Zenbat putazale zarete?

Zenbat putazale zarete? –

Miren Rubiok Erran aldizkarian.

Zenbat putazale zarete?Nafarroan 30 prostituzio klub baino gehiago eta 700-800 prostituta daudela jakinarazi berri du parlamentuan Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak, PSNko parlamentari baten galderari erantzunez. Bertze datu inportante bat ere plazaratu du: 2.000 gizon inguruk ordaintzen dutela egunean emakumeak esplotatzeko. Egunero.

Datu ofizialak dira. Bazterrean jarduten duen errealitate bateko gutxienekoak, alegia. Eta eguneko datua izaki, bertze hainbertzerengatik biderkatu beharrekoa dela bistan da, putazale kopuru erreal batera hurbildu nahi bada. Ezin norbere buruari galdera hauxe egin gabe utzi, horregatik: zenbat putazale daude, hortaz? Zenbat zarete? Garrantzitsua da galdera. Erantzuna bera. Datu horien gibelean ez baitago sexu-praktika jakin batzuen gaineko juzgu jakin bat, ezta sexuarekiko irakurketa etikorik egiteko intentziorik ere. Kontrakoa. Pertsonak eta bereziki emakumeak ulertzeko zein modu dagoen ulertzeko gogo bat dago, ez bertzerik.

«Pentsatu gabe, galdetu gabe, guk nahi dugun hori eginarazteko prest gaude. Zaude»

Datu horien gibelean bertze erretratu hau ere badagoelako: egunero gutxienez 2.000 gizaseme prest daude Nafarroan sexu bidez pertsonaren bat esplotatzeko, diru truke norberaren erantzukizuna eta enpatia uxatzeko, eta ea paperak ote dituen, ea norbaitek hor egotera behartu ote duen, ea zenbatgarrena ote naizen… pentsatu gabe, galdetu gabe, guk nahi dugun hori eginarazteko prest gaudela. Zaudela.

Horra gure gizartearen zimur sakon bat. Egia zahar bat, prostitutaz solas egiten dugunean ezkutatzen dena: zenbat zareten parean duzuen pertsona, emakumea, deshumanizatzeko gai. 2.000 egunero bai, gutxienez.

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Zenbat putazale zarete?”-ri buruz

  • Ba bai. Zer pentsa eragin beharko ligukeen gai bat da. Dela hilabete pare bat euskaldunek ere beltzen esklabutzan parte hartu zutenari buruz hitz egin zen, baina, hau ez al da esklabutza? Parte garrantzitsu batean behintzat, bai. Eta zergatik gai hau ez da azaleratzen sexuak dakarren morbotik aparte?

  • Nik ez det erabiltzen prostituzioa baina nere ustez jarduera hau erabat legala eta duina izan beharko litzateke. Duintasuna,seguritate soziala eta baldintza legalak jarduera honentzat eta sexuaren langileentzat( emakume, gizon eta bestelako jeneroentzako).

    Beste kontu bat da , gaur egun dagoen zurikeri eta ezkutukeria gai honekin…