Zer demontre gertatzen da euskal aferarekin?

portadak

Gaurko bi portada:

Bi egunkari eskuindar espainiarren azalek bi mezu kontraesankor zabaldu dituzte gaur. La Razonek dio ETAko leherkarien buruzagiak lehergailuak aktibatzeko tresnak zeramatzala urrian atxilotu zutenean. Alegia, “kontu ETAren intentzioekin….!”, edo halako zer bait. Eta ABCk berriz dio “inteligentziako informeen arabera” ETA deseginda dagoela. Harrapazank! Baina, Espainiar Estatuan aditzen diren halako mezu kontraesankorren artean, zer gertatzen da? Zertan da euskal afera?

Zure iritzia jakin nahi dugu


Paul Rios eta enparauek korapiloa lotuta dagoela utzi dute Lokarri. Eta ezer gutxi dakigu Brian Currin, Kofi Annan eta nazioarteko izarren inguruan. Jesus Egiguren kendu dute PSE-EEko ohorezko presidentetza kargutik, beti azpimarratuz asko dakiela eta entzun behar zaiola… baina bereak eta soilik bereak direla, botatzen dituen iritziak. Arnaldo Otegi kartzelan da, beste 700 preso politiko inguru bezalaxe. ETAz ezer gutxi dakigu eta hemen urak geldo segitzen dute. Zer gehiago esan? Zure iritzia jakin nahi genuke, zertan da euskal afera?

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Zer demontre gertatzen da euskal aferarekin?”-ri buruz

  • Ni txikitan burruketan ibiltzen nintzanian, ta aurkariya baino txikiyo nintzanian, ez nintzan beai begira geratzen, inguruko lagunekin bildu ta indarrak batzen genitun. Alegia, Ebrotik behera ez begiratu. Ez du balio, ez du funtsik. Nahikua dakau gure etxian…. Zeñek daka PNV domestikazio españoletik (inperialetik) ateratzeko formula kaleidoskopikoa?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude