Zenbat Jordi Arasa ditugu Euskal Herrian?

Zenbat Jordi Arasa ditugu Euskal Herrian?

Bartzelonako Auzitegiak Jordi Arasa izeneko Mossoa zigortu berri du David Fernandezen kontra M15ean izandako jarrera bortitz neurrigabeagatik. 210 euro ordaindu beharko dizkio Fernandezi eta 45 egunez suspenditu dute. Ez da ordea Jordi Arasaren jokabidea zalantzan jartzen den lehenengo aldia. Besteak beste gurpildun aulkian zebilen gaztea atxilotu zuela salatu zuten. Indarkeria eginkizun baino zaletasun du Arasak, bideo honetan ikus daitekeenez:

 

Eta jakin nahi nuke: horrelako zenbat ertzain ditugu Euskal Herrian? Herritar babesgabeak joaz gozatzen dutenak kargu polizialetatik kanpo uzteko nahikoa al dira gaur egun egiten ari diren gisako oposizioak?

Beste bideo honetan gisa horretako bi ertzain gutxienez badirela konproba dezakegu.

 

Zenbat Jordi Arasa ditugu Euskal Herrian?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude