Zer egin ahal dugu munduko kutsadurarekin?

ESKOLA AGENDA 21 da erantzuna

Nire institutoan, Eskola Agenda 21 izeneko proiektu bat aurrera eraman egin da. Proiektu hori gure herrialde osora ailegatu da. Gaur egun, eskola eta instituto bakoitzeko 2 pertsona aukeratzen dira, udaletxera joateko eta bere ikastolan esan diren ideiak transmititzeko.

Eskola agenda 21, hezkuntza programa bat da, Ingurumena ikertzeko, ingurumen-arazoak ezagutzeko eta guzti horretaz lan egiteko konpondibeak bilatuz.

Programa hau, ikasleoi, guri, zuzenduta dago. Ikastetxea ardatz hartzen da, gu geu gazteok, etorkizuna garelako eta ingurumenarekiko jarrera aldarazteko ingurumen-hezkuntza ezinbestekoa delako.

Programa hau honengatik sortu da, dakizuenez, lurra gaixo dago, hau da, Planetak dituen arazoak oso larriak dira; batetik, baliabide naturalak agortzen ari zaizkigu, basoak eta ura, besteak beste, eta, bestetik, kutsadura arazo larri bihurtu da, airea, ura eta lurra gero eta kutsatuago baitaude.

Aurreko egoera larria ikusita 1992an, Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazioarteko koonferentzian parte hartu zuten 175 herrialdeek Rio de Janeiron AGENDA 21 izeneko dokumentua sinatu zuten.

Honekin animatzen zaituztet munduaren gaixotasuna murrizteko, programa hau zuen lanetan komentatzea edo zuen institutoan eta zuen herrialdeetan ere programa hau garatzen hasteko!