atxilotuak haien konfiantzazko medikuek artatzea eta senideei hurkoa non eta nola dagoen jakinarazteari ere uko egin dio.

80 ordutan pentsa zenbat aldiz joan zaren komunera, dutxatu zara, pentsa zenbat berriketa egin duzun, zenbat plan egin dituzun, agian buruko mina izan duzu, edo haginetakoa, edo sabelekoa…

Iaz 64 pertsonak salatu zuten atxiloaldian torturatu egin zituztela.

Iluntasuna

Irudia | Iluntasuna | Angel Cachón | LGPL
atxiloketak, ETA

2 pentsamendu “Zer egin duzu azken 80 orduetan?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude