Zenbat kobratzen dute telebistako sasi-jakintsuek?

Saioko 4.000-3.000 euro kobratzera heltzen direnak badira. Telecinco-ko ‘La Noria’ programan ordaintzen dute gehien. Noski, izenak ere badu zeresana kobratzerako orduan, zenbat eta ospetsuagoa izan, orduan eta gehiago betetzen baitute poltsikoa. Izan ere, esaten dutena gutxienekoa da.

TVEko 59” programan ere kolaboratzaileek 1.000 eurona eramaten dituzte aldiro-aldiro. Gonbidatu bereziek, gehiago.

Telebistan, prime-timen 1.000 euro inguru kobratzea da ohikoena.

Irratian ere badira tertulianoak, nahiz eta ez duten telebistan bezain beste kobratzen. Copen eta Onda Ceron, bisita bakoitzeko 200 eta 300 euro artean ordaintzen dute, irrati publikoan baino zertxobait gehixeago.

Edozein gairi buruz edozer gauza esateko prest egotea da baldintza gehienetan. Gonbidatu batzuen hitzek urrea balio badute ere, tertuliano gehienek esandakoek ez dituzte kobratzen dituzten soldatak merezi.

MjY3MA==

soldatak, telebista, tertulianoak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude