Zer den 1789ko Iraultza gu Iparraldeko euskaldunontzat

Zer den 1789ko Iraultza gu Iparraldeko euskaldunontzat –

1789ko Iraultza handia gertakari erabakigarria izan da frantziarrentzat. Aldiz, ondorio larriak ukan zituen Iparraldeko euskaldunentzat, eta ezinbestekoa da ulertzea zertan datzan guretzat larritasun hura.

Zer den 1789ko Iraultza gu Iparraldeko euskaldunontzat
Paul Jacob

Ordu hartan, gobernu iraultzalariak ukatu zuen Euskal Herriaren existentzia bera; alegia, ukatu zuen bere hexagono santuan frantziarrenaz aparte beste nazio bat ere izan zitekeenik. Horrengatik, existentzia horren zantzu etniko eta ezaugarri politiko guziak errotik eta sistematikoki ateratzen eta suntsitzen ahalegindu zen. Nola? Gure hiru probintziak eta haien aspaldiko mugak ezabatuz, haien instituzio politiko tradizionalak suntsituz –batez ere, Lapurdikoak–, gure herri guzia Baiona eta Paue hirien menpekotasun politiko eta administratiboaren pean jarriz eta, araiz, frantses hizkuntza inposatuz euskararen kontra. Pentsa ezazue!, joan ziren gure herrien euskal izenak erdal izen irringarri batzuekin aldatzeraino: Donibane Lohizune Chauvin mondragon bataiatu zuten; Baigorri, Thermopiles; Uztaritze, Marat sur Nive

Ordutik gure herriak eta gure nazioak ez dute errekonozitutako existentzia politikorik. Gure arbasoen kontra erabilitako biolentzia ez zen izan Iraultza barruan lastimazko gehiegikeria sinple bat, baizik eta Frantziako Errepublikak helburu politiko inperialista zehatz baten zerbitzuan gure herriaren kontra eramandako gerla bat. Eta erratea, batzuetan entzuten den bezala, ezin justifikatuzko egitate etnozida horiek beharrezkoak zirela “Argien Mendeko” ideia progresistak gurean sarrarazteko ez da iruzur inperialista huts bat baizik, guhaurek euskaldunok batzuetan inozoki sinesten duguna. Izan ere, Rousseau edo Diderot filosofoen ideiek, adibidez, ez eiki zuten armada inperialisten laguntza behar gure herrian sartzeko. Izan ere, ideia horiek gurean baino ezagutuagoak dira Ingalaterran, zeina sekula ez baitute inbaditu.

Gure alderako iraultza horren politikaren esanahi gordinaz jabetzen ez gareno, ez ditugu ulertuko Iparraldearen gaurko egoera politikoa eta gure politikari gehienen errua.

Gure Berriaken argitaratua

Zer den 1789ko Iraultza gu Iparraldeko euskaldunontzat

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

10 pentsamendu “Zer den 1789ko Iraultza gu Iparraldeko euskaldunontzat”-ri buruz

  • Pello Eizagirre 2019-08-24 08:44

    Mugaz bestaldera joaten ziren euskaldunak espiotzat hartuak izan ziren eta berehala gilotinatuak. Bada,makina berdintzaile hartan Maiddalen Larraldek, hamasei urteko neskatilak, bizia galdu zuen, Errepublikako komisariek Donibaneko Louis XIV.a deitu plazan eraiki zuten gilotina.
    Maiddalen Larraldekin batera, Zelhay deitu apezaren aita eta serora bat.

