Zer da ZuZeu?

Zer da ZuZeu? –

Zer da ZuZeu?

Zer da ZuZeu?ZuZeu orainkari digitala da, aldizkari digitala, hedabidea, uneoro aldatzen den albistaria, eta internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat. 2009ko apirilean jarri du abian ZuZeu XORATURIKAN ELKARTE MUGATUA (XEM) enpresak, berau irabazi asmo gabeko ekimena delarik. Enpresaren datuak: Xoraturikan S.L. IFK: B-75001461, helbidea Portuetxe 53A, 108 bulegoa,  20018 Donostia. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa, 2435 Tomoa, 199 orria, SS-31812, 1. Inskripzioa. Harremanetarako info@xoraturikan.com

Blogen blog moduko bat ere izan nahiko luke ZuZeuk, nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan. XORATURIKAN enpresa, diru iturri desberdinak bilatzen saiatuko da, ZuZeu garatzen eta hobetzen joan dadin: erredakzioa handitzen, albiste agentzia eta argazki eta bideo databaseetan harpidetzak egiten, tresneriaz hornitzen, proiektu ezberdinetan parte hartu eta zeuri ekartzen…. Asko baitu ibiltzeko ZuZeuk, eta horrexetan ahaleginduko dela hitz ematen du XORATURIKAN lantaldeak.

Euskaraz sortutako albiste eta iritziez gain, beste hizkuntzetatik hartutako edukiak ere eskaintzen dira hemen, Internet zale euskaldunak bai baitakizki beste hizkuntza batzuk ere.

Baina, batez ere, ZuZeuren helburua, erabiltzaileek eurek albistari digital bat egitea da. Horizontalki. Zu zeu gabe jai daukagu. Anima zaitez, beraz.

(Erabilerari buruz)

ZuZeu-ri buruz

Zer da ZuZeu ?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Zer da ZuZeu?”-ri buruz