  • Benat Castorene 2019-08-24 10:45

    Uste dut badela eztabaida bat Maddalen adina zehatzaren gainean, bainan, Iraultzaileek egin zuten krimen eta desmasien zerrenda egitea luzegia izango litzateke.
    Bainan ulertu behar duzu Peio gure oraiko egoerarentzat askoz larriagoa izan zela gure aspaldiko antolamendu geogafiko eta politiko foralaren suntsiketa eta inposatu zizkiguten frantziar zatiketa eta antolakuntza administrazio berria, gure Lapurdiko biltzarrekoek oihuka salatzen zutena. Hau orai nehork ez du gehiago erraiten.
    Gipuzkoatik hona jiterakoan, LAPURDI pankarta ikusten duzue muga pasatu aurretik, bainan, gutiz gehienek ez dakizue ( zuen foru aldundiak ere ez beharbada) probintziak, haien hiriburuak eta mugak ezeztatu zituztela eta ordutik ez direla existitzen gure tradizio kulturalean baizik.
    Oraiko elkargoak ez du ezertan aldatu orduan inposatutako orden administratiboaren esentzia , iraultzalaria zena frantziarrentzat, bainan, zapaltzailea eta asimilatzailea guretzat.

  • Benat Castorene 2019-08-24 10:47

    Barkatu Peio deitzeagatik , Pello erran behar nuen Senperen bezala.

  • Bai arrazoin osoa duzu Beñat, Madeleine Larraldek ez zituen 16 urte erahila izan zelarik, baina batzuek nahiago horrelakoa leiendetan sinestea…
    Victor Pierre Dubarat apaizak 1926an erakutsi zuenez (dokumentuen bidez), emakume hark 35 urte zituen preso hartu zutenean, Nafarroako Beran ari zen lanean irule gisa, eta ez zuten fede katolikoagatik hil. Frantziako armadak preso harturik, jujatua eta kondenatua izan zen eta ondotik asasinatua. Horrek ez du erran nahi Iraultzaileek arrazoina zutenik, solik ez direla leiendak sintesi behar maiz politak baldin badira ere.
    Leienda hori XIX. mendean sortu eta ondotik hedatu zen.
    Aurten, Pagolan emana izan den pastoralan leienda hori antzestua izan da; hori eta deportazioko BIDEAN, Lapurditik Landesetarako bidean (Capbreton, Saint Vincent de Tyrosse…) 1000 jende hil zirela ere. Horrelakoek gure historia desitxuratzea baizik ez dute lortzen.

  • sintesi ez baina sinetsi

  • Benat Castorene 2019-08-24 22:24

    Debekatua zelarik, Maddalenek muga zeharkatu zuen, doaika orduraarte beti egin ohi zuen bezala, lan egitea gatik edo familia bisitatzea gatik, eta frantziarrek hain segur egotziko zioketen espiungoan ari izana bestaldeko armada erregetiarren kondu.
    Bainan egia da ere beste asko muga gordeka pasatu ohi zutela elizako sakramenduak jasotzeko apaiz errefraktario baten gandik. Erligioaren kontrako errepresioa izigarria izan zen eta
    Lapurtarren deportazioari dagokionez ni fidatzen naiz Uztarizeko bi historiarien idatzietan, alegia, Eugene ( ez Manes) Goyhenetchen eta Michel Duharten idatzietan
    Hona zer erraiten digun Michel Duhartek Zuzeurako itzuli nuen testu batean.
    https://zuzeu.eus/euskal-herria/michel-duhart-lapurdiren-historia-laburra-bigarren-partea/
    « Espedizio militarraren hastetik, 1794ko martxoaren 3an, lapurtarrak akusatu zituzten espaniolekin kolaboratzea. Mendekuz eta gaztiguz, agindu zuten hainbat herriko biztanleen deportazio masiboa, hala nola, Sara, Azkaine, Biriatu, Itsasu, Espeleta, Zuraide, Kanbo, Larresoro, Makea, Mendiondo eta Luhuso. Biztanle guziak, hiru mila jende inguru, emazte ala gizon, edozein adineko, beren etxeetarik ateraiak izan ziren, orgetan kargatuak, eta preso ezarriak Landesetan eta Gersean. Aterbe okaztagarrietan hetsiak, gaizki haziak eta orotaz gabetuak, malurus horietarik asko hil zen.. »
    Ez du erraiten hiru mila deportatuetarik zenbat zehazki ziren hil bidean, « asko » zirela bakarrik.
    Aldi bat gehiago errepikatuko dut etorkizunerako larriena ez zetzala gehikeria horietan baizik eta gure Herriaren anexio politiko behin betikoan, aurreko erregeek bururaino ordura arte ereman ez zutena..

  • Pello Eizagirre 2019-08-24 23:16

    Eskerrik asko bioi argi pixka batt emateagatik.
    Bai, dirudienez ez zuen 16 baizik 35 urte, Victor Pierre Dubaratek mahaiaratu zituen dokumenturen arabera. Leienda, kondaira edo emazte horren adina gaizki esatea, horren asmatzaileak ziren :Cesar Duvoisin, Pierre Hariztoy eta Anton Abadia.
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Madeleine_Larralde
    Madeleinek ez zuen bizia galdu fede katolikoa aitortzeagatik, ez, “konbentzioko armadari aurka egiteagatik”. Agian titare bat bota zielako, ez dakit,baina, behintzat ez zen fede katolikarengatik! Victor Pierre Dubarat apezak lasaiago lo hartu zuen hori jakiterakoan, ziur.
    Baina baietz, hobeto dokumentatuta daude beste desmasiak
    https://eu.wikipedia.org/wiki/Frantziako_Iraultza_Euskal_Herrian

    “Gure atsekabe handienerako, gure azpiko lagunek gure neskatil asko prostituzioaren bitartez jatekorik bilatzera bultzatu dute; amei gosez eta egarriz hiltzen ari zirela esaten ikusi ditugu, taloak besterik ez zituztela; negarrez ikusten genituenean ez genekien zergatia eta misterioa jakitean egoera ikaratu egin gintuen (…) “
    Manex Goienetxe, “Histoire générale du Pays Basque” 4. Liburukia Elkarlanean, 2002,
    Bidean hildakoak 1.000 presuna edo beste kopuru bat izan ez dakit. Deportazioetan jendea barra-barra hiltzen da, hori bai. Batez ere zaharrak eta umeak.

  • Benat Castorene 2019-08-25 11:39

    Gehienok eskolan jaso dugu Iraultza garaiaren bertsio frantziar ofizial eta gutienez apologetiko bat.
    Horrengatik beti egon da tabuz betetako gai minbera bat eta historiariak, gureak barru, ez dira beti alderdikariak gabekoak.
    Horrengatik haien iritziak behar dira beti erkatu.
    Gutiz gehienek badute joera gutiesteko larriena hau da gure intituzio poliko propioen deuseztatzea, intituzio arkaikoak izan balire bezala iraultzak inposatutakoekin alderatuta.
    Euskal historiari gutiz gehienek, aitortzen badute Euskaj herriaren Biarnoarekiko batuketaren karaktera bortxatua, ixilpean atxikitzen dute Baionarekiko batuketa administratiboa ere gure biltzrraen borondatearen kontra berdin bortxaz inposatua izana zitzaigula.

  • Joseba Aurkenerena 2019-08-27 22:44

    Artikulu bikaina, Beñat. Horrela izan da gure historia. Frantziako Iraultzak Iparraldeari galera ekarri dio, besterik ez, eta gaurko egoera sasi-iraultzaile haien balentrien ondorio zuzena da.
    Hegoaldean Iraultza hori aldareetan daukate eta ez dira konturatzen haren egiazko zapalketaz eta bortizkeriaz.

  • Beñat Castorene 2019-08-29 08:59

    Alta dakigunez, Hegoaldean ere, Konbentziono gerla garaian, ederki pekatu ginituen balentria horien ondorioak….
    Artikuluaren mamira itzultzeko, Estatu frantziarrak ezin du Euskara ofizialisatu ez eta Euskal entitate berez bat aitortu bere osotasunean defendatzen duen Iraultzaren gertakari fundatzailea desakralisatu gabe., “Boîte de Pandor” delakoa idekitzea izango litzateke.
    Nahiago du dirua banatu bazterrak lasaitzeko.